BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, FISIKAREN ETA LITERATURAREN ERLAZIOARI BURUZ JAVIER ARGÜELLO IDAZLEAK ETA PILAR HERNÁNDEZ GAMAZO FISIKARIAK IZANGO DUTN HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea GAURTIK aurrera. Streamingez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bidebarrieta Kulturguneak Fisikaren eta Literaturaren arteko erlazioari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazken honetan, irailaren 26an, Javier Argüello idazle argentinarrarekin, Pilar Hernández Gamazo Fisika Teorikoko katedradunarekin eta hitzaldia moderatuko duen Juan José Gómez Cadenas fisikari eta idazlearekin. “Diálogos en la frontera” izenburua duen hitzordua batera antolatu dute Bilboko Udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Jarduerak doako sarrera izango du, baina beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea liburutegian bertan gaurtik aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara –astelehenetik ostiralera– pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez. Aretoko leku guztiak bete ondoren ezin izango da bertara sartu, baina topaketa streamingez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Partikulen fisikari buruz egin zituen azterlanak direla eta ezaguna zen Ettore Majorana fisikari italiarra 1938an modu arraroan desagertu izanari buruzko Javier Argüelloren “A propósito de Majorana” eleberria izango da “Diálogos en la frontera” zikloaren bigarren edizioaren abiapuntua. Oraingo honetan, zientziak eta literaturak esfortzuak bateratuko dituzte eta inguratzen gaituzten zalantzei eta galderei erantzuteko orduan bien artean dauden harreman ugariak erakutsiko dituzte.

Pilar Hernández Gamazo Fisika Teorikoko katedraduna da Valentziako Unibertsitatean eta oinarrizko partikulen fisikan aditua da. Hernández Gamazok bere doktoretza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lortu zuen, eta harez geroztik, nazioarteko hainbat zentro garrantzitsutan egin du lan, besteak beste Harvardeko Unibertsitatea(n) eta Partikulen Fisikako Europako Laborategia(n) (CERN). Egun, Instituto de Física Corpuscular (IFIC) Fisika Korpuskularreko erakundean egiten du lan, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) eta Valentziako Unibertsitatearen zentro mistoa.

Javier Argüello, 2001az geroztik Bartzelonan bizi den idazle argentinar nabarmen bat da. Bere lanik ezagunenen artean daude “El mar de todos los muertos” (Lumen, 2008), “La música del mundo” (Galaxia Gutenberg, 2011) edo hurrengo irailak 26an eztabaidari hasiera emango dion “A propósito de Majorana” (Literatura Random House, 2015), Ettore Majorana fisikariaren, zeina neutrinoen inguruko bere ikerketengatik ezaguna den, desagerpenaren inguruko eleberria. Egun El País egunkariarekin eta hainbat publizitate-agentziarekin egiten du elkarlan eta irakaslea da Bartzelonako Ateneoko Letren Eskolan.

Murtziako Juan José Gómez Cadenas fisikari, zientzia dibulgatzaile eta idazleak zortzi urtez egin du lan Partikulen Fisikako Europako Laborategian (CERN), eta baita Harvard eta Massachusetts-eko Unibertsitateetan ere. Egun, CSICean eta Donostia International Physics Center (DIPC) delakoan irakasle lanetan dihardu. Halaber, Fisika Korpuskularreko Institutuko Neutrinoen Fisikaren taldeko zuzendaria da, eta NEXT izeneko neutrinoen inguruko nazioarteko esperimentu batean dihardu lanean, Canfranc-eko Lur-azpiko Laborategian. Idazle gisa, Jot Down aldizkariarekin kolaboratzen du eta hainbat ipuin eta eleberri argitaratu ditu, besteak beste “Materia Extraña” (Espasa, 2008) thriller zientifikoa edo “Los Saltimbanquis” (Encuentro, 2018).

Hitzaldia, “Bidebarrieta Zientifikoa” ekimeneko jarduera egutegiaren barruan dago. Ekimen horretan jasotzen diren programen artean “Darwinen Eguna” –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera antolatutakoa– dago. Helburua zientzia pertsona guztiei hurbiltzea da, era atseginean eta didaktikoan, eta baita egunerokotasuna duten gaiak ezagutaraztea ere.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO:
Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
Egunak: Irailaren 21etik 26ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.

+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus