PANTHEATREKO ZUZENDARI ETA ROY HART PARÍSEKO KIDE DIREN ENRIQUE PARDOK ETA LINDA WISEK ANTZERKI KOREOGRAFIKO ETA AHOTS TAILERRA EMANGO DUTE, BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIAREN – BAD-EN ETA BILBAOESZENAREN LAGUNTZAZ

Ikastaroa gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskainiko da UPV-EHUko Paraninfoan apirilaren 18tik 28ra, eta izen ematea zabalik dago jada webgunearen bitartez: http://www.pantheatre.com/5-international-es-bilbao.html

Enrique Pardo antzerki zuzendari, antzezle, margolari eta idazle ezagunak eta Linda Wise ahots zuzendari eta ahots eta kantu irakasleak, biak ere Pantheatreko arduradunak eta Nazioarteko Roy Hart París Zentro Artistikoko kideak, antzerki koreografiko eta ahots ikastaroa eskainiko dute apirilaren 18tik 28ra Bilbon. UPV/EHUko Paraninfoan eta Sopelako udal antzokian eskainiko den prestakuntza programak Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren – Bad-en eta Baliabide Eszenikoen Zentroaren – Bilbaoeszenaren laguntza du.

Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskainiko den prestakuntzak ahotsa/kantua, antzerki koreografikoa eta mugimendua landuko ditu, eta ahotsaren, antzerkiaren eta koreografiaren ikerketan sakondu nahi duten antzezleei, abeslariei eta dantza alorreko profesionalei dago zuzenduta. Horrela, ahotsa, mugimendua eta testua sintetizatzeko moduak landuko dira, eta ahots performanceari dagokionez, Roy Hart legendarioak proposatu zituen ahotsaren erregistro hedatuak landuko dira.

Izena emateko epea zabaldik dago jadanik, eta http://www.pantheatre.com/5-international-es-bilbao.html webgunearen bitartez egin daiteke. Bertan dago ikastaroari buruzko informazio osoa. Prezioak, 150 euro asteburua eta 780 euro bi asteko ikastaro osoa izango dira.

Enrique Pardo antzerki zuzendaria eta antzezlea da eta, Linda Wiserekin batera, Pantheatre sortu zuen 1981ean Parisen. Liza Mayerrekin eta Roy Hartekin landu zuen ahotsa 1969 eta 1975 artean, eta Europako konpainia enblematikoenetakoa den Roy Hart Theatre mitikoaren jatorrizko trouppeko parte izan zen. Roy hil ondoren, Nazioarteko Roy Hart Zentro Artistiko (Frantzia) ospetsuko kide izaten jarraitu zuen. Idazlea eta mitologia greziar-erromatarrean espezialista, Nazioarteko Mito Jaialdia (Malerargues) zuzentzen du Linda Wiserekin batera, hainbat muntaketa lan zuzendu ditu eta workshop-ak eskaintzen ditu mundu osoan.

Linda Wiseri dagokionez, Kenian jaio zen eta Eskoziako Musika eta Drama Errege Akademian ikasi zuen. Roy Hartekin aritu zen lanean 1969tik 1975ean hil zen arte. Jatorrizko Roy Hart Theatreko kidea eta Frantzia hegoaldeko Roy Hart Zentroko kide sortzailea izan zen. 1998an Jean Vilar sari frantsesa irabazi zuen Melvilleren “Moby Dick” lanaren zuzendaritzarengatik.

Informazio gehiago eta izen emateak: [email protected]