BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JOHN CARLIN, DANI ÁLVAREZ ETA MIKEL REPARAZ HARTUKO DITU BIHAR BREXITARI BURUZ EZTABAIDATZEKO

  • Hitzaldia, “Reino Des- Unido. El Brexit y sus consecuencias” izenburupean, “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren barruan dago.
  • Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19:00etan.
  • Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren emanaldi berri bat antolatu du BIHAR, ASTEARTEA 25EAN. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian egingo den topaketa honetan Dani Álvarez, Mikel Reparaz eta John Carlinek hartuko dute parte, eta Brexitari eta haren ondorioei buruz eztabaidatuko dute.

“Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloan gaurkotasuna da protagonista. Zehaztasunetik eta dibulgaziotik abiatuta, gori dauden gaiak jorratzea da helburua, akademizismotik ihesi, haiei buruz ahalik eta modu didaktiko eta errazenean eztabaidatuko duten adituekin.

John Carlinek (Londres, 1956ko maiatzaren 12a) ingelesezko hizkuntza eta literatura ikasi zituen Oxfordeko Unibertsitatean, baina bere bokazio profesionala kazetaritzari lotuta egon da beti. 1981ean Buenos Aires Heralden kazetari gisa hasi zenetik, korrespontsala izan da Mexiko, El Salvador, Hegoafrika eta Estatu Batuetan BBC, The Times eta The Independent-en. “Heroica tierra cruel” (2004), “Los ángeles blancos” (2004) eta “El factor humano” (2009) argitaratu ditu Seix Barralen eta “Rafa” (2011) Uranon, Rafael Nadalekin batera idatzia. El País egunkarirako lan egiten du eta The Observer eta The New York Times-en kolaboratzailea da. Bere “El factor humano” bestseller-a hamabost herrialde baino gehiagotan argitaratu da, eta Clint Eastwoodek “Invictus” izenburuarekin eraman zuen zinemara. Besteak beste, Ortega y Gasset de Periodismo, British Press Award, Juan José Castillo de Periodismo, Kirolari Aplikatutako Arte eta Zientzien Sari Nazionala eta Bancarella (Italia) sariak jaso ditu, urteko kirol-libururik onenagatik.

Dani Álvarezek Radio Euskadiko 13:00etako eta 14:00etako albistegiak zuzentzen ditu. Gainera, “Boulevard” saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, eta “El sabor del crimen” eta “El legado de los huesos” aurkeztu ditu: ETBren bi saio horiek hainbat krimenetan oinarritzen dira, benetakoak eta literaturatik atereak.

Mikel Reparaz nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria da. Bere bizitza profesionala bidaiatzen, ikasten eta informatzen eman du. EiTB taldeko komunikabideentzat egin zuen, Bruselan berriemailea izanik, eta lau kontinentetako hauteskunde, gatazka eta bake-prozesuetara berriemaile berezi moduan bidali zuten.

Haren azken destinoa New York izan da: hantxe bizi izan da bost urtez bere familiarekin. Estatu Batuetan zehar egin dituen bidaietan, herrialdeko berrogeita hamar estatuetan egon da. Leku izugarrietan sartu da, hala nola Floridako heriotza-korridorean, baita Alaska iparraldeko taberna alaietan ere, kontinentearen amaieran.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Hitzaldi honetara joateko ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

#BILBAOUDABERRIA2021
#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenak aisia- eta kultura-planez betetzen du hiria udaberrian, betiere higiene- eta segurtasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK:
Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#BILBAOUDABERRIA2021
www.bilbaokultura.eus