OTXARKOAGA AUZOAK NAGUSIENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

ABENDUAREN 12an hasi eta 23ra arte luzatuko den programaren barruan, nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanak jasoko dira.

Otxarkoaga auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde izango dira. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da.

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XV. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 13, 15, 19, 21 eta 23an. Horrela, sei antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia Gernikako Gure arbola zaharra taldearen “Nunca es tarde” izango da. Berrikuntza gisa, programak aurten bakarrizketa saio bat ere jasoko du, abenduaren 17an, Maribel Salas eta Asier Hormaza antzezle ezagunekin.

Antzerki astea emanaldi hauekin osatuko da: “No hay ladrón que por bien no venga”, Gasteizko Las 4 torres taldearen eskutik; “El ambulatorio y Karmelo”, Urretxu – Zumarragako Irri Makilarekin; “El hogar en verso”, Santurtziko Boreal taldearekin; eta “Ni tan mal”, Txurdinaga – Otxarkoagako Beti Gazte taldearekin. Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbidearen 19. zenbakian daude.

XII. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren astelehenean, abenduaren 12an hasiko da, Leioako “Errekalde”, San Adriango “Gure Kabi” eta Otxarkoagako Abesbatza Elkartearekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 14, 16, 20 eta 22an izango dira, eta guztira nagusien 15 taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita Lekeitio, Trapaga, Durango edo Santurtzi bezalako beste udalerri batzuetakoak ere.

Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera librea izango da, gonbidapenarekin.

AGENDA:

19:00 Otxarkoagako Udaltegia. Sarrera librea

ABENDUAK 12
XII. ABESBATZA ASTEA
“Errekalde” Leioako Adinekoen Etxea
San Adriango “Gure Kabi” abesbatza
Otxarkoagako Abesbatza Elkartea

ABENDUAK 13
XV. ANTZERKI ASTEA
“Nunca es tarde”
Gure arbola zaharra (Gernika)

ABENDUAK 14
XII. ABESBATZA ASTEA
Abandoko Elkarteko Abesbatza
Trapagako “Mendipe”
Mikel Deuna – Zorrotza

ABENDUAK 15
XV. ANTZERKI ASTEA
“No hay ladrón que por bien no venga”
Las 4 torres (Gasteiz)

ABENDUAK 16
XII. ABESBATZA ASTEA
“Danok Aurrera” Abesbatza – Galdakao
Eguzki Lore – Lekeitio
Sopelako Lagun Artea Abesbatza

ABENDUAK 17
XV. ANTZERKI ASTEA
BAKARRIZKETAK:
“Superviviendo” Asier Hormaza
“No os lo vais a creer” Maribel Salas

ABENDUAK 19
XV. ANTZERKI ASTEA
“El ambulatorio y Karmelo”
Irri Makila (Urretxu-Zumarraga)

ABENDUAK 20
XII. ABESBATZA ASTEA
Boluetako Elkarteko Abesbatza
San Jorge Erretiratuen Elkarteko Abesbatza – Santurtzi
Izar Gaztea – Durango

ABENDUAK 21
XV. ANTZERKI ASTEA
“El hogar en verso”
San Juan Etxeko (Santurtzi) “Boreal” taldea

ABENDUAK 22
XII. ABESBATZA ASTEA
Errekaldeko Txapeldunak
Masustegiko “San Gabriel” Erretiratuen Elkarteko Abesbatza
Beti Gazte – Otxarkoaga-Txurdinaga

ABENDUAK 23
XV. ANTZERKI ASTEA
“Ni tan mal”
Beti Gazte (Txurdinaga-Otxarkoaga)