1. LISTA DE REPRODUCCIÓN DEL DISCO DEL CONCURSO DE BILBAINADAS 2023 (YOUTUBE)

BILBAINADA LEHIAKETAKO DISKOAREN ERREPRODUKZIO-ZERRENDA 2023 (BANDCAMP)

BILBOKO UDALAK XXXVI. BILBAINADA LEHIAKETAKO KONPOSIZIO IRABAZLEAK IRAGARRI DITU

  • Lehiaketaren helburua gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoi berrien sorkuntza bultzatzea da.
  • Edizio honetan, lehen aldiz, konposizioak online aurkeztu dira, Bilboko Udalaren webgunearen bidez
  • Sari banaketa Aste Nagusiko ostiralean izango da, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, eta kantu irabazleen diskoaren aurkezpena abenduaren 15ean izango da, Arriaga Antzokian antolatzen den ohiko galan.

(Bilbon, 2024ko ekainaren 14an).- Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Bilbainaden lehiaketa, Radio Nervion eta Telebilbaoren lankidetzarekin, eta 2024. urtean bere XXXVI. ediziora iritsi dena, kantu irabazleak ditu dagoeneko.

Lehiaketaren edizio berri honetan, guztira 24 konposizio aurkeztu dira, eta saridun nagusiak honako hauek izan dira: “Txapeldunak, aurten bai“, Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanos eta Xabier Rementería Ibarguen-ena, euskarazko bilbainada onenaren kategorian; eta “Desde Gallarta a Begoña“, Juan Antonio Elizondo eta Jesús Marco-rena, gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian.

Bi kategoria horietarako saria 955 eurokoa da eta oroimenezko trofeoa. Gainera, zortzi akzesitak eramateko aukeratutako piezak, 420 euro eta plaka dutenak, honako hauek dira:

  • “Bilbotar emakume ilustreak”, Josune Barroeta-rena
  • “¡Viva Bilbao!”, Alberto Núñez Baracaldo-rena
  • “Bilbao por aquí”, José Ignacio Rejón-ena
  • “Kantu bat Bilbori”, José Mari Lazarrabal-ena
  • “Ahora sí que sí”, Juan Carlos Arzamendi-rena
  • “Bienvenido a Bilbao”, Iñigo Barroeta-rena
  • “Zorrozaurre, la isla de Bilbao”, Iñaki González Bilbao-rena
  • “Ama maitia”, Alberto Núñez Baracaldo-rena

Edizio honetan, Ohorezko Don Diego saria ematen zaio Enrique Camposi, hasiera-hasieratik lehiaketa honen sustatzailea izan denari, hamarkada askotan haren alde egindako lan nekaezinagatik, eta horri esker aurten 36. edizioa lortu ahal izan da.

Aurtengo epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Amagoia Loroño (Akordeoien Orkestrako zuzendaria), Ana Madariaga (Bilbao Musikako kudetzailea), Eduardo Velasco (Grupo Nervión Comunicación Zuzendari Nagusia), Iñaki Uranga (musikaria) eta Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzia eta Kultura eta Gobernantza Saileko Zinegotzi Delegatu Ondokoa).

Sari banaketa Aste Nagusiko ostiralean egingo da, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, eta konposizio sarituak bilduko dituen diskoaren aurkezpena ohiko galan egingo da, abenduaren 15ean, Arriaga Antzokian.

BILBAINADAK SAREAN

Era berean, Bilboko Udalak, lehiaketa beterano honen abestiak zabaltzen laguntzeko asmoz, kantu irabazleak Interneten jartzen jarraituko du. Horrela, BILBAINADAK lehiaketaren XXXVI. edizioko konposizioak doan entzun ahal izango dira grabatu ondoren YouTube eta  Bandcamp webgunetan, bertan aurreko edizioetako kantuak eskuragarri baitaude.

Gainera, edizio honetan, lehen aldiz, konposizioak online aurkeztu dira, Bilboko Udalaren webgunearen bidez

BILBOREN HISTORIA

Bilbainaden lehiaketa, urteen poderioz, uriaren gaurkotasuna errepasatzen duten abestien bilduma bihurtu da. Bilbainadetan Bilboren historia kontatzen da, lan arkitektoniko, garraiobide, erakunde edo pertsonaia esanguratsuenak oinarri hartuta. Lehiaketa honen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao-ren laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eutsi eta herri-abestien tradizioa bultzatu, bilbainaden bitartez.