ZORROTZAK SEIGARREN CLOWN ERAKUSKETA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, AUZOETAN ESKAINTZEN DEN UDABERRIKO “KULTURA KALEZ KALE” KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programak Euskadiko bi konpainiaren partaidetza izango du: Xanti Ledesma eta Ganso & Cía, eta horiez gain Mathieu Moustache eta Monkey Style frantsesak eta Jessica Arpin clown suitzarra.

Bilbok kaleko Arte Eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko du maiatzean eta ekainean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, hiriko barrutietara zuzenduta batez ere, diseinatu duen programazioarekin. Eskaintza anitz hori asteburu honetan hasiko da, Azoka parkean eta auzoko udal liburutegian burutuko den Clown Zorrotzaren seigarren edizioarekin, EGUENETIK (maiatzak 7) aurrera.

Aurten bost konpainia ezagunek hartuko dute parte egitarauan: Euskal Herriko bik, Xanti Ledesma eta Ganso & Cía, Mathieu Moustache eta Monkey Style frantsesak eta Jessica Arpin clown suitzarrak.

Programazioa EGUENEAN hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zorrotzako liburutegian “Ez ikaratu” ikuskizuna aurkeztuko duen Xanti Ledesma pailazoarekin. Lan hori antzerkiaren, clownaren, ipuinaren eta animazioaren arteko ikuskizuna da. Antzerki formatuan dagoen ipuina da, eta bertan hainbat pertsonaia agertuko dira, Scream, Drakula eta Pailazoa, beldurra eman beharrean barrea eragiten duen Drakulaz mozorrotutako pailazo traketsa. Ipuin-kontakizun ekitaldi berezi hori 5 urtetik gorako umeei dago zuzenduta, eta ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea, liburutegian bertan.

Inaugurazio jardunaldiari amaiera emateko, Zinebiklub saioa egongo da Zorrotzako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik – ZINEBItik igaro diren umorezko film laburren erakusketarekin. Beste lan batzuen artean, jaialdiaren azken edizioan Euskal Film Labur hoberenaren saria jaso zuen Aitor Gutiérrezen “Anómalo” lana eskainiko da.

BARIKUAN (maiatzak 8), programak saio bikoitza jasotko du arratsaldeko 18:30etan eta 19:30etan, Azokako Parkean. Lehenengo ikuskizuna Ganso & Cia taldearen eskutik etorriko da, pistako pailazoen antzinako errutinen nostalgian eta miresmenean oinarritzen den “Walkman” ikuskizuna, joko eszeniko xumeak, oinarrizkoak eta eraginkorrak eskainiz. Ondoren, Jessica Arpin clown suitzarraren txanda etorriko da. “Kalabazi” clown, zirku eta poesia ikuskizuna da, eta neska atzerritar baten historia kontatzen du. Asko gustatzen zaio dagoen lekua, eta ahalegin guztiak egingo ditu bertan geratzeko. Bertan bizitzeko baimenaren epea agortu egin behar zaio eta, horregatik, ikus-entzuleen artean lehiaketa bat antolatuko du, bere senarra izan daitekeena aurkitzeko.

Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa ZAPATUAN (maiatzak 9) amaituko da, arratsaldeko 18:30etan hasiko den ikuskizunarekin, Azokako Parkean, baita ere. Frantziako konpainia bi arituko dira bertan: Mathieu Moustache eta Monkey Style. Moustacheren “Dans tous ses états” ikuskizunak absurduaren munduan sartzeko eta irudimenezko unibertsoa aurkitzeko aukera emango die ikus-entzuleei, adin guztiei zuzendutako ikuskizun ikusgarri eta dibertigarrian. Ondoren, globoen erabilerarekin eszena lantzeko era berria eskaintzen duen Monkey Styleren “Babylloon” lanaz gozatu ahal izango dugu. Lan horrek, gizakiak bere animalia aurkituko duen unibertsora eramango du ikus-entzulea, giro burleskoan.

Clown Zorrotza egitaraua, Kultura eta Hezkuntza Sailak diseinatutako “KULTURA KALEZ KALE” kultur programazioaren barruan sartzen da. Ekimen horrek kaleko musika eta arte eszeniko 150 ikuskizun baino gehiago eta beste hainbat jarduera eramango ditu Hiriko auzoetara maiatzean eta ekainean.

MAIATZAK 7 MAYO (Eguena / Jueves)
LEKUA / LUGAR: Zorrotzako Liburutegia / Biblioteca de Zorrotza
18:00 XANTI LEDESMA (Euskal Herria) Ez ikaratu
* (5 urtetik gora / A partir de 5 años)
* Liburutegian izena eman behar da / Hay que apuntarse en la biblioteca

MAIATZAK 8 MAYO (Barikua / Viernes)
LEKUA / LUGAR: Azoka Parkea / Parque del Ferial
18:30 GANSO & CIA (Euskal Herria) Walkman
19:30 JESSICA ARPIN (Suitza) Kabalazi

MAIATZAK 9 MAYO (Zapatua / Sábado)
LEKUA / LUGAR: Azoka Parkea / Parque del Ferial
18:30 MATHIEU MOUSTACHE (Frantzia) Dans tous ses états
19:30 MONKEY STYLE (Frantzia) Babylloon

MAIATZAK 7 MAYO
19:30 ZINEBIKLUB – Umorezko film laburren erakusketa / Muestra de cortometrajes de humor. CMD Zorrotzako Udaltegia
– Pase privado NATXO LÓPEZ Espainia (15’00”)
– Don Miguel KOTE CAMACHO Euskal Herria (15’30”)
– Bikini ÓSCAR BERNÀCER Espainia (18’00”)
– Anómalo AITOR GUTIÉRREZ Euskal Herria (15’30”)
– Becas Azkuna ¿Y si no fuera de campo? ARACELI SÁNCHEZ Euskal Herria (02’00”)
– Jamón y piña ROCÍO PIN-ART, KIKO LASTRA Espainia (09’30”)

+ info: www.bilbaokultura.eus / www.kulturabarrutik.net