BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JAVIER CERCASEN “INDEPENDENCIA” ELEBERRI BERRIAREN AURKEZPENA HARTUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 11

  • Ostegunean, 19:00etan, Biderrietako Liburutegiko Areto Nagusian egingo den hitzordu honetan César Coca kazetariak ere parte hartuko du.
  • Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da dagoeneko eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Javier Cercasen eleberri berriaren aurkezpena hartuko du, “Independencia” izenburupean, ostegunean, martxoak 11, 19:00etan.

“Independencia” (Arg. Tusquets) diruaren jabeen eta munduko nagusien tiraniaren aurkako alegatu amorratua da, galdera hauek egiten dituena: nola aurre egin boterea itzaletan darabiltenei?, nola mendekatu kalte gehien egin dizutenei? Melchor Marin itzuli da, Cercasen “Terra Alta” eleberriko protagonista. Eta Bartzelonara itzuli da, han kasu bedeinkatua ikertzeko eskatu diotelako: norbait hiriko alkateari xantaia egiten ari zaio sexu-bideo batekin. Amaren hiltzaileak aurkitu ez dituelako bere atsekabeaz zamatua, baina baita bere justizia zentzu zurrun eta osotasun moral arrokatsuaz ere, Melchorrek estortsio bat desmuntatu behar du, ez dakiena irabazi ekonomiko hutsaren edo ezegonkortasun politikoaren helburua den, eta, horretarako, boterearen zirkuluetan sartzen da, zinismoa, eskrupulurik gabeko anbizioa eta basakeria ustela nagusi diren tokian. Horregatik, pertsonaia gogoangarriz betetako eleberri xurgatzaile eta basati hau Bartzelonako elite politiko-ekonomikoaren erretratu suntsitzaile bihurtzen da.

Javier Cercas Ibahernandon (Caceres) jaio zen, 1962an. “El móvil”, “El vientre de la ballena”, “Soldados de Salamina”, “La velocidad de la luz”, “Anatomía de un instante” edo “Terra Alta” bezalako eleberriak idatzi ditu. Azken horrekin irabazi zuen Planeta 2019 Saria, eta arrakasta handia izan zuen kritikaren eta ikusleen aldetik. Bere liburuak hogeita hamar hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira eta hainbat sari nazionalak eta internazionalak jaso dituzte, hala nola Prix Ulysse, Internazionale del Salone del Libro di Torino Saria, Friuladria Saria, Internazionale Città di Vigevano Saria, Sicilia Saria edo Internazionale Ennio Flaiano Saria.

Berarekin César Coca egongo da, Kazetaritzako doktorea eta Informazio Zientzietako eta Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziaduna. Bere ibilbide profesional guztia El Correorekin lotuta dago, eta Ekonomia, Herria eta Gizartea eta Kultura arloetan lan egin du. Dozena bat libururen egile edo egilekide Miguel de Unamuno Saiakera Saria irabazi zuen 2006an. Kazetaritzako irakaslea ere bada UPV/EHUn, baita El Correoko eta EHUko Kazetaritza Masterrekoa ere.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian izango da. Bertaratzeko, ezinbestekoa da Bilbao Kulturaren webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

#BILBAONEGUA2021

Ekimen hau #BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da. Udal ekimen hori publiko guztientzat pentsatuta dago, eta hiria kulturaz eta aisiaz beteko du hilabete honetan.

SARE SOZIALAK

#BilbaoNegua2021

www.bilbaokultura.eus