OTXARKOAGA – TXURDINAGAKO MAGIA TOPAKETAK ERDIGUNERA HELDUKO DIRA BIHAR, LEHEN ALDIZ, MAGIAREN MUNDUAN ERREFERENTE DIREN EMAKUMEAK BAKARRIK ELKARTUKO DITUEN GALAREKIN

Otxarkoagako Udaltegiak gala berezi nagusia jasoko du, Gisell (Peru), Niñas del Mago (Katalunia) eta Huang Zhen (Txina) artisten emanaldiekin, Gipuzkoako Txispi emakume magoak aurkeztuta. BIHAR izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

 

Bilboko Udalak antolatzen dituen Otxarkoagako eta Txurdinagako XV. Magia Topaketak erdigunera helduko dira asteburu honetan, eta, lehen aldiz, nazioartean erreferentziazkoak diren emakume magoak elkartuko dituen galarekin. Oso gauza garrantzitsua da, gizonezkoak erabat nagusi diren sektorea baita. “Emakume Magikoak” izenburupean, ilusionismoaren munduan erreferenteak diren emakumeengan zentratuko da. Horrela, Txinatik, Perutik eta Kataluniatik etorrita, maila goreneko nazio eta nazioarte mailako 12 sari batzen dituzten Huang Zhen, Gisell eta Niñas del Mago bikotea igoko dira agertokira.

Izarren Gala Nagusia bihar, ostiralean, 19:30ean, izango da Otxarkoagako Udaltegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Zeremonia maisu gisa Txispi emakume mago gipuzkoarra arituko da, eta hauek igoko dira agertokira: Gisellek nazioarte mailako hainbat sari ditu, eta “Pura Magia” programako finalista ere izan da; Niñas del Mago Estatuko emakume mago bikote bakarra da, eta bere estiloa freskoa eta ausarta da. Huang Zhenari dagokionez, ekialdeko magia dotorearekin “Magiaren talentu berriak” lehen saria (Shanghai), Beijingeko Urrezko Domina, Espainiako Manipulazio Lehen Saria, “Mystery Award U.S.A” saria, Parisko “Mandrake d´or” saria eta “Cannes Magic Festival”-eko lehen saria ditu.

Asteburu honetarako programazioaren barruan, kaleko arteen arloan erreferentea den Struc mago katalan beteranoak, umorez betetako “Esto no es magia… o sí” ikuskizunaz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek. Bertan magia manipulazioarekin, globoflexiarekin eta antzeko beste diziplina batzuekin fusionatzen du.

Emanaldi ikusgarriena maiatzaren 25ean izango da, Garaiko Lorategien plazan, Héctor San Segundoren eskutik. Ameriketan, Portugalen eta Espainian sariak jaso dituen Héctor San Segundok formatu handiko bere ikuskizun berria estreinatuko du Euskadin. “El último Gran MaJo”, magia show ikaragarria, ikuskizun deliragarri eta dibertigarria, magia zirraragarrienarekin eta umore dotoreenarekin. Magia efektu sinestezinak, aparatu handiekin eta partaidetzan oinarritutako umore magikoarekin uztartzen dira, eszeptikoenak aho zabalik uzteko.

ERANSKINA: EGITARAUA

MAIATZAK 17
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
Gala berezia: “Emakume Magikoak”
Gisell (Peru), Niñas del Mago (Katalunia), Huang Zhen (Txina)
Elebiduna

MAIATZAK 18
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Struc. “Esto no es magia… o sí¨ (Katalunia)
Gaztelaniaz

MAIATZAK 22
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
David Blanco (Euskadi)
“Magia, ilusiones y otros fingimientos”. Hitzaldia
Gaztelaniaz

MAIATZAK 24
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Raúl Alegría “Sensaciones Mágicas” (Kantabria)
Gaztelaniaz

MAIATZAK 25
12:00 – 14:30 (Emanaldiak 30 minutuz behin)
Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Tor eta Txoborro Magoak “All Baker´s Saloon” (Euskadi)
Euskera

18:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Hodei Magoa “Tutti Magia” (Navarra)
Euskera

19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Héctor San Segundo “El último gran MaJo” (Segovia)
Estreinaldia Euskadin
Gaztelaniaz

MAIATZAK 30
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
“Atera ezazu barruan daramazun magia” Lehiaketaren VI. edizioa, aurreko edizioaren irabazlearen parte-hartzearekin: Xabier Linazasoro.
Elebiduna

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus
Bideoprograma: https://www.youtube.com/watch?v=14oVoVXBE5E