Arriaga Antzokiak irailaren 13ra arte luzatuko du THE HOLE ikuskizunaren programazioa, orain arte lortu duen arrakasta handia dela eta

Joan den abuztuaren 14an estreinatu zen Bilbon, eta irailaren 6an amaitu behar zuen Arriaga Antzokian izan beharreko egonaldiak, baina sarrera eskari handia ikusita, Arriaga Antzokiak bederatzi funtzio gehitzea erabaki du, irailaren 7tik 13ra.

Egun berrietarako sarrerak datorren ostiralean, abuztuaren 29an, jarriko dira salgai.

The Hole (Zuloa) lanak kabareta, zirkua, burlesquea, musika eta umore asko biltzen ditu, stripteaseak eta maitasun istorio handia ere badituen oso show dibertigarrian.

The Hole (Zuloa) lanak, mahaiz eta aulkiz betetako kabaret areto bilakatu du Arriaga Antzokia. Bertan jan eta edan ere ahal izango da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Argi eta garbi dago The Hole (Zuloa) izan dela duela denbora gutxi amaitu den Bilboko Aste Nagusiko solasaldietako gai nagusietakoa. Kabareta, antzerkia, burlesquea, zirkua eta umorea biltzen dituen ikuskizun horrek, hiri askotan lortutako arrakasta handia zekarren, eta Bilbon aurreikuspen horiek osorik eta are gehiago bete ditu, orain arte eskainitako emanaldi guztietan antzokia erabat bete baita. Lortutako arrakasta ikusita, The Hole lanak botxoan eman beharreko denbora luzatzea erabaki du Arriaga antzokiak. Horrela, joan den abuztuaren 14an estreinatu zen eta bere azken saioa datorren irailaren 6an eskaini behar zuen ikuskizuna datorren irailaren 13ra arte, zapatura arte, egongo da gure artean, hau da, hasiera batean aurreikusitakoa baino astebete gehiago.

Programatutako emanaldi berriak, bederatzi guztira, irailaren 7tik 13ra eskainiko dira. Igandean, irailaren 7an, saio bikoitza egongo da, 18:00etan eta 21:00etan. Astelehenean, irailaren 8an, ez da emanaldirik egongo, eta The Hole asteartean, 9an, itzuliko da berriro eszenara, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Asteazkenean eta ostegunean, irailaren 10ean eta 11n, ordutegi hori errepikatu egingo da. Ostiralean, 12an, bi emanaldi izango ditugu, 20:00etan eta 23:00etan eta, amaitzeko, larunbatean, irailaren 13an, The Holek agur esango dio Bilbori, beste bi emanaldi eskainiz, 17:00etan eta 19:30etan. Egun berrietarako sarrerak datorren ostiralean jarriko dira salgai, abuztuaren 29an alegia, Arriaga Antzokiaren ohiko salmenta bideen bitartez. Horrez gain, irailaren 6ra arte eskainiko diren emanaldietarako salmenta erritmoa ikusgarria da eta, ondorioz, egun hori baino lehenagoko emanaldi batera joan nahi duenak azkar ibili beharko du bere sarrera eskuratzeko.

Joan den abuztuaren 14an Arriaga Antzokian lehenengo emanaldia eskaini zuenetik,
The Hole lanak Bilboko ikus-entzuleak liluratu ditu bere show fresko eta lotsabakoarekin eta ukitu kanalla, probokatzaile eta oso sentsualarekin. Funtzio bakoitza jai handia da, eta Arriaga Antzoki “eraldatuak” horretan laguntzen du, inolako zalantzarik gabe. Besaulkien gunea erabat altxatuta dago, eta kabaret areto eder bilakatu da, mahai eta aulkiekin. Bertan jan eta edan ere ahal da ikuskizunaz gozatzen den bitartean, eta horrek beste erakarpen puntu bat ematen dio ikuskizunari.

Datorren irailaren 13ra arte, The Holek ikus-entzuleak txunditzen jarraituko du, musikari, striptease iradokigarriei, zirkuko ikuskizun ikusgarriei eta, baita, maitasun istorio bikainari esker. Eta hori guztia, bat ere korrektoa ez den Zeremonia Maisuaren (ZM-MC) gidaritzapean. Batzuetan lan hori Quequék egiten du, eta beste batzuetan La Terremoto de Alcorcónek. Biek ere, euren nortasuna ematen diote ikuskizunari.

Zer da THE HOLE?
Ikuskizuna Yllanaren, Letsgoren eta Paco Leónen arteko lankidetzatik sortu zen. Argumentua hau da: Zeremonia Maisuak (ZM-MC) festa handia antolatu du bere etxe handian, eta adiskide guztiak gonbidatu ditu bertara. Gonbidatuei arreta eskaintzeko, Giltzaina, Maiordomoak eta etxe handiko gainerako zerbitzariak daude. Leitmotiv-a, bat ere konbentzionala ez den bere maitasun harremanaren berri ematea da…

THE HOLE Arriaga Antzokian – Oraindik eskaini gabeko emanaldiak
Abuztua 27, Asteazkena: 20:00
28, Osteguna: 20:00
29, Ostirala: 20:00 / 23:00
30, Larunbata: 20:00 / 23:00
31, Igandea: 19:00

Iraila
1, Astelehena: Ez dago emanaldirik
2, Asteartea: 20:00
3, Asteazkena: 20:00
4, Osteguna: 20:00
5, Ostirala: 20:00 / 23:00
6, Larunbata: 20:00 / 23:00

Egun berriak

7, Igandea: 18:00 / 21:00
8, Astelehena: Ez dago emanaldirik
9, Asteartea: 20:00
10, Asteazkena: 20:00
11, Osteguna: 20:00
12, Ostirala: 20:00 / 23:00
13, Larunbata: 17:00 / 19:30

SARRERAK
12 eurotik 42 eurora.“The Hole experience” sarrera bereziak, eszenatokian, bertan, 49 eurorengatik. Irailaren 13ko (larunbata) lehenengo emanaldirako (17:00) sarrera guztiek %15eko deskontua daukate.
Salgai www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefono zenbakiaren bitartez edo antzokiko txarteldegian, aurretiazko salmenta ordutegian.