Bilbao Izan markaren atzean biltzen dira Bilboko Udaleko Kultura Sailak uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: Historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak,…Bilbao Izan batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.

Bilbao Izan programaren helburuak hauexek dira:

Bilbotarrek uriarekin duten identifikazioa indartzea.
Belaunaldi berriei Bilboren berezko nortasuna transmititzea.
Auzoetako historia eta idiosinkrasia ezagutzera ematea.
Gure ondarearen baliabideetara hurbiltzeko modu erraz eta erosoa eskaintzea.
Bilbo kultur hiri modura sendotzea.
Kontua uriaren ondarea modu moderno, zabal eta anitzean ezagutzera ematea da. Bilbo ez dugu isolaturik ikusten, inguratzen gaituen errealitate soziokulturalari loturik baizik. Eta hori guztia egiteko hauek erabiltzea: hitzaldiak, bisita gidatuak, erakusketak, ikuskizunak, web-orria eta argitalpenak; hots, gure ondarea agerian uzten laguntzen digun guztiak du bere lekua programa horretan.

Web Orria Ikusi

TXIO TA TXIO bideoak | 3. EDIZIOA 2020

Txio ta Txio bideoen beste edizio bat jarriko da martxan. Hirugarren ediziora iristen den ekimen honen bidez, berriro zabalduko dira Bilboko hainbat auzorekin lotutako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak eta pasadizoak protagonista dituzten 90 segundoko bideoak. Proposamen hau Bilboko Udalaren Bilbao Izan ondarea eta historia zabaltzeko udal programaren barruan dago.

Txio Ta Txioren bideoak, Bilbao Izan-en Facebook-en eta Bilbao Kultura-ren Instagram-en aurkitu ahal izango dira, baita Bilboko Udalaren sare sozialen profiletan ere. Handik, gure hiriaren historiaren zati txiki eta bitxi horiek ezagutzera eman nahi dituzten guztiek beren profiletan partekatu ahal izango dituzte, hiriko auzoen historia eta idiosinkrasia berreginez.

Publikazioak astean bitan egingo dira, astelehenetan eta ostegunetan, eta euskara eta gaztelania tartekatuko dituzte. Ekaina Arangoitirekin estreinatuko da, eta Deustu eta Erriberari; Ibarrekolandari eta Sarrikori; eta San Inazio eta Elorrietari lagako die lekukoa uztailean, abuztuan eta irailean, hurrenez hurren. Urrian, lehen aipatutako auzo horiei guztiei buruzko bideoak partekatuko dira.

Bilboko Udalak, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren bitartez, gure auzoetako historiatik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizu. Oinez egingo den bisita gidatuaren bitartez, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera izango duzu.

2020ko hurrengo lau hilabeteetan, auzo hauek ezagutuko ditugu oinezko bisita gidatu hauetan:

  • Uztaila: Deustu.
  • Abuztua: Arangoiti.
  • Iraila: Ibarrekolanda – Sarriko.
  • Urria: San Inazio.

 

Osasun alerta dagoenez, eta parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, bisita gidatuetan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea. Era berean, talde bakoitzeko pertsona kopurua murriztuko dugu ekintza behar bezala egingo dela bermatzeko eta bertaratutakoen artean behar den distantzia fisikoa egon dadin.

Bisita gidatu hauek osasun egoerak horretarako aukera ematen badu egingo dira.

EZAGUTU SAN INAZIO OINEZ – URRIA

Padurez, baratzez eta landa-auzoz osatuta zegoen Deustuko ibar zahar inguruak eraldaketa handia izan zuen XX. mendearen erdialdean. Langile klaseari etxebizitza eskuragarriak emateko asmoz, Elorrieta eta Ibarrekolanda artean mila etxebizitza baino gehiago eraikitzeko proiektua gauzatu zen.

Inguruan zeuden lur, labore eta etxe gehienak eraitsi egin zituzten eraikin berriak egiteko, eta baserri gutxi batzuek baino ez zuten bizirik iraun. Loiolako San Inazio Taldea deitu zeneko lehenengo etxebizitzak 1950ean banatu ziren, baina XX.  mendearen bigarren erdialdean ere auzoak handitzen jarraitu zuen.

Auzoko kaleetan zehar, haien bilakaera historikoaz egingo dugu berba, eta baita kirol talde bitxiren batez eta lantegi zaharrez, bolboraz eta batelez ere. Auzo berri hartara bizitzera iritsi zen langile klasearen nondik norakoak ezagutuko ditugu eta baita ingurua zelan eraldatu den ere.

CONOCE SAN INAZIO CAMINANDO – OCTUBRE

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:30 eta 18:00
  • Larunbatetan: 10:30 eta 12:30

Euskaraz: Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera.

Zelan heldu:

  • Metroz: San Inazio
  • Bilbobusez: 10, 13, 18, 71

Bisitaren iraupena: Ordu eta erdO
Topalekua: Lehendakari Aguirre Etorbidea 162 (Metro San Inazio: Lekeitio irteera).
Informazioa eta erreserbak: irailaren 28tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara). 944 010 010

Izena eman arren azkenean ezin baduzu etorri, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

EZAGUTU SAN INAZIO FAMILIAN - URRIA

4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat

Deskubritu familian egiteko ibilbide hauek. Bidezidorretatik joanda eta jolasen eta ipuinen bidez, San Inazio auzoa ezagutuko dugu. Auzo honen jatorria eta bilakaera ikasiko ditugu, bertako kale, plaza, txoko eta eraikin zaharretatik ibiliz… betiere jakinguraren eta sormenaren betaurrekoetatik begiratuta.

Esploraziorako kit batekin eta zentzumen guztiak erne ditugula, San Inazio hobeto ezagutuko dugu, ikuspegi berrietatik. Esperientzia honen ondoren, kaleko esploratzaile izango gara, arreta eta kontu handiagoz behatzen eta entzuten ikasi dugulako.

CONOCE SAN INAZIO CAMINANDO – OCTUBRE

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:30 eta 18:00
  • Larunbatetan: 10:30 eta 12:30

Euskaraz: Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera.

Zelan heldu:

  • Metroz: San Inazio
  • Bilbobusez: 10, 13, 18, 71

Bisitaren iraupena: Ordu eta erdO
Topalekua: Lehendakari Aguirre Etorbidea 162 (Metro San Inazio: Lekeitio irteera).
Informazioa eta erreserbak: irailaren 28tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara). 944 010 010

Izena eman arren azkenean ezin baduzu etorri, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

Bilboko Udalak, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren bitartez, gure auzoetako historiatik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizu. Oinez egingo den bisita gidatuaren bitartez, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera izango duzu.

2020ko hurrengo lau hilabeteetan, auzo hauek ezagutuko ditugu oinezko bisita gidatu hauetan:

  • Uztaila: Deustu.
  • Abuztua: Arangoiti.
  • Iraila: Ibarrekolanda – Sarriko.
  • Urria: San Inazio.

 

Osasun alerta dagoenez, eta parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, bisita gidatuetan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea. Era berean, talde bakoitzeko pertsona kopurua murriztuko dugu ekintza behar bezala egingo dela bermatzeko eta bertaratutakoen artean behar den distantzia fisikoa egon dadin.

Bisita gidatu hauek osasun egoerak horretarako aukera ematen badu egingo dira.

EZAGUTU IBARREKOLANDA + SARRIKO OINEZ | IRAILA

Euren historiako zati nagusian, Ibarrekolanda eta Sarriko auzoak Deustuko elizate zaharreko landa eremua izan dira, txakolindegiak, baserri eta baratze guneak, hain zuzen ere. XIX.
mendearen erdialdean, industrializazioak ibaiertzeko lurrak okupatu zituenean, leku lasai eta erakargarri bilakatu ziren eta Sarrikon eta Ibarrekolandan txaletak eraiki zituzten familia burgesentzat, Sarrikoko finkan Zubiria familiak eraiki zuena, adibidez. Geroago, tranbiaren eta trenbidearenetorrerak aldaketak azkartu zituen leku horretan eta inguruaren urbanizazio mailakatuak eta kanalaren eraikuntzak, hiri izaera nabarmeneko auzo bihurtu zituen.

Bertako kaleetatik paseatuz zuhaitz baten adaburuan zegoen txakolindegi bati edo jauregiak dituzten lursailei, dorretxeei etaunibertsitate fakultateei buruzko istorioak ezagutu ahal izango ditugu. Baserritarren bizitzetara, goi mailako gizartearen bileretara eta batzuetan zailak diren langile klasearen gorabeheretara hurbilduko gara, gunea bi auzo moderno bilakatzen ikusten dugun bitartean.

IBARREKOLANDA + SARRIKO liburuxka deskargatu. IBARREKOLANDA + SARRIKO Informazio-orriak
CONOCE IBARREKOLANDA + SARRIKO CAMINANDO - SEPTIEMBRE

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 11:00 eta 18:30.
  • Larunbatetan: 10:30 eta 12:30.

Euskaraz: Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera.

Zelan heldu:

  • Metroz: Sarriko.
  • Bilbobusez:  10, 13, 18, 71.

Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi.
Topalekua:  Ibarrekolanda enparantza (Metro Sarriko ondoan).
Informazioa eta erreserbak: abuztuaren 24 aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara). 944 010 010.

Izena eman arren azkenean ezin baduzu etorri, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

EZAGUTU IBARREKOLANDA + SARRIKO FAMILIAN | IRAILA

4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat

Deskubritu familian egiteko ibilbide hauek. Bidezidorretatik joanda eta jolasen eta ipuinen bidez, bi auzo hauek ezagutuko ditugu. Auzoaren jatorria eta bilakaera ikasiko ditugu, bertako kale, plaza, txoko eta eraikin zaharretatik ibiliz…betiere jakinguraren eta sormenaren betaurrekoetatik begiratuta.

Esploraziorako kit batekin eta zentzumen guztiak erne ditugula, Ibarrekolanda eta Sarriko hobeto ezagutuko ditugu, ikuspegi berrietatik. Esperientzia honen ondoren, kaleko esploratzaile izango gara, arreta eta kontu handiagoz behatzen eta entzuten ikasi dugulako.

IBARREKOLANDA + SARRIKO liburuxka deskargatu. IBARREKOLANDA + SARRIKO Informazio-orriak
CONOCE ARANGOITI EN FAMILIA - AGOSTO

Egunak: Irailaren 13an eta 20an, igandeetan.

Ordutegia: 12:30etan.

Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz.

Nola iritsi:

  • Metro: Sarriko.
  • Bilbobus:  10, 13, 18, 71.

Bisitaren iraupena: ordubete eta erdi.

Elkargunea: Lehendakari Aguirre Etorbidea 96.

Informazioa eta erreserbak: abuztuaren 24tik aurrera (astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara) 944 010 010.

Euria izanez gero, bisitaren ibilbidea zertxobait aldatuko da.

Bilboko Udalak, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren bitartez, gure auzoetako historiatik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizu. Oinez egingo den bisita gidatuaren bitartez, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera izango duzu.

2020ko hurrengo lau hilabeteetan, auzo hauek ezagutuko ditugu oinezko bisita gidatu hauetan:

  • Uztaila: Deustu.
  • Abuztua: Arangoiti.
  • Iraila: Ibarrekolanda – Sarriko.
  • Urria: San Inazio.

 

Osasun alerta dagoenez, eta parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, bisita gidatuetan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea. Era berean, talde bakoitzeko pertsona kopurua murriztuko dugu ekintza behar bezala egingo dela bermatzeko eta bertaratutakoen artean behar den distantzia fisikoa egon dadin.

Bisita gidatu hauek osasun egoerak horretarako aukera ematen badu egingo dira.

EZAGUTU ARANGOITI OINEZ | ABUZTUA

Deustuko Elizate zaharraren lurretan, Artxandako mendizerraren oinetan, Arangoiti auzoa dago. 60ko hamarkadatik aurrera hazi zen batez ere, garai horretan etxebizitzak izan zuen eskari handia zela-eta, eta bere kokalekuak eta orografiak baldintzatuta, gaur egun ere indarrean jarraitzen duen nortasun propioa sortu zuen. Baserriak zeuden mendixka hura auzo aktibo eta jendetsua bilakatu zen eta nekazaritzan aritzen zirenen ordez, batez ere, portuko edo itsasadarraren ertzetan zeuden lantegietako beharginez osatutako biztanleria nagusitu zen. Baina gauza batzuk ez ziren aldatu, Deustuko haranera eta ibarrera begiratzen duten ikuspegi paregabeak.

Bertako kaleetatik ibiltzean auzoaren historiara hurbildu gaitezke, Goiriko auzo zaharreko bizimoduari, bertan bizi ziren monje Kaputxinoei, txakolindegi ezagunen bati edo oso ur preziatuak ematen zituen iturburuari buruz gehiago ezagutzeko. Miramar Jauregi bikainaren eta bertako baserri zaharren historia ezagutuko dugu, ikuspegi paregabeaz gozatzen dugun bitartean.

Arangoitiko liburuxka deskargatu. Arangoitiko Informazio-orriak
CONOCE ARANGOITI CAMINANDO - AGOSTO

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 11:00 eta 18:30.
  • Larunbatetan: 10:30 eta 12:30.

Euskaraz: Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera.

Zelan heldu:

  • Metroz: Deustu.
  • Bilbobusez: 01, A6.
  • Igogailua: Enekuri – Arangoiti.

Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi.
Topalekua: Bilbobus geltokia (Araneko kalea 22).
Informazioa eta erreserbak: Uztailaren 27tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara). 944 010 010.

Izena eman arren azkenean ezin baduzu etorri, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

EZAGUTU ARANGOITI FAMILIAN | ABUZTUA

4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat

Deskubritu familian egiteko ibilbide hauek. Bidezidorretatik joanda eta jolasen eta ipuinen bidez, Arangoitiko auzoa ezagutuko dugu. Auzoaren jatorria eta bilakaera ikasiko ditugu, bertako kale, plaza, txoko eta eraikin zaharretatik ibiliz…betiere jakinguraren eta sormenaren betaurrekoetatik begiratuta.

Esploraziorako kit batekin eta zentzumen guztiak erne ditugula, Arangoiti hobeto ezagutuko dugu, ikuspegi berrietatik. Esperientzia honen ondoren, kaleko esploratzaile izango gara, arreta eta kontu handiagoz behatzen eta entzuten ikasi dugulako.

Arangoitiko liburuxka deskargatu.
CONOCE ARANGOITI EN FAMILIA - AGOSTO

Egunak: aAbuztuaren 17an eta 18an, astelehena eta asteartea

Ordutegia: 17:30etan.

Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz.

Nola iritsi:

  • Metro: Deustu.
  • Bilbobus: 01, A6.
  • Igogailua: Enekuri – Arangoiti.

Bisitaren iraupena: ordubete eta erdi.

Elkargunea: Bilbobus geltokia (Araneko kalea 22).

Informazioa eta erreserbak: Uztailaren 27tik aurrera (astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara) . 944 010 010.

Euria izanez gero, bisitaren ibilbidea zertxobait aldatuko da.

Bilboko Udalak, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren bitartez, gure auzoetako historiatik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizu. Oinez egingo den bisita gidatuaren bitartez, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera izango duzu.

2020ko hurrengo lau hilabeteetan, auzo hauek ezagutuko ditugu oinezko bisita gidatu hauetan:

  • Uztaila: Deustu.
  • Abuztua: Arangoiti.
  • Iraila: Ibarrekolanda – Sarriko.
  • Urria: San Inazio.

 

Osasun alerta dagoenez, eta parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, bisita gidatuetan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea. Era berean, talde bakoitzeko pertsona kopurua murriztuko dugu ekintza behar bezala egingo dela bermatzeko eta bertaratutakoen artean behar den distantzia fisikoa egon dadin.

Bisita gidatu hauek osasun egoerak horretarako aukera ematen badu egingo dira.

EZAGUTU DEUSTO OINEZ | UZTAILA

Txakolina eta baratzeko produktu ugari —­bertako tomate ospetsuak, besteak beste­— lantzen ziren ibar emankor batean dago Deustuko Elizatea zena. Jendea bizi zen bertan Bilboko Hiria sortu aurretik. Bertako biztanleak nekazaritzan eta abeltzaintzan eta itsasadarraren ertzeko portu-jardueretan aritzen ziren. Deustuko Elizatea Bilbori lotuta hazi zen beraz, sarritan hiribilduaren aurrean bere independentziari eusteko borrokatu zen arren. Kontrastez betetako lekua zen; Jovellanosek “herrialde sorgindu” gisa deskribatzen zuen XVIII. mendean, eta gaur egun hiriko auzorik famatuenetako bat da.

Bertako kale jendetsuetatik ibiltzeak auzoaren historiara hurbiltzeko aukera emango digu, Goierriko landa inguruko bizitzari eta Bekoerriko ontzigintzari, bertan XIX. mendean jauregiak eraiki zituzten familia aberatsei, eta bere izena daraman Unibertsitateari buruz gehiago jakiteko. Gainera, zubi ospetsuak auzoa Chicagorekin lotzen duen moduari, santu baten aztarnei, padurei eta “txinboei”, pilotalekuari eta auzoa berregituratu zuen ubideari buruz egingo dugu berba.

Deustuko liburuxka deskargatu. Deustuko Informazio-orriak
Conoce Deusto caminando

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 11:00 eta 18:30.
  • Larunbatetan: 10:30 eta 12:30.

Euskaraz: Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera.

Zelan heldu:

  • Metroz: Deustu.
  • Bilbobusez: 01, 10, 11, 13, 18, 71, A7.
  • Tranbiaz: Abandoibarra.

Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi.
Topalekua: Deustuko zubia 13.
Informazioa eta erreserbak: Ekainaren 22tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara). 944 010 010

Izena eman arren azkenean ezin baduzu etorri, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

EZAGUTU DEUSTO FAMILIAN | UZTAILA

4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat

Deskubritu familian egiteko ibilbide hauek. Bidezidorretatik joanda eta jolasen eta ipuinen bidez, Deustuko auzoa ezagutuko dugu. Auzoaren jatorria eta bilakaera ikasiko ditugu, bertako kale, plaza, txoko eta eraikin zaharretatik ibiliz…betiere jakinguraren eta sormenaren betaurrekoetatik begiratuta.

Esploraziorako kit batekin eta zentzumen guztiak erne ditugula, Deustu hobeto ezagutuko dugu, ikuspegi berrietatik. Esperientzia honen ondoren, kaleko esploratzaile izango gara, arreta eta kontu handiagoz behatzen eta entzuten ikasi dugulako.

Deustuko liburuxka deskargatu. Deustuko Informazio-orriak
CONOCE ARANGOITI EN FAMILIA - AGOSTO

Egunak: uztailaren 13an eta 14an, astelehena eta asteartea.

Ordutegia: 17:30etan.

Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz.

Nola iritsi:

  • Metro: Deustu.
  • Bilbobus: 01, 10, 11, 13, 18, 71, A7.

Bisitaren iraupena: ordubete eta erdi.

Elkargunea: Lehendakari Aguirre etorbidea 33.

Informazioa eta erreserbak: ekainaren 22tik aurrera (astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara) 944 010 010.

Euria izanez gero, bisitaren ibilbidea zertxobait aldatuko da.

XX. mendean bizi izan garenok lekuko izan gara, eraldaketa handien, denboraren joanaren eta denboraren joanak dakarrenaren lekuko. Eta, dudarik gabe, badauzkagu etxean argazkiak, diapositibak, bideoak, filmak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak. Material hori guztia, zeina batzuetan garrantzirik gabekotzat daukagun, pilatu egiten zaigu gure etxeetako leku ahaztuetan, eta, batzuetan, zaborretarako hautagai sendoa ere izaten da. Oroitzapen horiek galtzea izango litzateke garai bateko historia garrantzitsuak agertzen dituzten dokumentuak galtzea.

Horregatik, bada, proiektu honek abian jartzen du Udalaren Bilbao Izan udal programa: dokumentu horiek eta biltzen dituzten historiak formatu digitalera aldatu nahi ditu, haien bizitza luzatu, eta garai berrietarako birziklatu. Ideia horretatik sortu zen Argazkineta, auzoan ibiliko den furgoneta bat, kasu honetan Elorrietan, San Inazion, Ibarrekolandan eta Sarrikon zehar, oroitzapenak hautatzen eta biltzen. Bildutako material guztia kopiatu eta formatu digitalera eramango dugu.   Biltzearen kontzeptua garrantzitsua da: argazkiak, diapositibak, prentsako ebakinak, bideoak, filmak….bilatzen ditugu, auzoaz mintzatzen den guztia, garai batez mintzatzen zaiguna eta auzoak epe jakin batean izan duen historia elkarrekin eraikitzen lagun dezakeena.

OROITZAPENEN GAIKAKO BILKETA
ELORRIETA, SAN INAZIO, IBARREKOLANDA ETA SARRIKO

BILDU BEHARREKO MATERIALAREN GAINEKO DATUAK:

1.- GARAIA:

XX. mendeari buruzko materiala bilatzen dugu, 2000. urtean baino lehenagokoa.

2.- AUZOAK:

Materialak Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda eta Sarriko auzoei buruzkoa izan behar du.

 3.- ZER MATERIAL BILDU NAHI DUGU?
  • Zuri-beltzezko edo kolorezko argazkiak, paperean edo digitalizatuak.
  • Diapositibak eta negatiboak.
  • Bideoak edo filmak, edozein formatutakoak (super 8, VHS, BETA…).
  • Beste material batzuk: planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak, eranskailuak…
4. NOIZ EGINGO DEN BILKETA:

Urriaren 1etik 21era.

5.- NON EGONGO DEN KOKATUTA ARGAZKINETA:

Auzo hauetako gune hurbil eta ezagunetan, hurrengo egun, ordutegi eta lekuetan (igandeetan izan ezik):

  • Urriaren 1etik 7ra: goizez, 11:00 – 14:00 eta arrastiz, 17:00 – 21:00, Levante plazan.
  • Urriaren 8tik 14ra: goizez 11:00 – 14:00 eta arrastiz, 17:00 – 21:00, Ibarrekolanda plazan, Metro Sarriko irteeraren ondoan.
  • Urriaren 15etik 21era: goizez 11:00 – 14:00, Pedro Astigarraga plazan eta arrastiz, 17:00 – 21:00, Lehendakari Aguirre Etorbidea, 180. zenbakian.
6.- ON-LINE BILTZEA:

Materiala ekarri nahi baina auzoetaraino etorri ezin direnek aukeran izango dute udal webgunean  www.bilbao.eus atala, on-line bidali ahal izateko material dagoeneko digitalizatua; urriaren 10etik 31ra arte izango dute horretarako epea.

NON IKUSI AHALKO DEN ETA GORDEKO DEN BILDUTAKO MATERIALA:

Argazkinetan bertan.
Abenduan izango den Argazkineta Show izeneko aurkezpenean.
Bilboko Udalaren artxibategietan.

Egitaraua deskargatuMaterialak bidaltzea

OROITZAPENEN GAIKAKO BILKETA

XX. mendean bizi izan garenok lekuko izan gara, eraldaketa handien, denboraren joanaren eta denboraren joanak dakarrenaren lekuko. Eta, dudarik gabe, badauzkagu etxean argazkiak, diapositibak, bideoak, filmak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak. Material hori guztia, zeina batzuetan garrantzirik gabekotzat daukagun, pilatu egiten zaigu gure etxeetako leku ahaztuetan, eta, batzuetan, zaborretarako hautagai sendoa ere izaten da. Oroitzapen horiek galtzea izango litzateke garai bateko historia garrantzitsuak agertzen dituzten dokumentuak galtzea.

Horregatik, bada, proiektu berri honek abian jartzen du Udalaren Bilbao Izan udal programa: dokumentu horiek eta biltzen dituzten historiak formatu digitalera aldatu nahi ditu, haien bizitza luzatu, eta garai berrietarako birziklatu. Ideia horretatik sortu zen Argazkineta, auzoan ibiliko den furgoneta bat, kasu honetan Zorrotzan zehar, oroitzapenak hautatzen eta biltzen. Bildutako material guztia kopiatu eta formatu digitalera eramango dugu. Biltzearen kontzeptua garrantzitsua da: argazkiak, diapositibak, prentsako ebakinak, bideoak, filmak….bilatzen ditugu, auzoaz mintzatzen den guztia, garai batez mintzatzen zaiguna eta auzoak epe jakin batean izan duen historia elkarrekin eraikitzen lagun dezakeena.

 

BILDU BEHARREKO MATERIALAREN GAINEKO DATUAK

1.- GARAIA:
XX. mendeari buruzko materiala bilatzen dugu, 2000. urtean baino lehenagokoa.

2.- LEKUA:
Materialak Zorrotzako auzoari buruzkoa izan behar du.

3.- ZER MATERIAL BILDU NAHI DUGU?

  • Zuri-beltzezko edo kolorezko argazkiak, paperean edo digitalizatuak.
  • Diapositibak eta negatiboak.
  • Bideoak edo filmak, edozein formatutakoak (super 8, VHS, BETA…).
  • Beste material batzuk: planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak, eranskailuak…

4. NOIZ EGINGO DEN BILKETA:
Urriaren 10etik 24ra.

5.- NON EGONGO DEN KOKATUTA ARGAZKINETA:
Zorrotzako gune hurbil eta ezagunetan, hurrengo egun, ordutegi eta lekuetan (igandeetan izan ezik):

  • Urriaren 10etik 17ra: goizez, 11:00 – 14:00, Osasun-Etxearen ondoan eta arrastiz, 17:00 – 21:00, Azoka parkean.
  • Urriaren 18tik 24ra: goizez 11:00 – 14:00, Fray Juan kalea, 9. zenbakian eta arrastiz, 17:00 – 21:00, Kiroldegia eta Auzoetxearen aurrean.

Bestalde, 15 egun hauetan, kale ezberdinetatik ibiliko da, auzoko txoko ugarietara hurbil dadin.

6.- ON-LINE BILTZEA:
Materiala ekarri nahi baina auzoraino etorri ezin direnek aukeran izango dute udal webgunean www.bilbaokultura.eus/bilbaoizan atala, on-line bidali ahal izateko material dagoeneko digitalizatua; urriaren 10etik urriaren 31ra arte izango dute horretarako epea.

LEKUKOTZAK GRABATZEA

Era berean, auzoaren historiari buruzko bizipenak edo oroitzapenak ahoz kontatu nahi dituztenek, aukera izango dute Zorrotzako Udaltegian (Clara Campoamor kalea, 1), azaroaren 7an, 8an eta 9an, ordutegi hauetan: ostegunean, 11:00etatik 21:00etara, eta ostiralean, 13:00etatik 21:00etara; larunbatean; 9:00etatik 14:00etara.

NON IKUSI AHALKO DEN ETA GORDEKO DEN BILDUTAKO MATERIALA

  • Argazkinetan bertan.
  • www.bilbaokultura.eus/bilbaoizan web-orrian eta Udalaren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Youtube, Twitter,…).
  • Zorrotzako auzoan bertan, abenduan, egingo den aurkezpen batean.
  • Bilboko Udalaren artxibategietan.

ARGAZKINETA

ZORROTZA

“Argazkineta show: bilketa ostean, kontaketa / Tras recolectar, es hora de contar”

Ikuskizun dibertigarria eta entretenigarria izango da, jendearen parte hartzearekin. Zorrotzako bizilagunek helarazi dizkiguten argazkiak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira. Irudiak eta pertsonak izango dira, beraz, hitzordu honetako protagonistak.

Data: Abenduak 17
Ordua: 19:30
Lekua: Nuestra Señora de la Milagrosa Eliza (Fray Juan, 31 – Zorrotza)
Hizkuntzak: Euskara – castellano
Doakoa aretoa bete arte

+Info: www.bilbaokultura.eus / Facebook: Bilbao Izan / Youtube, Twitter e Instagram: Bilbao Kultura