- Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari N’eee Van Heerdeko ‘O.I’k jaso du, eta Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onenari Imanol Ortizen ‘MODA’k jaso du.
- Zinemaldiko publikoak Miguel Llansóren ‘Jesus Shows You The Way To The Highway’, eta Suso Imbernónen eta Juanjo Moscardó Riusen ‘Maldita’, Film Luze Onena eta Film Labur Onena aukeratu ditu, hurrenez hurren.
- FANT gaur amaituko da, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan, Ryan Spindell zuzendari iparramerikarraren ‘The Mortuary Collection’ proiekzioarekin. Sitgesko zinemaldian eman ondoren, Bilbon estreinatuko da.
(Bilbon, 2020ko azaroaren 12an).- Bilboko Zinemaldi Fantastikoren –FANTaren XXVI. edizioko Epaimahaiak, Paul Urkijo Alijok, zuzendariak; Benja de la Rosak, zuzendariak eta aktoreak; eta Mafalda González Alegrek, Atresmediako kazetariak osatutakoa, FANT2020 Saria Film Luze Onenari Rob Savage zinemagilearen ‘HOST’, (UK, 2020) film luzeari eman dio.
FANTeko Epaimahaiak film honen alde egin du: “Bizi dugun egoera berrira egokitzen jakiteagatik, online izua asmatzeagatik eta oso film fresko eta dibertigarria sortzeagatik; horrek, gainera, eragin duen egoera pandemikoa ahaztarazten dizu” Zoom-en bidez filmatu zen filma, konfinamenduan, eta ouija-saio bat egitea erabaki duten lagun batzuen istorioa kontatzen du.
Film laburren atalean, N’cee Van Heerderen ‘O.I’ (CAN, 2018) fikziozko lanari Film Laburra Onenari Saria eman dio Epaimahaiak “argumentu originaletik, norabide bikainetik eta interpretazio nabarmenetatik abiatuta, ideien jatorriari buruzko hausnarketa zorrotza eskaintzen duelako”.
Euskal Film Labur Onenaren Sariari dagokionez, Epaimahaiaren irizpidearen arabera, Imanol Ortizen ‘MODA’ fikziozko lanerako izan da, “beldurra pertsonengan integratuta sentitzeko edozer gauza egiten dugun moduan irudikatuta dagoen istorio bat kontatzeagatik, eta, gainera, generoak urteetan zehar galdu duen biluzia berreskuratzen duelako, formalki oso ausarta den film labur batean”.
Bestalde, FANT – Bilboko Fantastiko Zinemaldiaren aurtengo edizioko publikoak Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria Miguel Llansóko ‘Jesus Shows You The Way To The Highway’ filmeari eman dio. Publikoaren Film Labur Onenari Saria Suso Imbernonen eta Juanjo Moscardó Riusen ‘Maldita’rentzat izan da.
Euskal Gidoigileen Elkarteak Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria ‘BOY MEETS GUN’-ri eman dio, Joost van Hezik-ek zuzendutako filma, “komedia beltzena drama emozionalenarekin orekatzen duen arrakastagatik, pertsonaien mosaikoa osatuz, nahiz eta pertsona horiek, xelebrekeriaz, gizaki izateari uzten dioten”.
PANORAMA
Bestalde, Panoramako Epaimahaia honako hauek osatu dute: Alberto Abuin, zinema kritikaria eta ‘CINE XXI’ liburu kolektiboko egilea; Bego del Teso, Diario Vasco, Berria eta Euskadi Irratiko kazetaria; eta Gorka Aguirre, makillaje efektuetan aditua.
Panoramako Fantastikoko Film Luze Onenari Saria ‘ZERØ’ Iñaki Sanchez Arrietak zuzendutako filmarentzat izan da (Espainia, 2019), “zuzendariak ikusleak unibertso fantastiko baten barruan jaurtitzen dituen moduagatik, baina The Twilight Zone inoiz ahaztu gabe”, Epaimahaiak azaldu duenez.
Film laburren sekzioan, David Muñozek eta Adrian Cardonak zuzendutako ‘La Última Navidad del Universo’ (Espainia, 2019) lanak jaso du saria, “bere tonu ganberroagatik, Mad Max sagari dion maitasunagatik, hurrengo Gabonetan izango dugun asmatzeko gaitasunagatik eta efektu berezien eta makillajearen hedapen harrigarriagatik”.
Horrez gain, Miguel Llansók zuzendutako ‘Jesus Shows You The Way To The Highway’ filmak Zuzendari Berritzaileenari Saria jaso du, FAS Zineklubak emanda.
Bilboko Zinemaldi Fantastiko – FANT gaur amaituko da 19:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan, Ryan Spindell zuzendari iparramerikarraren ‘The Mortuary Collection’ (USA, 2020) filmaren emanaldiarekin. Filma Bilbon estreinatuko da, Sitgeseko jaialditik igaro ostean.
PALMARESA
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZERIK ONENARI EPAIMAHAIAREN SARIA – ‘Host’, Rob Savagek zuzenduta
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZERIK ONENARI PUBLIKOREN SARIA – ‘Jesus Shows You The Way To The Highway’, Miguel Llansók zuzenduta
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN GIDOIRIK ONENARI ASOCIACIÓN DE GUIONISTAS VASCOS – EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEAK EMANDAKO SARIA – ‘Boy Meets Gun’, Joost van Hezikek zuzenduta
SAIL OFIZIALEKO ZUZENDARI BERRITZAILEENARI FAS ZINEKLUBAK EMANDAKO SARIA – ‘Jesus Shows You The Way To The Highway’, Miguel LLansók zuzenduta
PANORAMA FANTASTIKOA SAILEKO FILM LUZERIK ONENAREN SARIA- ZERØ, Iñaki Sánchez Arrietak zuzenduta
FANTROBIA SARIA – Galder Gaztelu-Urrutia
EPAIMAHAIAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI – ‘O.I’., N’cee Van Heerdek zuzenduta
PUBLIKOAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI – ‘Maldita, Suso Imbernónek eta Juanjo Moscardó Riusek zuzenduta
EPAIMAHAIAREN SARIA EUSKAL FILM LABURRA ONENARI – ‘MODA’, Imanol Ortizek zuzenduta.
EPAIMAHAIAREN SARIA PANORAMA FANTASTIKOA SAILEKO FILM LABURRA ONENARI – ‘La Última Navidad del Universo’, David Muñoz eta Adrián Cardonak zuzenduta
#BILBAOUDAZKENA2020
FANT #BilbaoUdazkena2020ren parte izan da, Bilboko Udalaren ekimena, tokiko kultur sektoreari babesa emateagatik pentsatua, COVID-19aren egungo krisiak gehien kaltetu duenetako bat. #BilbaoUdazkena2020ren programazio osoak zorrotz eta une oro jarraitzen die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#Fant26
#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus