UDALAK ETA BAKERAKO ETA BIZIKIDETZARAKO BILBOKO FOROAK “BESTEAREN BEGIRADA” ANTZEZLANA PROGRAMATU DUTE CAMPOS ANTZOKIAN

· Proposamen eszeniko hau “Bakearen eta indarkeriaren hondarrak” trilogiaren barruan dago, Euskadiko indarkeriaren eta bake-prozesuaren ingurukoa. 

· Azaroaren 8an, martitzena, ikusi ahalko da, 19:30ean Campos Elíseos Antzokian. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte; gonbidapena eskatu behar da aldez aurretik. 

(Bilbo, 2022ko urriaren 31).- Bilboko Udala eta Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroak bat egingo dute berriro ere ekimen batean, indarkeria eta terrorismoaren biktimak ikusgarri egiteko. Hartara, “Bestearen begirada” antzezlana ekarriko dute gurera. María San Miguelek idatzi eta Chani Martínek zuzendutako lan hau, 43-2 Proiektuaren eskutik, “Rescoldos de paz y violencia, trilogía sobre la violencia y el proceso de paz en Euskadi” lanaren barruan kokatzen da. 

Azaroaren 8an, martitzena, 19:30ean, Campos Elíseos Antzokian, “Bestearen begirada” antzezlana antzeztuko da. Ekimen artistiko eta pedagogiko hau euskal gizartean terrorismoak sortu duen minari buruzkoa da 2015ean estreinatu zen Madrilgo Cuarta Pared aretoan, Proyecto 43-2-ren eskutik. 

Langraitz bidea” izenekoaren testuinguruan biktimen eta biktimarioen artean egin ziren bilerei heltzen die gidoiak. Protagonismoa hiru pertsonak daukate: bitartekariak, biktimak eta biktimarioak. Hirurek gai hau aztertuko dute: “Gauza gehiagok elkartzen ala bereizten gaituzte besteengandik?”. 2010aren amaieran, gutun bat atera zen Langraizko kartzelatik (Araba), ETAko disidente talde batena; gutun hartan, adierazten zuten nahiko luketela biktimen senideekin egon. “Bestearen begirada” antzezlanean, topaketa horren istorioa antzezten da. Nola prestatu zen, eta nola gauzatu. 

Antzezlana amaitutakoan, mahai-inguru bat egingo da. Inés Nuñez eta Dori Monasterio biktimek parte hartuko dute, euren bizitzako esperientzia azaltzeko. 

BAKERAKO ETA BIZIKIDETZARAKO FOROA 

Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroa 2017ko urrian sortu zen, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei lotutako udal-politika publikoak jorratzeko eta elkarlanean aritzeko topaleku gisa. 

Ekimen horren xedea da errespetuaren eta bizikidetzaren balioetan sakontzen lagunduko duten programak eta jarduketak adostu eta horien inguruan lan egitea da. Enpatiaren, elkartasunaren, erantzukizunaren, konpromisoaren, tolerantziaren eta aniztasunarekiko errespetuaren balioetan oinarrituta, Bilboko Foroak honako konpromiso hauek ere hartu ditu: “biktimak aintzatestea, elkarrizketa ahalbidetzea bai biktimekin, bai euren artean, adostasun politiko nahiz sozial handia lortze aldera, eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzea, terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak aintzatesten eta babesten dituen lege-esparru bat garatzen jarraitzeko”. 

Bilboko Foroak 20 kide ditu, eta haien artean biktimak, alderdi politikoak eta bakearen eta bizikidetzaren arloko adituak daude. 

à Antzezlana ikusteko beharrezkoa da gonbidapena eskatzea, e-mail bat bidaliz (izen-abizenak eta ordezkatzen duzun entitatea adierazita), azaroaren 4a (barikua) baino lehen. Leku guztiak bete arte. 

SARE SOZIALAK: 

· BILBOKO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM 

· BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM 

www.bilbaokultura.eus