BAD-EK – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK ETA BILBAOARTE FUNDAZIOAK DANTZARI ESKAINITAKO ZINE ZIKLOA JASOKO DUTE URRIAREN 14TIK 24RA

Saioak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira BilbaoArteko Art House Zinema aretoan, eta hainbat dokumental eta koreografia eskainiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen jaialdia Hiriko hainbat agertokitan ospatuko da, urriaren 20tik 29ra.

Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 20tik 29ra Hiriko sei agertokitan ospatuko den BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak urriaren 14an zabalduko du bere programazioa, dantzaren inguruko zine ziklo bereziarekin, BilbaoArterekin lankidetzan.

BilbaoArte Fundazioaren Art House Zinema aretoak dantza garaikideari eskainitako zine zikloa jasoko du urriaren 14tik 24ra, hamaika film eskainiz –dokumentalak, koreografiak eta bideo-sorkuntzak–. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Aldi berean, eta programa horrek irauten duen bitartean, BilbaoArteko Kristalezko Patioak, Frantziako dantza garaikidearen historiari buruzko kartel erakusketa jasoko du.

Eskainiko diren filmen artean hauek daude: Wim Wendersen Pina (2011), Pina Bausch dantza garaikide koreografoari buruzko dokumentala; Angelin Preljocalen figurari buruz fikzio gisa hitz egiten duen Pierre Couliboeufen Pavillon noir (2006); edo Agusti Torresen Paso doble, Josef Nadjren eta Miquel Barcelóren performance harrigarria. Aukeratutako izenburuak mundu mailako dantzaren beste figura batzuetan zentratuko dira, Odile Duboc, William Forsythe, Josef Nadj edo Meg Stuartengan, besteak beste.

Programazio berezi hori urriaren 24an itxiko da, film laburren proiekzioarekin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiarekin (ZINEBI) lankidetzan. “¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo” zikloaren edizio berria aurkeztuko da. Ziklo horrek Alemaniatik, Frantziatik eta Belgikatik etorritako sei lan eskainiko ditu, dantzaren eta Chillidaren eskulturaren arteko elkarrizketa proposatzen duen Mikel Subiza zinegile nafarraren film laburraz gain.

Saioa, ZINEBIren azken edizioan izena emana duten lan bereziek osatzen dute. Horrela, elkarren artean oso desberdinak diren hainbat genero eta estetika ikuspegitatik, ezaugarri komun gisa mugitzen hasten ari den gorputzaren aukera ikonografikoak eta horrek dantzarekin duen erlazioa aztertzeko interesa duten film laburrak dira. Dantza, lengoaia eta adierazpen modu propioak dituen adierazpen artistiko gisa ulertzen da.

ERANSKINA / AGENDA

URRIAK 14
Pina, Wim Wendersena, 2011, 103mn – DOKUMENTALA

URRIAK 17
Pavillon noir, Pierre Couliboeufena, 2006, 24mn – FIKZIOA
Somewhere in between, Pierre Couliboeufena, 2004, 70mn – ESPERIMENTALA

URRIAK 18
Dominique Mercy danse Pina Bausch, Régis Obadiarena, 2003, 56mn – DOKUMENTALA
One flat thing, reproduced, Thierry de Meyrena, 2006, 26mn –William Forsytheren KOREOGRAFIA

URRIAK 19
Josef Nadj, dernier paysage, Josef Nadjrena, 2006, 51mn – DOKUMENTALA
Paso doble, Agusti Torresena, 2006, 41mn –Josef Nadjren eta Miquel Barcelóren PERFORMANCEA

URRIAK 20
Les ballets de-ci de-là, Alain Platelena, 2006, 110mn – DOKUMENTALA

URRIAK 21
Kaspar Konzert, Sylvie Blum eta François Verretena, 2001, 25mn – KOREOGRAFIA
Skull*cult, Christophe Barguesena, 2002, 24mn – KOREOGRAFIA
Odile Duboc, une conversation chorégraphique, Laszlo Horvathena, 2007, 56mn – DOKUMENTALA

URRIAK 24
ZINEBIko film laburren aukeraketa

Saio guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

BAD INFORMAZIOA: www.badbilbao.eus