Bihar, OSTEGUNA, zine-formun saioa antolatu da Deustuko Liburutegian (17:30etan), eta Begoñakoak “Liburuzaina estu eta larri” txotxongilo ikuskizuna, “El secuestro de la bibliotecaria” liburuaren euskarazko moldaketa, jasoko du OSTIRALEAN, arratsaldeko 18:00etatik aurrera
Bidebarrietako liburutegiak, OSTIRALEAN, baita ere, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleek irakurle gisa izan duten esperientziari buruzko solasaldia jasoko du, euskaraz.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu, datorren ostiralean, URRIAREN 24an, ospatuko den Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, herritar guztiei jakinaraztea badagoela ezagupena eta informazioa eskuratzea era eraginkorrean errazten laguntzen duen hurbileko zerbitzu publikoa eta, beste alde batetik, zerbitzu horren erabilera sustatzea.
Bidebarrietako liburutegiak, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleek irakurle gisa izan duten esperientziari buruzko solasaldia jasoko du OSTIRALEAN, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, euskaraz (bat-bateko itzulpena egongo da gaztelaniara). Idazleek euren liburutegiei, euren bizitzan alboan izan dituzten liburuei eta liburutegien erabiltzaile gisa izan dituzten esperientziei buruz hitz egingo dute; hau da, liburutegia bizi espazio gisa, nortasunaren isla gisa, azalduko dute.
Bidebarrietan, baita ere, “Los 80. El estallido del rock vasco” / “80ko hamarkada. Euskal rock-aren eztanda” erakusketa inauguratuko da, Eguneroko Bizimodua sekzioaren barruan. Duela hiru hamarkada euskal rockaren historiako disko ezagunenetakoak argitaratu zirela ospatuz, maileguan hartu ahal izango diren ehun bat CD eta DVD, liburu eta aldizkari bildu dira. Erakusketa abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.
Horrez gain, bihar, OSTEGUNEAN, Deustuko liburutegiak, Jimmy T. Murakamiren “Cuando el viento sopla” animaziozko filmari buruzko zine-forum saioa jasoko du. Film horrek, Erresuma Batuan gertatzen den eraso nuklear bat deskribatzen du, jada jubilatuta dauden senar-emazte batzuen ikuspegitik. Saioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da, eta moderatzailea Bakearen aldeko Mugimenduko Pablo Lobo izango da.
Amaitzeko, Begoñako Liburutegian, “Liburuzaina estu eta larri” txotxongilo ikuskizuna programatu da ostiralean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, “El secuestro de la bibliotecaria” liburuaren euskarazko moldaketa.