Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programaren barruan, Fredi Paia, egungo Bizkaiko txapelduna eta txapelketa horretan aritutako emakume bertsolari garrantzitsuenetako batzuk elkartuko dira, Oihana Bartra, Jone Uria eta Onintza Enbeita, besteak beste.
Bertso saioak MAIATZEKO hiru larunbatetan izango dira, 9an, 23an eta 30ean, Santutxuko Karmelo plazan, EGUERDIKO 13:00etatik aurrera. Programaren barruan, glosa katalanaren jatorriari eta egungo egoerari buruzko dokumental bat eskainiko da, eta “Bertso-poteoaren” edizio berria ere izango da, maiatzaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
“Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere XXXI. edizioa zabalduko du datorren larunbatean MAIATZAREN 9an, Santutxuko Karmelo plazan. Luxuzko programazioan, gaur egungo Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapeldunak, Fredi Paia eta Amets Arzallus, hurrenez hurren, Jon Maia polifazetikoa eta Alaia Martín gazte gipuzkoarra agertzen zaizkigu, beste askoren artean.
Aire zabaleko bigarren saioa larunbatean, MAIATZAREN 23an, izango da. Ohikoa denez, hitzordua eguerdiko 13:00etan izango da, Karmelo plazan, eta oraingo honetan, Euskal Herriko txapeldun izandako Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña, Julio Soto egungo Nafarroako txapeldunarekin eta Igor Elortza Durangoko bertsolariarekin arituko dira.
Aurtengo edizioan, eta Bilboko eta Bartzelonako Udalen arteko kultur lankidetzarako hitzarmenari esker, Udaberriko Bertso Saioak ekimenaren edizio honetan glosa katalanak leku garrantzitsua beteko du, ahozko inprobisazioaren zaleen aurrean aurkezteko. Horrela, Karmelo plazako hirugarren hitzorduak, MAIATZAREN 30ekoak, inoiz ikusi gabeko final handia proposatuko die ikus-entzuleei, glosadoreen eta bertsolarien artean. “GLOSADORS vs BERTSOLARIAK FINAL HANDI” horretan, Mireia Mena eta Ferriol Macip katalanak eta Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi euskaldunak arituko dira. Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da, eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikariak ere arituko dira.
Beste alde batetik, Begoñako Udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan) eta Bartzelonako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, baita ere, Roser Texidó eta Jaume Fargas zuzendariek egindako “Glosadors” filma eskainiko da, jatorrizko bertsioan, euskarazko azpi-tituluekin ekimen honetarako. Egileek aurkeztuko dute. Dokumentalak, Kataluniako herrialdeetako ahozko tradizio horren jatorria, historia, egungo egoera eta dibertsifikazioa aztertzen ditu.
Aurten “Bertso – poteoaren” edizio berria programatu da arratsaldeko 20:00etatik 23:00etara, Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (El Rincón, Txikia, Kaiku eta Kiski’s tabernak). Bertso-poteoan Onintza Enbeita, Jone Uria eta Arkaitz Estiballes hirukote bizkaitarra arituko da.
Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, “Udaberriko Bertso Saioak” programak euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu nahi du eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak gure Hirian burutzen duen lana bultzatu nahi du.
UDABERRIKO BERTSO SAIOAK – PROGRAMA
LARUNBATA, MAIATZAK 9
13:00 – Karmelo Plaza
Alaia Martín
Amets Arzallus
Jon Maia
Fredi Paia
OSTIRALA, MAIATZAK 15
“Bertso – Poteoa”
20:00 – 23:00 Santutxu auzoa
Onintza Enbeita
Jone Uria
Arkaitz Estiballes
LARUNBATA, MAIATZAK 23
13:00 – Karmelo Plaza
Maialen Lujanbio
Andoni Egaña
Igor Elortza
Julio Soto
OSTEGUNA, MAIATZAK 28
“Glosadors” Glosa katalanaren jatorriari eta egungo egoerari buruzko dokumentala. Roser Texidó eta Jaume Fargas zuzendariek Bilboko ikus-entzuleen aurrean aurkeztuko dute euren lana.
19:30 – Begoñako udaltegia.
Sarrera librea aretoko leku guztiak bete arte.
LARUNBATA, MAIATZAK 30
FINAL HANDIA GLOSADORS vs BERTSOLARIAK
13:00 – Karmelo Plaza
Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi (bertsolariak)
Mireia Mena eta Ferriol Macip (glosadoreak)
Ainhoa Aranburu gai jartzailearekin eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikarien laguntzarekin.
+ INFO: www.kulturabarrutik.net