ARANGOITI AUZOAK, AUZOKO TALDEEK ETA ELKARTEEK ETA BILBOKO UDALAK BATERA ANTOLATUTAKO EUSKAL JAIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTE HONETAN

Protagonista nagusiak musika eta dantza izanik, ipuin-kontalariak, tailerrak, antzerkia eta folklorea ere biltzen dituen jarduera egitarau zabala eskaintzen da.

 

Bilboko Arangoiti auzoak, Euskal Jaiaren XV. edizioa jasoko du aste honetan. Egitaraua auzoko zenbait taldek eta elkartek antolatu dute, Bilboko Udaleko Kultura Sailarekin lankidetzan. Maiatzaren 12ra, igandera, arte, luzatuko den eta protagonista nagusiak musika tradizionala eta euskal dantzak izango dituen egitarauak bertso saioak, dantza erakustaldiak, kalejirak, ipuin kontalariak eta familia osoarentzako antzerkia eskainiko ditu.

Euskal Jaiak bere festa astearen XV. edizioarekin jarraitzen du, eta Maite Arrese ipuin-kontalari ezagunaren eskutik egingo du, asteazken honetan, maiatzaren 8an, 17:00etan, Agirre Baserrian. “Amamaren Magalean” hiru urtetik gorako umeei zuzendutako ipuin laburren aukeraketa da. Ipuin-kontalariak amamaren magalean entzuten zituen eta Bilboko ikus-entzuleekin konpartitu gura dituen ipuinetan oinarritutako zenbait kontakizun eskainiko ditu. Horrela, Maite Arresek asteazken arratsaldea alaituko du, bertan daudenak Euskal Jaian parte hartzen jarraitzeko gogoz utziz.

Maiatzaren 10ean, 11n eta 12an, Arangoitiko kaleak musikaz, umeentzako tailerrez, kalejirez, Euskal Dantzez, bertsoz eta umeentzako hainbat jarduerez beteko dira. Azken horien bitartez, txikienek barrez, umore onez eta dibertsioz betetako asteburuaz gozatuko dute. Horrez gain, larunbatean, 17:45ean, Arangoiti Ikastetxean, Panpotx Kultur Elkarteak arratsaldea animatuko du, familia osoari zuzendutako “Baserrian Jai” musika ikuskizunarekin. Lau musikari eta bi antzezle arduratuko dira txikienak ilusioz eta fantasiaz betetzen, zenbait balioren bitartez landa ingurura hurbiltzen dituzten bitartean, besteenganako eta ingurumenaren aurreko errespetuaren eta talde lanaren bitartez, besteak beste.

Euskal Jaiaren XV. edizioaren azken ikuskizuna igandean izango da, 12:30etik aurrera, aparkalekuan eskainiko den bertso saioarekin. Egun horretako goizean kalejira egongo da auzoko kaleetatik, txalaparta kontzertu batek lagunduta.

ARANGOITIKO XV. EUSKAL JAIA

MAIATZAK 8
17:00 (Agirre Baserria)
Ipuin-kontalaria-MAITE ARRESE Amamaren Magalean

MAIATZAK 10
17:00 (Ikastetxean)
Umeentzako tailerrak-Erraldoien tailerrak
18:00 (Ikastetxean)
Dantza ikastaro azkarra

MAIATZAK 11
10:00 (auzoan zehar)
Diana. Gaita. Txistua
11:30 (Arana plazan)
Puzgarriak
Txalaparta tailerra
Umeentzako tailerrak
11:30 (auzoan zehar)
Erraldoien kalejira
13:00 (Arana plazan)
Euskal dantzak
16:30 (Arangoiti Ikastetxean)
Erromeria
17:30 (Arangoiti Ikastetxean)
Bertsoak
17:45 (Arangoiti Ikastetxean)
Berbena denentzat: “Baserrian Jai”-Panpotx Kultur Elkartea
19:00 (auzoan zehar)
Kalejira musikarekin
20:30 (auzoan zehar)
Elektrotxaranga Orkestra

MAIATZAK MAYO
11:00 (Aparkalekuan eta auzoan zehar)
Kalejira Gaiteroekin
11:30 (Aparkalekuan)
Txalaparta
12:30 (Ikastetxean)
Bertsoak