Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, GAURTIK aurrera, liburutegian bertan.
Martínez-Lange CITA Alzheimer Fundazioko Zuzendari Zientifikoak, patologiaren alderdi garrantzitsuenei, prebentzioari eta tratamenduari buruzko hitzaldia eskainiko du. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez
Bidebarrieta Kulturguneak Pablo Martínez – Lange neurologoak, CITA Alzheimer Fundazioaren zuzendari zientifikoak, patologiaren alderdi garrantzitsuenei buruz emango duen hitzaldia jasoko du datorren astelehenean, martxoaren 5ean. “Prevenir y tratar la enfermedad de Alzheimer: Una visión moderna”, izenburua duen hitzordua, Bilboko Udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatutakoa, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Jarduerarako sarrera doakoa izango da, baina ezinbestekoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea, liburutegian bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00-20:00etara, lau sarrera pertsona bakoitzeko, gehienez ere. Leku guztiak betetzen direnean ezin izango da aretora sartu, baina hitzordua streaming-ez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Dementzia eta Alzheimerra dira, gaur egun, gure gizarteak aurrean duen erronka nagusietakoa. Euskadin bakarrik, 40.000 pertsona baino gehiagorengan eragina duen gizarte eta osasun arloko arazoa da; aurreikuspenen arabera, 2040rako bikoiztu egingo da kopuru hori. Gaur egun, 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batek Alzheimerra du, pertsona nagusiengan ohikoa den dementzia mota. Urtean, paziente bakoitzeko, batez beste 24.000 euroko kostua eskatzen duen eta batez besteko iraunaldia 8 eta 10 urte artekoa duen patologia neurologikoa da.
Testuinguru horretan, ahalik eta diagnostiko goiztiarrena, dauden terapien eta tratamenduen erabilera eta lehen eta bigarren mailako prebentziorako neurrien ikerketa ezinbesteko estrategiak dira dementzia duten pertsonei arreta eskaintzeko, euren eta euren senide zaintzaileen bizitza kalitatea hobetzeko, eta hamarkada batean edo bitan gaixo kopurua erdira murrizteko.
Beste alderdi batzuen artean, Pablo Martínez-Langek gaixotasunaren mekanismoak, arrisku faktoreak eta gaur egun gaixotasunaren sintomak kontrolatzeko edo atzeratzeko erabiltzen diren tratamenduak landuko ditu bere hitzaldian. Sendagileak diagnostiko goiztiarrak eta entsegu klinikoek gaur egun betetzen duten lekua ere aztertuko du, eta baita prebentzioaren garrantzia ere.
Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” -hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa-, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.
GONBIDAPENAK JASOTZEA:
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Martxoaren 1etik 5era. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus