Urria eta maiatza artean, bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak eskainiko dira, eta informatika musikala eta Home – studio, eta baita gitarra elektriko hastapen eta hobekuntza ikastaroak urria eta martxoa bitartean izango dira. Txalaparta ikastaroa azaroan izango da.
Ikus-entzunezkoei buruzko prestakuntza programaren barruan Irrati monografikoa eskainiko da, urrian, eta baita Reflex kamerari buruzko beste bat, azaroan.
Izen ematea IRAILAREN 15etik 21era egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.net
Otxarkoagako Udaltegiak, Tular Elkarteak eta La Caldera Elkarteak, Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz, antolatzen dituzten musika –txalaparta, gitarra elektrikoa, bateria eta musika informatika– eta ikus-entzunezko medioei buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du urritik aurrera. Izen ematea udaleko web gunearen (www.bilbao.net) bitartez egingo da, ASTELEHENETIK, irailaren 15etik 21era.
Prestakuntza programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko ikus-entzunezko oinarrizko ikastaroa sartzen da, bi monografikok osatua: Irratiari buruzkoak (urriaren 13an, 15ean, 20an eta 22an, 20:00etatik 22:00etara) eta Reflex kamerari buruzkoak. Azken hori astearte eta ostegun guztietan emango da, urriaren 28tik azaroaren 27ra bitartean, 19:30etatik 21:30etara.
Gaikako blokeen artetik lehena Irratiari buruzkoa izango da. Programaren barruan sartuko dira, besteak beste, irrati hastapeneko lehen nozioak, irratiko erredakzioa, lokuzio teknikak, irratiko generoak, teknologia berriak eta internet bidez on line emisioa martxan jartzea eta aurrera eramatea. Reflex kamerari buruzko monografikoa argazkigintzara zein bideo grabaziora egongo da zuzenduta. Programaren barruan kameraren funtzionamenduari, objektiboei, konposizioari, argiztapenari, errebelatuari, errodatzeari eta edizioari buruzko ezagupenak sartuko dira, besteak beste.
Ohikoa denez, plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute bi monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten bi monografikoak egiteko prezioa 45 eurokoa izango da (36 euro, Tular elkarteko bazkideentzat). Irrati ikastaroa soilik egin nahi izanez gero, prezioa 15 eurokoa izango da, eta Reflex kamerari buruzkoak 30 euro balioko ditu (12 eta 28 euro, hurrenez hurren, Tular elkarteko bazkideentzat).
MUSIKA IKASTAROAK
Prestakuntza ikastaro horiez gain, Tular elkarteak, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz, txalaparta ikastaroaren edizio berria ere antolatu du, hori ere Otxarkoagako Udaltegian, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, azaroaren 3tik 19ra, astelehenetan eta asteazkenetan. Pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek).
Horrez gain, urritik aurrera, gitarra elektriko eta bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak emango dira, eta aurten berriro ere, La Caldera Elkarteak, Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, bere eskaintzan Musika Informatikari eta Home – Studiori buruzko tailerra sartu du. Tailer hori urriaren 14tik martxoaren 17ra eskainiko da (19:30etatik – 21:30etara).
Bateria ikastaroak astelehen guztietan izango dira, urriaren 13tik maiatzaren 11ra arte (19:00etatik 20:30etara hobekuntzakoak eta 20:30etatik 22:00etara hastapenekoak), eta gitarra elektrikokoak asteazken guztietan, urriaren 15etik martxoaren 18ra arte, bi ordutegitan: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara gitarra elektrikoaren hastapena eta 20:00etatik 22:00etara hobekuntzakoak. Ikastaro horiek 90 euro balioko dute.
Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, irailaren 24an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian bertan. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian – Otxarkoaga – Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.