BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK POESIA ETA MUSIKA ERREZITALIA JASOKO DU OSTEGUNEAN, BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN ESKUTIK

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta elkarteko poetek eta rapsodek hartuko dute parte, Fernando Estévezek, Mikel Bilbaok eta Coro Poético abesbatza izenekoak musikaz lagunduta.

 

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Bizkaiko Elkarte Artistikoak – BEA-AAVk eskainiko duen poesia eta musika errezitaldia jasoko du ostiralean (maiatzaren 17an). “Arteak” izenburupean, elkarteko kideek idatzitako jatorrizko poemen aukeraketa eskainiko dute. Saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Ekitaldian, elkarteko zenbait rapsodak eta poetak hainbat poema irakurriko dituzte, Mikel Bilbao txistulariak, Fernando Estévez piano jotzaileak eta Coro Poético abesbatza izenekoak lagunduta. Ekitaldia Loly Rubio BEA-AAVko Literatur arloko presidenteordeak aurkeztuko du.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta Bilbon egoitza izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolariek, poetek, rapsodek eta arte zale askok osatzen dute. Bere jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, solasaldi poetikoen eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.