UZTAILEAN, BILBOKO KALEALDIAREN BARRUAN, BERE AZKEN LANA, PERCEPTION, ESTATU MAILAN ESTREINATUKO DUEN BIVOUAC KONPAINIA FRANTSESAK, ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUN PAREGABE HORREN ESZENOGRAFIARI BURUZKO BITARTEKARITZA TAILERRA ESKAINIKO DU ABENDUAN

Zirku, antzerki eta dantza ikasleei eta eszenografiaren profesionalei eta zirku zaleei zuzendutako prestakuntza abenduaren 10etik 14ra izango da Zirkozaurren.

Bilboko Udalaren ekimena da, Bilboko Kalealdiaren bitartez, eta baita udaberrian beste tailer bat jasoko duen Iruñeko Udalarena ere. Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago jadanik http://bilbokokalealdia.eus helbidean.

 

Datorren uztailean bere hurrengo ikuskizuna, Perception, Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Kalealdiaren barruan Estatu mailan estreinatuko duen Bivouac konpainia frantses ospetsuak, Perception lanean zentratuta egongo den zirkuko ohiz kanpoko eszenografiaren sorkuntzari, fabrikazioari eta esperimentazioari buruzko bitartekaritza tailerra eskainiko du abenduaren 10etik 14ra Zirkozaurren.

Ekainaren amaieran Frantzian estreinatuko den eta Bilbora uztailaren 1ean helduko den Perception ikuskizunarekin lotuta dagoen bitartekaritza tailerra da. Ekimenak Bilboko Udalaren eta Bilboko Kalealdiaren laguntza du, eta baita harrian zentratutako bigarren prestakuntza jasoko duen Iruñeko Udalarena ere. Oraingo honetan, ez ohiko aparatu eszenografikoa eraikiko da, gai bat landuz, ondoren, objektu horrekin zirkuko mugimenduak esperimentatzeko.

Prestakuntza Bejamin Lissardyk eta Maureen Brownek eskainiko dute, goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era, astelehenetik ostiralera, eta zirku, antzerki eta dantza ikasleei eta eszenografiaren profesionalei eta zirku zaleei egongo da zuzenduta batez ere. Dagoeneko eman daiteke izena tailerrean Bilboko Kalealdiaren webgunearen bitartez, eta 15 euro balioko ditu (10 euro Artekaleko, BilbaoEszenako, ATAEko, Zirkozaurreko eta Karola Zirko Espazioko bazkideentzat).

Konpainia 2011n sortu zen, lengoaia artistiko berriak bilatzen dituen zuzendari baten eta bere gorputza mugaraino eramaten duen artista baten eskutik. Dena ez dela aztertu uste dute eta eremu artistiko desberdinak idazteko modu berria sortuko dela. Bejamin Lissardyk eta Maureen Brownek argi eta garbi dute arte eszenikoek pertsonarik gehienentzat ausartak eta sentikorrak diren proposamenak aurkeztu behar dituztela. Zirkuaren sorkuntzaren ikuspegi hori transmititzen ahalegintzen dira. Gorputzaren hizkeratik espirituak emozioak elikatuz esnatzen dituen errealitatearen eragile bat egiten.

Cie Bivouac konpainiak lan hauek sortu ditu: “L’Ubicoptilux” (2008), “Le rêve d’Erica” (2012), “Translation” (2014), “A corps perdus” (2015) eta “Tenir debout, c’est crier toujours!”(2017). 2011az geroztik, Cie Bivouac konpainia Bordeleko Zirku Eskolarekin dago lotuta eta jarduera artistikoetan, hezkuntzakoetan eta egiturazkoetan hartzen du parte. Konpainiak Frantzian, Europan eta beste herrialde batzuetan egiten ditu birak, zirku eta kaleko arte jaialdi guztietatik.

Tailerrerako aukeratu den gaia pertzepzioena da, eta hori izango da Bilboko Kalealdiaren hurrengo edizioan, 2019ko uztailaren 1ean, Estatuko estreinaldia izango duen Perceptions ikuskizun berriaren ardatza. Ikusleekin egingo den ikerketa eszenografikoa eta koreografikoa/akrobatikoa izango da (zirkuko esperimentuak, diseinatutako eta fabrikatutako objektuekin). Ohiz kanpoko aparatu bat egingo da, eszenografiaren zati bat, gai eta eskala jakin baten arabera. Oraingo honetan, prestakuntzaren funtsezko elementua egurra izango da, eta harria izango da datorren udaberrian Iruñean eskainiko den tailerraren ardatza.