BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JULIO LLAMAZARESEN ‘DISTINTAS FORMAS DE MIRAR EL AGUA’ AZKEN LANAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTEARTEAN

Aurkezpena Bernardo Atxaga idazleak egingo du eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, ‘Distintas formas de mirar el agua’ liburuaren, Julio Llamazaresen azken lanaren, aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, MARTXOAREN 3an. Bertan, urtegi baten ur-azpian desagertu zen Leongo herri txiki batean jaio izanak bere bizitzan izan duen eragina aztertzen du egileak. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan –sarrera librea–, eta Bernardo Atxaga idazleak ere hartuko du parte.

 

Distintas formas de mirar el agua’ (Alfaguara, 2014) lanak, urtegi baten eraikuntza dela eta bere herria utzi behar duen familia baten haustura emozionala kontatzen du, arnas eutsiaren bitartez. Ezinbesteko erbesteak eragiten dion minetik urruntzeko protagonistak hesi gaindiezina ezartzen dio bere buruari, bere herrira itzultzeko eta herria azpian hartzen duen uretan atseden hartzeko erabaki sendoan landutako isiltasun intimoen negarra. Eleberriak, gizakiaren eta tradizioen aurreko errespetuaz hitz egiten du batez ere. Llamazaresek paisaia erabiltzen du fondo gisa, pertsonen sentimenduak eta harremanak lantzeko; bizitzaren eta heriotzaren arteko distantzia, eta biak onartu beharra, agindu fisikoaren eta jarrera pertsonalaren ondorioz.

 

Julio Llamazaresen (Vegamián, Leon 1955) lanak, ia literaturako erregistro guztiak hartzen ditu, poesiatik ‘La lentitud de los bueyes’ (1979) eta ‘Memoria de la nieve’ (1982) bidaiatzeko literaturara ‘El río del olvido’ (1990, Alfaguara, 2006), ‘Trás-os-Montes’ (Alfaguara, 1998), ‘Cuaderno del Duero’ (1999) eta ‘Las rosas de piedra’ (Alfaguara, 2008) katedralen bitartez Espainian zehar egindako aurrekaririk gabeko ibilbide baten lehenengo liburukia, eleberrietatik igaroz, ‘Luna de lobos’ (1985), ‘La lluvia amarilla’ (1988), ‘Escenas de cine mudo’ (1994, Alfaguara, 2006) eta ‘El cielo de Madrid’ (Alfaguara, 2005). Kronika, ‘El entierro de Genarín’ (1981), kontakizun laburra, ‘En mitad de ninguna parte’ (1995, Alfaguara 2014) eta ‘Tanta pasión para nada’ (2011) eta zineko gidoia ere landu ditu.

 

Lehen mailako narratzaile bikain baten obsesioak erakusten dituzten kazetaritzako artikuluak, ‘En Babia’ (1991), ‘Nadie escucha’ (Alfaguara, 1995) eta ‘Entre perro y lobo’ (Alfaguara, 2008) liburuetan jaso dira. Bere azken liburua, ‘Las lágrimas de San Lorenzo’ (Alfaguara, 2013) eleberria da.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.