- Euskarazko ikuskizun hau, “Asfaltoaren azpian, euria” izenburua duena, espazio publikoko bizitzari buruzko hausnarketa komunitarioa da.
- BILBOKO KALEALDIA larunbatera arte luzatuko da.
(Bilbo, 2023ko ekainak 22).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Piszifaktoria konpainiaren proposamen ibiltaria aurkeztu zuen atzo. Alde Zaharra Plaza Berritik, Kapelagile kaletik eta Posta kaletik Areatzaraino igaro zen ibilbidean, Laudioko konpainia honek espazio publikoko bizitzari buruzko hausnarketa komunitarioa proposatzen zuen.
“Asfaltoaren azpian, euria”, Karrikan azken deialdiko pieza irabazlea, 2031. urtean kokatzen du publikoa. COVID-en Omega aldaera bortitzaren ondorioz, hamar urte eman ditugu etxean konfinatuta. Eta, orain, kalera ateratzeko unea da berriro. Baina beldurra da nagusi. Zenbat aldatu da gure hiria?
Kale antzerkiko pieza hau ibilaldi dramatiko bat da, murgiltze esperientzia bat eta gure beldurren sakoneneko bidaia bat izan nahi duena, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin. Espazio publikoko bizitzari buruzko hausnarketa komunitarioa
BILBOKO KALEALDIA larunbatera arte luzatuko da.
- Esteka honetan dago eskuragarri dago Jaialdiaren press kita
SARE SOZIALAK
- BILBAO UDALA: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBOKO KALEALDIA: FACEBOOK
#BilbokoKalealdia2023
bilbokokalealdia.eus