OSTIRAL HONETAN OSPATUKO DEN DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT ETORRIZ, BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU DIZIPLINA HORRETAKO PROFESIONALAK EZAGUTARAZTERA BULTZATUTAKO KANPAINAREKIN

Dantza bultzatu nahi duten pertsonek ostiral honetan, APIRILAREN 29an, eraman dezaketen pegatina daraman informazio postala zabaldu da.

Datorren ostiralean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko denez, BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, bat egin du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartetik – ADDEtik, dantzaren ezagutza orokorra hobetzeko eta dantzarekin lotutako profesionalei duintasuna emateko xedez bultzatu den kanpainarekin. “Dantza lanbidea da” lelopean, dantzaren aldeko pegatina daraman informazio liburuxka zabaldu da, pertsonek ostiral honetan eraman dezaten.

Interpreteen, koreografoen, irakasleen, kudeatzaileen edo ikerlarien artean une honetan ehun bazkide baino gehiago dituen ADDE 2009tik ari da dantza kalera ateratzen, dantza ikusgai egiteko bide gisa, zenbait jardueraren bitartez: klase irekiak, flashmobak, dantza borrokak, konpainien eta sortzaileen erakusketak…

Edizio honetan, elkarteak, BilbaoEszenaren lankidetzarekin, apustua egin du gizartea sentsibilizatzeko eta dantza beste edozein lanbide bezalakoa dela, eta horren barruan hainbat ofizio daudela jakinarazteko. Dantzak gizartearen begirada konplizea behar du, ikusle gisa, ikasle gisa edo zale gisa, existitzen jarraitu ahal izateko.

Mezu hori zabaltzeko, irudi iradokigarria eta dantza lanbide gisa defendatzen duen testu laburra dituen postala banatu da. Euskarriak pegatina bat ere badu, dantzari euren laguntza eman nahi dioten pertsona guztiek ostiral honetan eraman dezaten edo aztarna utz dezaten, nahi duten edo dantzarekin lotzen duten lekuan pegatina utziz.

INFORMAZIO GEHIAGO
BilbaoEszena (Juan Gardeazabal kalea, 3)
[email protected]
Tel: 94.433.49.95