BIHAR ZABALDUKO DA KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ESKAINTZEN DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA

Ikastaroak, Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako “Una Ría con Duende” topaketa flamenkoen barruan daude, eta IRAILEAN izango dira.

Matrikula BIHARTIK aurrera egin ahal izango da, IRAILAREN 7ra arte, www.bilbao.net udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez.

Bihar, ASTEAZKENEAN, zabalduko da Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako “Una Ría con Duende” 2014 topaketa flamenkoetako edizio berriaren barruan sartzen diren gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerretan parte hartzeko izen emate epea. Jardunaldiak IRAILAREN 6an hasiko dira, eta prestakuntza eskaintza horrez gain, iraila osoan zuzeneko emanaldiak eskainiko dira Ibaiondoko barrutiko zenbait eszenatokitan.

Tailer horietakoren batean parte hartzeko interesa duten pertsonek IRAILAREN 7ra arte eman ahal izango dute izena, www.bilbao.net udal webgunearen bitartez edo herritarren arretarako 010 telefono zenbakira deituz. Ikastaro bakoitzak hiru egun (6 ordu) iraungo ditu, eta 25 euro balioko ditu (15 euro langabetuentzat, erretiratuentzat eta ikasleentzat eta 10 euro Diru-sarreren Berme Errentaren jasotzaileentzat). Klaseak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira, astegunetan, eta larunbatetan goizeko 11:30etatik 13:30etara, San Frantziskoko udaltegian.

Programa didaktikoa IRAILAREN 9an hasiko da, nolabaiteko musika nozioak eta flamenkoaren oinarrizko ezagupenak dituzten eta jaialdiak eskaintzen dituen tailerrak aztertu nahi dituzten pertsonei zuzendutako aurretiazko jardunaldiekin (doakoak). Aurretiazko saio horietarako ez da aurrez izenik eman behar, eta San Frantziskoko Udaltegian egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Aurretiazko jardunaldien ondoren, IRAILAREN 12an dantza tailerra hasiko da, eta 15ean txalo-konpasekoak. Bi tailer horiek maila bi izango dituzte: hastapenekoa eta hobekuntzakoa.

Hastapeneko dantza flamenko tailerra (IRAILAK 12, 15 eta 16) Askoa Etxebarrietak, “La pulgak”, emango du, eta hobekuntzakoa (IRAILAK 17, 18 eta 19) Fabián Thomé bailaore, dantzari, koreografo eta zuzendariak.

Partaide gehien izaten duenetakoa den txalo eta konpas tailerrari dagokionez, Darío Camposek emango du, hastapeneko mailan zein hobekuntzakoan. Musikari horrek, penintsula iparraldean gauzatzen diren ia arte egitasmo guztietan hartzen du parte.

Hurrengo astean, IRAILAREN 22, 23 eta 24an, gitarra eta kante tailerrak egingo dira. Gitarra prestakuntzari dagokionez, Mariano Campello gitarra jotzaileak emango du, eta, berrikuntza gisa, kante tailerreko edukiekin erlazionatuta egongo da. Horrela, gitarra flamenkoz egiten den laguntzak, eguneroko jardunean duen protagonismo osoa izango du.

Amaitzeko, kante flamenko tailerra Alicia Acuñak, bere jaioterriko, Sevillako, eskola eta atmosfera flamenkoan ikasitako kantaoreak, emango du. Eszenatokian duen esperientzia profesionalari, kante flamenkoak dituen oinarrizko teknikak eta balioak ikasleei modu eraginkorrean transmititzeko duen erraztasuna gehitu behar zaio.

Amaitzeko, topaketa flamenkoen barruan programatutako tailerretako partaideek jende aurreko entzunaldia eskainiko dute ostiralean, irailaren 26an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, San Frantziskoko udaltegiko auditorioan. Bertan, prestakuntza saioetan bizi izandakoa eta ikasitakoa aurkeztu eta erakutsiko dute.

ERANSKINA: TAILERRAK

Dantza flamenkoa (I)
Ostirala 12, astelehena 15, asteartea 16
19.00 – 21.00.
Irakaslea: Askoa Etxebarrieta
Lekua: San Frantziskoko udaltegia

Dantza flamenkoa (II)
Asteazkena 17, osteguna 18, ostirala 19
19.00 – 21.00.
Irakaslea: Fabián Thomé
Lekua: San Frantziskoko udaltegia

Txaloak eta konpasa (I)
Astelehena 15, asteartea 16 eta asteazkena 17
19.00 – 21.00.
Irakaslea: Darío Campos
Lekua: San Frantziskoko udaltegia

Txaloak eta konpasa (II)
Osteguna 18, ostirala 19 eta larunbata 20
Osteguna eta ostirala: 19.00 – 21.00.
Larunbata: 11:30 – 13:30.
Irakaslea: Darío Campos
Lekua: San Frantziskoko udaltegia

Gitarra
Astelehena 22, asteartea 23 eta asteazkena 24
19.00 – 21.00.
Irakaslea: Mariano Campallo
Lekua: San Frantziskoko udaltegia

Kante flamenkoa
Astelehena 22, asteartea 23 eta asteazkena 24
19.00 – 21.00.
Irakaslea: Alicia Acuña
Lekua: San Frantziskoko udaltegia