Benjamín Blackek –2014ko Asturiasko Printzesa Saridunak– inauguratuko du bihar programazio berezia, “Los lobos de Praga” bere azken liburuaren aurkezpenarekin. Ostiralean Félix G. Modroñoren “La fuente de los siete valles” lanaren txanda izango da. Jarduerak 19:30ean hasiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Bidebarrietako Liburutegiak, Liburu Azokaren 49. edizioarekin lankidetzan, liburuen aurkezpenak eta eleberri beltza eta poliziena lantzen duten emakume idazleei buruzko Woman in Black zikloa jasoko ditu bihartik aurrera, datorren aste osoan. Jarduera guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Programazioa bihar inauguratuko da, John Banville egile irlandarraren –2014ko Letren Asturiasko Printzesa Sariduna– bisitarekin. Genero beltzeko bere eleberriak Benjamin Black ezizenarekin sinatzen ditu. Bere azken liburua aurkeztuko du, “Los lobos de Praga” (Alfaguara arg.), XVI. mendean girotutako intriga historikoa, detektibe erdipurdikoa, xaloa eta despistatua protagonista duena. Fantasia historikoa da, eta bere ohiko prosa paregabearen bitartez, oportunisten eta okultisten, ipotxen eta konkordunen, otsoen eta hegal beltzeko piztien… neguko mundua gogora ekartzen du, benetako luxua Blacken muturreko noir-aren zaleentzat. Oraingo honetan Félix Linaresek aurkeztuko du.
Ostiralean Félix G. Modroño idazle bizkaitarraren “La fuente de los siete valles” (Erein arg.) aurkeztuko da; XIX. mendearen amaieran Yusoko Monastegian desagertuta dagoen liburu baten bila ari den apaiz bati buruzko fantasiazko kontakizuna. Modroñoren prosa dotorean eta gogorarazlean kontatuta dagoen istorio ederra izateaz gain, eleberri horrekin egileak berriro girotzen du maisutasunez hemeretzigarren mendeko hirietako eguneroko bizitza, girotze historiko zainduetan gauzatzen diren trama emozionalak eraikitzeko orduan idazle bikainenetakoa dela baieztatuz.
Datorren asterako programazio berezia astelehenean, ekainaren 4an, hasiko da, Elia Barceló Alacanteko idazlearekin. Ziurrenez, Espainiako letretako zientzia fikziozko emakume egile azpimarragarriena, eta egungo narratiban nazioartean ospe gehien duen emakumeetako bat. Bere azken liburua, “El eco de la piel” (Roca Editorial), aurkeztuko du, emakumeak protagonista dituen, eta pistaz, biraz, ezusteko errebelazioz, hilketaz eta maitasunez beteta dagoen intriga. Asteartean, ekainaren 5ean, Patricio Pron idazle eta literatura kritikari argentinarra helduko da Bidebarrieta Kulturgunera, “Mañana tendremos otros nombres” (2019ko Alfaguara Saria) eleberriarekin. Tinder garaiko maitasun istorioa, maitasunari eta sexu erabilerei eta ohiturei buruzko istorioa, neurririk gabeko kontsumoaren eta sare sozialen garaian.
Asteazkenean, ekainaren 6an, inauguratuko da eleberri beltza, azken urteetan gora egiten ari den generoa, idazten duten emakume idazleengan zentratu gura den Women in Black. Zikloaren lehen saioan Alicia Giménez Bartlett –2011ko Nadal Saria eta 2015eko Planeta Saria– etorriko da. Petra Delicado polizia inspektorea protagonista den polizia eleberriengatik ezaguna, batez ere. Giménez Bartlettek entzuleen aurreko solasaldia izango du Idoia Jauregi kazetariarekin. Liburu Azokaren inguruko programazio berezia ostiralean, ekainaren 7an, amaituko da, beste Women in Black saio batekin. Oraingo honetan, egungo genero beltzean erreferenteak diren beste hiru idazle bilduko ditu, Fiona Barton britainiarra, Noelia Lorenzo irundarra eta Arantza Portabales donostiarra.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.
MAIATZAK 30
LIBURUAREN AURKEZPENA
“Los lobos de Praga”. BENJAMÍN BLACK
Aurkezlea: Félix Linares
MAIATZAK 31
LIBURUAREN AURKEZPENA
“La fuente de los siete valles”. FÉLIX G. MODROÑO
Aurkezlea: César Coca
EKAINAK 3
LIBURUAREN AURKEZPENA
“Cuerpos malditos”. LUCÍA BASKARAN
“Por qué lloran las ciudades”. ELISA LEVI
Aurkezlea: Marcel Ventura
EKAINAK 4
LIBURUAREN AURKEZPENA
“El eco de la piel”. ELIA BARCELÓ
Aurkezlea: Elena Sierra
EKAINAK 5
LIBURUAREN AURKEZPENA
“Mañana tendremos otros nombres”. (Alfagurara 2019 saria)
PATRICIO PRON Félix Linaresekin berbetan
EKAINAK 6
WOMEN IN BLACK:
ALICIA GIMÉNEZ BARTLETT Idoia Jauregirekin berbetan
EKAINAK 7
WOMEN IN BLACK:
FIONA BARTON – NOELIA LORENZO – ARANTZA PORTABALES
Idoia Jauregirekin berbetan
Jarduera guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.