UDALAK BASURTU EUSKAL FOLKLOREAZ BETEKO DU “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMAREKIN IRAILAREN 15ETIK 17RA

 Auzoak hartuko ditu Bilboko Udal Txistulari Banda, Aitor Furundarena eta Oinkari Dantza hilaren 15ean, osteguna; Haatik Dantza Taldea eta Hala Gera Dultzaineroak hilaren 16an, ostirala; eta Beti Jai Alai Dantzari Taldea eta Ibai-Ega Dantza Taldea hilaren 17an, larunbata.

 “Plazarik Plaza” ekimena Beti Jai Alairekin batera antolatzen du Udalak eta jarduera guztiak doakoak izango dira.

(Bilbon, 2022ko irailaren 9an).- Udalak berriro jarri du martxan “Plazarik Plaza” programa, pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren. Horrela, irailaren 15etik 17ra, osteguna, Basurtu auzoa Euskal Folkloreaz beteko da Beti Jai Alai auzoko dantzarien elkartearekin batera antolatutako programa honekin.

Kalejirak eta euskal dantza taldeen emanaldiak izango dira Basurtuko kaleetan, herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doan gozatzeko aukera izan dezaten.

Edizio berri honetan, honako hauek hartuko ditu “Plazarik Plazak” programan: ostegunean, hilak 15, Bilboko Udal Txistulari Banda, Aitor Furundarena eta Oinkari Dantza Taldea “Dantzarako musika” ikuskizuna partekatzeko (Sabino Arana 50, 19:00etan); ostiralean, hilak 16, Haatik Dantza Taldea “Errimak bi oinetan” ikuskizunarekin; eta Hala Gera Dultzaineroak taldeak Basurtu zeharkatuko du kalejira batekin 20:00etatik aurrera.

Irailaren 17an, larunbata, Beti Jai Alai Taldeko Musikariak itxiko dute aurtengo “Plazarik Plaza” edizioa (13:00etan, auzoko kaleetan zehar); eta Ibai-Ega Dantza Taldeak, Lizarratik etorritako dantza taldeak, eta Beti Jai Alai Dantzari Taldeak, kalejira egingo dute elkarrekin (18:30ean). 19:00etatik aurrera, bi taldeek dantza emanaldi batekin agurtuko dute eguna (Sabino Arana, 50).