PEDRO GUERRA KANTAUTORE KANARIARRAK ÁNGEL GONZÁLEZ POETAREN OMENEZKO ERREZITALDIA ESKAINIKO DU LARUNBAT HONETAN BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN, BILBAOPOESIA JAIALDIAREN BARRUAN

Pedro canta a Ángel González” izeneko kontzertua -poeta hil zenetik 10 urte betetzen direnean- 20:00etan hasiko da, eta sarrerak (10 euro) salgai daude dagoeneko Power Recordsen eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean

 

Bidebarrietako Liburutegian dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Bilboko Poesiarekin duen urteko topaketa nagusia jasoko du gaurtik aurrera: Bilboko Udalak antolatzen duen eta hogei egile inguru bilduko dituen BILBAOPOESIA jaialdia. Egile horien artean Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido García Valdés edo Juan Carlos Mestre egongo dira, besteak beste.

Ohikoa denez, musikak ere leku berezia izango du programazioan, Pedro Guerra kantautorearen eskutik, besteak beste. Kantautore kanariarrak kontzertua eskainiko du larunbatean, martxoaren 17an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ángel González poeta asturiarraren omenez. Egilea -Letren Asturiaseko Printzea Saria 1985ean- hil zenetik hamar urte betetzen diren honetan, Guerrak haren poematan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Adiskidetasun eta harreman estua zuten, “La palabra en el aire” (2003) disko-liburua argitaratzeko elkarlanean aritu zirenetik.

“Pedro canta a Ángel González” izeneko kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta 10 euro balio duten sarrerak salgai daude dagoeneko Power Recordsen eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunearen bitartez.

Batez ere, poesiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat etorriz, martxoaren 21ean BILBAOPOESIAk oso errezitaldi berezia jasoko du, Héctor Alterio (Buenos Aires, Argentina, 1929) antzezle beteranoaren eskutik, José Luis Merlin musikari argentinarrak gitarrarekin lagunduta. “Como hace 3000 años” izenburua daraman egitasmoak, Alteriok, erabat identifikatuta sentitzen den poema aukeraketa bat (León Feliperenak batez ere) interpretatzeko zuen nahia betetzen du.

Alteriok errezitaldi horretarako egiten duen proposamena oso berezia da, poemak era klasikoan errezitatu beharrean, antzeztu egiten dituelako. Horrela, ez dira metrika edo melodia bidea markatzen dutenak, antzezpena baizik, ez du esentzia bakarrik bilatzen, ikuskizuna ere bilatzen du. Errezitaldirako sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak Bidebarrietako Liburutegian bertan jaso ahal izango dira, gaurtik aurrera -larunbatean eta igandean izan ezik- liburutegiko ordutegian, gehienez ere bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.

AGENDA

MARTXOAK 17
20:00- Bidebarrietako liburutegia
Pedro Guerra kontzertuan.
“10 años sin Ángel González”
Sarrera: 10 euro.
Salgai Power Records-en eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea

MARTXOAK 21, “POESIAREN MUNDU EGUNA”
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
“COMO HACE 3000 AÑOS”
Errezitaldia:
Héctor Alterio. Antzezlea
José Luis Merlin. Gitarra
Gonbidapenarekin, martxoaren 15etik 21era jaso beharrekoa liburutegiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. (Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).

+ INFO: www.bilbaokultura.eus (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunea) edo 010 telefono zenbakian.