ZINEBIK, BILBOKO JAIALDIKO AZKEN EDIZIOAN PARTE HARTU DUTEN FILM LABURREN AUKERAKETA AURKEZTUKO DU OSTIRALEAN TABAKALERAN, GUTUN ZURIAK PROGRAMAREN BARRUAN

Vanesa Fernández Guerra Zinebiko zuzendariak aurkeztuko duen saioa 20:00etan hasiko da, eta jaialdietan sari gehien jaso dituzten lanetako batzuk aurkeztuko ditu.

 

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak– ZINEBIk, Jaialdiaren azken edizioan, ZINEBI59an, parte hartu zuten nazioarteko film laburren aukeraketa aurkeztuko du ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, Tabakaleran – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

Eskainiko diren filmen artean, Nazioarteko Dokumental Onenaren Urrezko Mikeldia eta Film Labur Onenaren saria lortu zituen Julia Mauraren eta Mariangela Pluchinoren “Galatée a l´infini” film laburra azpimarratu behar da. Ikus-entzuleek, ZINEBI59ko Ikus-entzuleen Saria lortu zuen Dane Komljenen “Phantasiesätze” lana ere ikusi ahal izango dute.

Aukeraketa, Swiss Film Award-etan Animaziozko Film Labur Onena izan zen Michaela Müllerren “Airport” film laburrarekin, Slamdancen, goraka doan Estatu Batuetako zinemaldian, saritutako Pia Borgen “Silica”, eta Cinéma du Réel zinemaldian (Paris) eta London International Short Film Festivalean Film labur onenaren Saria eta Oberhausen International Short Film Festivaleko Aipamen Berezia jaso zituen Ico Costaren “Nyo Vweta Nafta” film laburrarekin osatuko da.

ZINEBI59N PARTE HARTUDUTEN FILM LABURREN AUKERAKETA:
• “Airport”, Michaela Müller, Suitza / Suiza, 11′
• “Phantasiesätze”, Dane Komljen, Alemania-Danimarka / Alemania-Dinamarka, 2017, 17′
• “Nyo Vweta Nafta”, Ico Costa, Portugal-Mozambike / Portugal- Mozambique, 2017, 21′
• “Silica”, Pia Borg, Australia-Erresuma Batua / Reino Unido, 2017, 23′
• “Galatée à l’infini”, Julia Maura eta Mariangela Pluchino, Espainia / España, 2017, 17′