“ZIRKUALDE” ZIRKU JAIALDIA ERREKALDE AUZORA IRITSIKO DA HAMAIKAGARREN EDIZIOAN, IRAILAREN 15EAN ETA 16AN

  • Honako honetan Zirkualde jaialdian lau ikuskizun proposatu dira Malas Compañías, Circo Deriva, Edu Manazas eta Berdinki Zirkoa konpainien eskutik; horiek guztiek Errekaldeko Plazan egingo dituzte euren ikuskizunak.
  • Osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan.

Errekalde auzoak eta plazak ‘Zirkualde’ Zirku Jaialdiaren hamaikagarren edizioa hartuko dute irailaren 15ean eta 16an (martitzena eta eguaztena).

Hala, egun bi horietako 18:00etan eta 19:30ean, Malas Compañías, Circo Deriva, Edu Manazas eta Berdinki Zirkoa konpainiak Errekaldeko plazan izango dira, auzoko bizilagunei lau ikuskizun eskaintzeko.

Sarrera librea izango da ikuskizun guztietan, leku guztiak bete arte.

Aurten, ‘Zirkualde’ #BilbaoUda2020ren parte da. Proposamen horren bidez, Bilboko Udalak kulturaz eta aisiaz bete du hiria, eta 150 jarduera baino gehiago egin ditu uda honetan.

#BilbaoUda2020 #Bilbao Aurrera Udal Planaren barruan dator. Planaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioak arintzea, egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

 

 

PROGRAMAZIOA

Ikuskizun guztiak Errekalde plazan izango dira.

Martitzena, irailak 15, 18:00etan

Malas Compañias konpainiak “Prozak” lana aurkeztuko du. Lan honetan, artistek egoera zentzugabeen unibertso batean murgiltzen dituzte ikusleak, batere konbentzionala ez den familia baten bidez, alde gizatiarrena barrez eta emozioz lotuz.

Martitzena, irailak 15, 19:30ean

Bowak, nomada, sustraiez eta ametsez umezurtz, egun batean botila bat aurkitu zuen itsasertzean. Pertsona hori ez da agertuko, baina zerbait berezia du leku honek, zerbait familiarra, berarentzat etxe bateko beroa bezain arrotza dena. Magia, orekak, aireko akrobazia, umorea eta poesia izango dira Bowaren lagunak bidaia honetan.

Eguaztena, irailak 16, 18:00etan

EDU Manazas-ek, ‘Fuera de stock’ ikuskizuna eskainiko du hilaren 16an (eguaztena): ametsei, itxaropenei, ilusioei, bizitzari, bizitzeari edo jokoari buruz hitz egiten duen ikuskizuna izango da. Ikusleei hausnarketa hau eragin nahi die: bizitzeko lan egin ala lan egiteko bizi? Lana, pertsonak eta haien arteko harremanei buruzko ikuskizuna da ‘Fuera de stock’.

Eguaztena, irailak 16, 19:30ean

Zirkualden programatutako lau proposamenetatik azkena Berdinki Zirkoaren eskutik dator. Zirku konpainia honek lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarriko ‘Mikra’ ikuskizun familiarra dakar Errekalde plazara. Bertan, protagonistak hainbat emozio bizi ditu, eta umoreaz jolasean aritzen da, beti txoritxo bat lagun duela, bidelagun banaezina baita.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Era berean, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020ren barruan antolatutako ekitaldi guztietan.