11 FILM LABUR LEHIATUKO DIRA BIHAR CAMPOS ANTZOKIAN EUSKAL FANT LABURREAN SEKZIOAREN BARRUAN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 23REN INAUGURAZIO EKITALDIAREN ONDOREN

FANT LABURREAN sekzioko filmak 3.000 euroko bi sari jasotzeko lehiatuko dira. Sariak, epaimahaiaren eta ikus-entzuleen iritziz zinemaldian parte hartu duten film labur hoberenei emango zaizkie. Horrez gain, Euskal Film Labur hoberenak 2.000 euroko saria jasoko du.

FANT 23ko inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Campos Antzokian, “Pieles”, Eduardo Casanova zuzendari eta antzezle madrildarraren lehen film luzearen aurkezpenarekin. Zuzendaria ekitaldian egongo da taldeko hainbat kiderekin, Ana Polvorosa, Itziar Castro eta Ana María Ayala antzezleekin, besteak beste.

Azken edizioetan bezala, film laburrak presentzia azpimarragarria izango du Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 23. edizio honetan. Fikziozko eta animaziozko 22 lan eskainiko dira, antolatzaileek jaso dituzten 900 lan baino gehiagoren artean aukeratutakoak. Aukeratutako film laburren artean, euskal zinegileek egindako 11 daude, eta bihar, OSTIRALEAN, maiatzaren 6an, eskainiko dira, gaueko 23:00etatik aurerra, Campos Antzokian, EUSKAL FANT LABURREAN sekzioaren barruan.

Lehiaketara aurkeztuko diren euskal film laburren erakusketak bi ordu baino pixka bat gehiago iraungo du, eta inaugurazioko filma amaitu ondoren hasiko da. Oraingo honetan inaugurazio ekitaldiako filma Eduardo Casanova antzezle eta zuzendari madrildarraren “Pieles” (2016) lanaren Bilboko premierea izango da. Casanova eta Itziar Castro, Ana María Ayala eta Ana Polvorosa antzezleak Bilbon egongo dira bihar, Berlingo eta Malagako zinemaldietatik igaro den eta azken horretan Sekzio Ofizialeko Epaimahai Gaztearen Film Hoberenaren Saria lortu zuen, filma aurkezten.

EUSKAL FANT LABURRA gaur goizean aurkeztu da Bilbon, sekzio horretan lehiatuko diren zinegileetako batzuen presentziarekin. Horrela, hauek egon dira bertan: María Zabala (zuzendaria), Norma Vila (zuzendaria), Aitor Gutiérrez (zuzendaria), Azahara Gómez (zuzendaria), Javier Prieto (zuzendaria), Mikel R. Alonso (zuzendaria), Asier Iza (zuzendaria) eta Iván Miñambres (ekoizlea). Zinegileekin batera, Justo Ezenarro FANTeko zuzendaria egon da.

Euskal zinegileek lehiaketara aurkeztuko dituzten 11 lanak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluekin, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren. Ikusi ahal izango diren film laburrak hauek dira:

“Bestealdetik” Mar González Ruiz de Larramendi
“Bright Lights” María Zabala
“Decorado” Alberto Vázquez
“Extático” Azahara Gómez
“Ihesa” Alejandro Díaz Castaño
“Jules D.” Norma Vila
“Nunca pasa nada” Javier Prieto
“Precious Moments” Asier Iza
“Si la oscuridad nos lleva” Mikel R. Alonso
“Ulises” Aitor Gutiérrez
“Villa Mnemósine” Rubén Salazar

Gainerako film labur gehienak, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Estatuko gainerako lekuetatik etorritako lan europarrak dira, eta baita Kanadatik bidalitako film labur bat ere. Nazioarteko film laburrak maiatzaren 6an eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etako saioan, Azkuna Zentroko Auditorioan.

Euskal atala eta nazioartekoa barne hartzen dituen FANT LABURREAN sekzioan parte hartzen duten film guztiek, bakoitzak 3.000 euro banatuko dituen bi sarietako bat lortu ahal izango dute, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi film laburrei zuzendutakoa. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten –hori da Zinemaldiaren xede nagusietakoa– film laburren alorreko bi sari horiei, Euskal Film Labur Hoberenari ematen zaion 2.000 euroko saria gehitu behar zaie.

Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberena, Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena aukeratzeko erabakia bere eskuetan izango duten adituen epaimahaia Melina Matthews antzezleak, Elio Quiroga idazle eta zine zuzendari eta gidoilariak eta Miguel Ángel Vivas zuzendari, gidoilari eta kazetari sevillarrak osatuko dute.

ERANSKINA

BESTEALDETIK
2016 / 15 min
Zuzendaria: Mar González Ruiz de Larramendi.

Gaua aurrera doa lautadan. Iluntasunean harrizko etxe bat nabarmentzen da. Barruan arotz batek kontu handiz lantzen du egurra. Atean emandako kolpe batzuek bere lana etengo dute.

BRIGHT LIGHTS
2016 / 11 min
Zuzendaria: María Zabala
Noa itxuraz hotza, eta hutsune emozionalez betetako neska gaztea da, iraganeko gertakariak direla eta. Sinesmenek eta heriotzak eboluzionatu egin dute, eta ez dira gaur egun bezala bizitzen.

DECORADO
2016 / 11 min
Zuzendaria: Alberto Vázquez

Mundua agertoki bikaina da, baina banaketa negargarria du.

EXTÁTICO
2016 / 8 min
Zuzendaria: Azahara Gómez

Bi basozainek emakume baten gorpua aurkituko dute basoaren erdian. Heriotza hasiera baino ez da.

IHESA
2016 / 15 min
Zuzendaria: Alejandro Díaz Castaño

Ur ihesa dago goiko solairuan.

JULES D.
2016 / 14 min
Zuzendaria: Norma Vila.

Ametsak hil egiten dira, odola betirako da.

NUNCA PASA NADA
2017 / 7 min
Zuzendaria: Javier Prieto.

Pertsona talde bat ilara luzean itxaroten… Zeren zain daude?

PRECIOUS MOMENTS
2017 / 9 min
Zuzendaria: Asier Iza.

Bazirudien dena ondo zihoala guretzat.

SI LA OSCURIDAD NOS LLEVA
2016 / 5 min
Zuzendaria: Mikel R. Alonso

Etxe bat, igarobide bat, egunkari bat, eskopeta bat, logela bat, gizon bat eta bere patua.

ULISES
2016 / 17 min
Zuzendaria: Aitor Gutiérrez.

Ulises gizon bakartia da. Ulisesek plan bat du.

VILLA MNEMÓSINE
2016 / 16 min
Zuzendaria: Rubén Salazar.

Auguste bakarrik bizi da, eta gero eta ezezagunagoa egiten zaion bere etxean gertatzen diren zenbait fenomenok gero eta gehiago aztoratzen dute.

FANT23ri buruzko informazio osoa: www.fantbilbao.eus

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]