Genero fantastikoaren barruko ibilbide osoa aintzatesten duen ohorezko sariaren banaketa, Lander Otaola antzezleak aurkeztuko duen eta 20:00etatik aurrera Campos Antzokian egingo den Bilboko zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian izango da.
Horrez gain, FANT 25en omenaldiaren barruan, FANT2FUN sekzioaren barruan, bihar, larunbatean, 22:15ean, ikus-entzuleek “El terror llama a su puerta” (1986) eta “Una pandilla alucinante” (1987) filmak ikusi ahal izango dituzte pantaila handian
Bilboko Udalak antolatzen duen eta gaurtik maiatzaren 11ra 25. edizioa ospatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, FANTastikoaren Izarra, saria emango dio GAUR ARRATSALDEAN Fred Dekker zine gidoilari eta zuzendari estatubatuarrari. Genero fantastikoaren barruan egin duen ibilbidea eta, batez ere, 80ko hamarkadako terror teen izenekoari egindako ekarpena, aintzatetsi gura duen ohorezko saria.
Gaur goizean Bilbon komunikabideen aurrean, Nekane Alonso Kultura zinegotziak lagunduta egon den “El terror llama a su puerta” (1986) eta “Una pandilla alucinante” (1987) lanen zuzendariak, 20:00etan Campos Antzokian egingo den zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du saria. Beste urte batez, Lander Otaola aktoreak gidatuko du 25. Urteurreneko gala berezia, eta eszena eta musika piezak eskaintzeaz gain, etengabeko keinuak egingo zaizkie generoaren zaleei. Campos Antzokiaren kanpoaldea ere ospakizunerako jantziko da, apainketa bereziarekin eta hurbiltzen direnentzako ezustekoekin.
Fred Dekker San Franciscoko badiaren inguruan jaio eta hazi zen, eta bertan 8 mm-ko filmak errodatzen hasi zen 12 urte zituela. UCLAn graduatu ostean, bere lan ibilbidea, ondoren hiru sekuela sortu zituen beldurrezko “House, una casa alucinante” (1986) komedia ezagunerako istorioarekin hasi zuen. “El terror llama a su puerta” (1986) lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu ondoren, umetan hainbeste maite zituen Universal etxeko munstroen filmei eskainitako omenaldiarekin jarraitu zuen: “Una pandilla alucinante” (1987; Shane Black-ekin batera idatzitakoa).
1991n, Denzel Washington protagonista izan zuen “Ricochet” thrillerrerako eta akziozko Agente juvenil komediarako jatorrizko gidoiak idatzi zituen, azken hori Richard Griecorekin batera. Fredek HBO kateko “Historias de la cripta” saileko zenbait saio idatzi eta zuzendu zituen (1989-1996) eta “RoboCop 3” (1993) ere zuzendu zuen, Frank Miller komikiaren legendarekin batera idatzitakoa. 2001ean “Star Trek: Enterprise” telesaioaren ekoizpen kontsultore izan zen, eta baita Shane Blackek zuzendutako “Predator” (2018) lanaren idazleetako bat ere.
Fred Dekkerren lanak Drakula Kondearen Sozietatearen, Saturno Sarien, Rondo Sarien eta Bruselako Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aintzatespena jaso du. 2016an, odoleztatutako motozerra baten itxura duen Bruce Campbell zine jaialdiko “Groovy As Hell” sariaren lehen irabazlea izan zen.
Zinemaldiak eskainiko dion omenaldiaren parte gisa, FANT2FUN sekzioaren barruan, bihar, larunbatean, 22:15ean, ikus-entzuleek zine saio bikoitza gozatu ahal izango dute pantaila handian, “El terror llama a su puerta” (1986) eta “Una pandilla alucinante” (1987) filmekin. Dekkerrek berak aurkeztuko ditu aretoan. Horrez gain, sarrera libreko 2. aretoan, 17:30ean, Andre Gowerren “Wolfman´s Got Nards” (AEB, 2018) dokumentala eskainiko da bihar. Filmak, Andre Gowerren “Una pandilla alucinante” (1987) lanak jaso zuen arrakasta aztertzen du. Andre Gower protagonista nagusiak elkarrizketak egiten dizkie taldeko kideei, eta hainbat hamarkadaren ondoren filmak sortu duen fenomenoa eta jarraitzaile kopuru handia erakusten ditu.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, Joe Dante (1946, Morristown, New Jersey) zuzendari estatubatuarrari, “Gremlins” edo “El chip prodigioso” filmen egileari, eman zion iaz FANTastikoaren Izarra saria. 2017an, saria Barbara Crampton antzezle estatubatuarrak jaso zuen. FANT 25ek bigarren FANTastikoaren Izarra saria emango dio J. A. Bayonari, zinemaldiaren amaiera ekitaldian. FANT 25ek FANTastikoaren bigarren Izarra J. A. Bayonari banatuko dio aurten, eta saria zinemaldiaren amaiera ekitaldian jasoko du, datorren ostiralean, maiatzaren 10ean, Guggenheim – Bilbao Museoaren auditorioan.