Tag Archives: ABIAN DA BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN 26. EDIZIOA

Sailkatutako taldeek Bilborock aretoan joko dute irailaren 11tik urriaren 23ra bitartean.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 26. edizioa bihar, irailak 11 (eguena), hasiko da Bilborock Aretoan, sailkatzeko kontzertuekin.

Musikaren arloko adituek osatutako epaimahaiak Bilborock Aretoan joko duten 38 taldeak aukeratuko ditu. Herrialde hauetakoak dira banda horiek: Euskadi, Frantzia, Belgika, Bartzelona, Madril, Murtzia, Nafarroa, Asturias, Cádiz, Kantabria, Jaen, Errioxa, Zaragoza eta Valentzia.

Sailkatzeko balioko duten kontzertuen egutegia:

A) Pop-Rock
Irailaren 11, 12, 18 eta 25ean
Urriaren 2, 9, 16 eta 23an

B) Metal
Irailaren 19an eta 26an
Urriaren 3, 10 eta 17an

Elektronikan eta bestelako joeren kategorietan aurten ere zuzenean jokatuko da finala epaimahaiak aukeratutako banden artean. Sailkapen-fase honetan, epaimahaiak profesionalak ez diren baina musikarekin lotuta dauden gazteen eta kontzertuetara doazen entzuleen laguntza izango dute.

Aurreko edizioetan bezala, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Aukeratutako taldeek azaroan modalitateka jokatuko diren finaletan hartuko dute parte.

Lehiaketa 18-35 urteko gazteek osatutako musika-taldeentzat da, euren lanari laguntzeko eta zabalkundea emateko, aldi berean estatuko eta atzerriko beste banda batzuekin jotzeko aukera emanda. Hiru modalitate daude: pop-rocka, metala eta elektronika eta bestelako joerak.

Inskripzio-fasean 620 taldek eman zuten izena lehiaketaren edizio berri honetan parte hartzeko: 449 pop-rockekoak, 122 metalekoak eta 49 elektronika eta bestelako joeretakoak.

Jatorriari dagokionez, berriz, % 25 Euskal Herrikoak, % 71 estatukoak eta % 4 atzerrikoak.