“MUSIKAUZO” KONTZERTUAK BILBOKO AUZOETARA ITZULIKO DIRA HOGEITA HAMAR BAT MUSIKA EMANALDIREKIN

  • MusikAuzo bueltan da berriro ere, bertako musikariekin eta sarrera doakoa izango duten 37 emanaldirekin, zuzeneko musika Bilboko hainbat agertokietara eramango dutenak.
  • Lehenengoa maiatzaren 17an izango da, asteazkena, eta Melted Klocksen eskutik iritsiko da, 19:30ean Casilda Parkean egingo den emanaldiarekin. 
  • Aurten MusikAuzoko programak 17 kalejira izango ditu ere, musika banda ibiltariekin. 
  • MusikAuzoko edizio honetan parte hartuko duten artistenen artean honako hauek daude: Melted Klocks, Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Cofluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M&A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizadas, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo.

 

(Bilbo, 2023ko maiatzak 5).- MusikAuzok Bilboko Udalaren programak, bere helburu nagusien artean tokiko bandak publiko zabalari hurbiltzea duena, musika Uriko plazetara eramango ditu 37 musika emanaldi, 20 kontzertu eta 17 musika banda ibiltarien kalejirak , maiatzaren 17tik ekainaren 29ra bitartean.

Lehenengoa maiatzaren 17an izango da, Casilda Parkean, Abandon, 19:30ean eta Melted Klocksek eskainiko du. Lehen kontzertu honetan Dani Tomasek (gitarra), Damon Robinsonek (ahotsa), Blas Fernándezek (bateria), Xabi Barrenetxeak (baxua), Mikel Núñezek (teklatua) eta Ostiz Gorrotxategik (tronpeta) osatutako musika taldeak Rocketik Blusera doazen estiloen fusio hunkigarria ekarriko dute. 

Ekainaren 16ra arte, aipatutako Melted Klocks, Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Confluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M&A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizadas, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo bezalako taldeek beren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doako kontzertuekin gozaraziko diete. Kontzertu horietan rock alternatiboa, folka, reggaea, soula, jazza, bluesa, countrya eta rock-and-rolla bezalako estiloak entzungo dira.

Gainera, aurten MusikAuzok 17 kalejira izango ditu, maiatzaren 13tik ekainaren 29ra bitartean hiriko hainbat txokotan ibiliko diren musika banda ibiltariekin.

-“MUSIKAUZO”-N PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK-

-MELTED KLOCKS

  • Maiatzak 17, 19:30ean. Casilda Parkean. Abando

Melted Klocks-en musika grinatsua eta hunkigarria da, eta estiloak uztartzen ditu entzumen-esperientzia zirraragarri eta paregabea sortzeko. Ipar Amerikako hegoaldeko soinuak gogoratzeak benetakotasuna eta nostalgia gehitzen dizkio bere musikari

-MARIO CLAVELL QUARTET

  • Maiatzak 18, 19:30ean. Ferial Parkean. Zorrotza

Berriki sortutako taldea da eta rockean, musika latinoamerikarrean eta konposizio propioetan oinarritutako errepertorioa dauka, jazz-hizkuntza erabiliz. Ibilbide luzeko musikariak dira, hainbat arlotan esperientzia daukatenak (jazza, klasikoa, rocka…). Musika-ikastetxetako irakasleak ere badira.

-COTTON BLUES 

  • Maiatzak 19, 19:30ean. La Floresta Parkean.  San Adrián

Eskarmentu handiko musikariek sortutako banda, rockaren eta bluesaren bertsioak jotzen gozatzeko.

-THE BLUE YEYÉS

  • Maiatzak 20, 20:00etan. Media Luna plaza. Txurdinaga

1960ko hamarkadako pop-rockari egindako omenaldia, gitarra, bateria eta baxuarekin.

-GONZALO PORTUGAL

  • Maiatzak 24, 19:30ean. Casilda Parkean. Abando 

Bilboko Last Fair Deal taldeko kide den Gonzalo Portugalen musika-proiektu berria amerikar jatorriko musika-laukotea da (blues, rock, soul…). Zuzeneko zaindu eta indartsuetan abesti propioak eta musika amerikarreko artista handien bertsioak daude, taldearen eremura eramanda.

-CONFLUENCE

  • Maiatzak 27, 19:30ean. Ametzola Parkean. Ametzola

Amerikar sustraiak dauzkan banda (blues, country, rock&roll, soul…). Disko bitan “Black Stones” eta “Volcano” gai propioak argitaratu dituzte eta “Sleeping outside with the dogs” hirugarren diskoa bidean dago.

-ADARROTS FOLK TALDEA 

  • Maiatzak 30, 19:30ean. Juan XXIII Plazan. Begoña

Folk, erritmoa, dartadak… hauxe da Adarrots. Seikote bizkaitar hau euskal folk musika bizirik mantentzeko asmoarekin jaio zen. Horretarako, antzinako eta gaur egungo soinu, kopla eta erritmoak nahasten eta eguneratzen dituzte, musika paregabea sortuz. Bereizgarritasun hori taldea bataiatzen duen soinu-tresnaren garrantziari zor diogu: alboka

– HUGO SILVEIRA QUARTET 

  • Maiatzak 30, 19:30ean. Indautxu plazan. Indautxu

Bilbotar eta brasildar musikarien taldea, Brasilgo musikaren aberastasun harmonikoak eta jazzaren eta rockaren eraginak nahastuz konposatzen eta interpretatzen dute, afrobrasildar erritmoen sotiltasunean eta potentzian paseatuz.

-MOONSHAKERS 

  • Ekainak 1, 19:30ean. Uribarri eskolako landa. Uribarri 

Funtsean rock-talde bat, psikodelia, garaje, surf eta punk-rock ukituekin. Bandaren ernamuina 2012an sortu arren, 2016. urtean finkatu zen gaur egungo formazioarekin.

-XATIRO  

  • Ekainak 2, 20:30ean. Basarrate plazan. Santutxu 

Bueltan dator Xatiro raplaria bere testu satiriko eta zorrotzekin Musikauzora. Bertan, Inun kitarjole eta Mic Keloke DJ beatboxerrarekin batera arituko da Basarrateko plazan buruak goitik behera mugitzeko. Artista hau ezagutzen ez baduzu, klikatu sareetan “Como Deadpool”, “Beldurrik gabe”, “Carrie White” edo “Nire basoan” abestiak.

-M&A SWING MACHINE 

  • Ekainak 3, 19:30ean. Arabella plazan. 

2021etik dabiltza zarata egiten… Soularen dotorezia, swingaren eromena eta musika elektronikaren erritmoa uztartzen dituzte.

-BABELIAN

  • Ekainak 6, 19:30ean. Juan XXIII plazan. Begoña

Euskal Herriko, Argentinako eta AEBko musikarien banda, letra, musika eta harmonia propioekin. Abestien erritmoak askotarikoak dira, bai eta eraginak ere (rocka, latinoa, jazza, klasikoa…).

-BASTERCHEF

  • Ekainak 7, 19:30ean. Indautxu plazan. Indautxu

Edu Basterraren album berriaren aurkezpena, “Baster del Universo” argitaratu zenetik azken urteotan prestatu diren dozena bat abestirekin. “Basterchef”-en kantuek gai hauei buruz hitz egiten dute: damurik gabeko ameslari baten kezka pertsonalak, nahiak eta frustrazioak, diskoren, libururen edo filmen bati buruzko erreferentziak, eta pertsonaia garaikide edo fikziozkoei buruzko deskribapenak, kutsu arrunta daukatenak.

-VULCANIZADAS 

  • Ekainak 8, 19:30ean. Uzturre plazan. Matiko

Urtebete konposatzen eman ondoren, Vulcanizadas saio-lokaletik atera dira agertokiak zapaltzeko. Bluesaren eta soularen arteko konposizioak. Adorearen eta etsipenaren artean. Barrearen eta negarraren artean.

-THE ONE

  • Ekainak 9, 19:30ean. Campa Idiazabal plazan. Abusu 

Rock Crossover taldea, oso esparru ezberdinetako musikariekin. Genero desberdinetako interprete eta banda handien sustraietatik edaten dute, eta estiloak uztartzen dituzte proposamen original, fresko eta, batez ere, aske batean.

-J.P.K.

  • Ekainak 10, 19:30ean. Buibarriko kirol-gunean. Buia 

Bertsioen hirukotea. Ibilbide zabala dauka hainbat bandatan eta oso modu pertsonalean bertsionatzen du. 

-AMOOMA

  • Ekainak 13, 19:30ean. Sabino Arana 50 plazan. Basurtu 

Bilbo inguruko 8 kidez osatutako Funk-Rap taldea da. Bandak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbide musikala. 2022ko martxoan lehen EPa argitaratu zen, “Soul Biscuit”. Hortik aurrera, AMOOMAk zuzezeneko anitz eskaini ditu festa, antzoki eta festibaletan zehar, musika berriaren konposaketa eta argitaratzen utzi gabe.

-TXISTU MUNDUA ETA MARTINA

  • Ekainak 14, 19:30ean. Eskurtze plazan. Irala 

Euskal erritmo tradizionalak oinarri hartuta, txistuen boskoteak egiten duen ikuskizuna, baxuak eta gitarra elektrikoak lagunduta eta Maite Guevara aktorearekin batera. Tradizioa aurrerantz doa! Musika eta emozioak! Ikuskizun alaia! Irrien eta malkoen leherketa! Melodiak eta erritmoak pil-pilean!

-MOONLIGHT SHADOWS BAND

  • Ekainak 15, 19:30ean. Panera plazan. Zurbaran 

Jazz eta musika beltzaren zaleek sortutako banda hau denboran zeharreko bidaia bat eskaintzeko ilusioarekin sortu zen, Broadwayko errepertorio amerikarraren berezko jazz estandarrak interpretatuz, bai eta rythm & blueseko kantu klasikoak ere, gaur egungo kantuez gain.

-MÍA KALO

  • Ekainak 16, 19:30ean. Lehendakari Aguirre 184 plazan. Elorrieta  

Rocka, funka eta popa generoak bilgarri kurruskari eta modernoarekin uztartzen dituen proiektua daukan kantautorea: trap eta musika elektronikoko aire urbanoagoak. Letra sakonak, asmo eraldatzailea eta poetikoak dituztenak, mundu osora iristen direnak inor epel ez uzteko.

Aurten 17 kalejira egongo dira ere. 

-BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA 

  • Maiatzak 14, 11:00etan. Arana Plazan. Arangoiti
  • Maiatzak 20,  12:00etan. Julián Gaiarre. Txurdinaga
  • Maiatzak 27, 12:00etan. San Adrián
  • Ekainak 3, 13:00etan. Artazu Goikoa. Errekalde

Gorka Zabaleta Agirre, Idoia Kareaga Gómez, Sabin Bikandi Belandia, Asier García Artetxe, Peio Irigoien Boda.

-EUSKAL BRASS BAND 

  • Maiatzak 13, 20:30 – 22:30. Araneko plazan. Arangoiti
  • Ekainak 3, 12:00 – 14:00. Julián Gaiarre. Txurdinaga 

Sei musikarik osatzen dute taldea, haize eta metaleko musika-tresnekin. Euskal musika herrikoiaren errepertorioa interpretatzen dute.

-GAZTELEKU FANFARRIA 

  • Maiatzak 14, 10:45 – 13:45. Kepa Enbeitia plazan. Otxarkoaga

1978an sortutako fanfarrea, gaur egun 11 musikarik osatua: tronpeta, saxo tenorra, saxo altua, perkusioa, tronboia eta bonbardinoa.

-ORKRESTA 

  • Maiatzak 19, 19:30 – 22:30. Iturriondo plazan. Zurbaranbarri

Zortzi musikarik osatutako elektrotxaranga. Ikuskizun harrigarria eta dibertigarria eskaintzen dute, estetika berezia eta musika-errepertorio rockeroena dituena.

-BANDA MAGNÉTICA 

  • Maiatzak 19, 19:30 – 21:30. Uretamendi plazan 

Kontzertu ibiltaria, 60ko, 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako kanta ezagunenekin (pop, rock, ska…). Bost musikari: gitarra bi, baxua, saxoa, bateria eta ahotsak.

-SUGARRI SHOW 

  • Ekainak 2, 19:30 – 21:30. Funikular plazan. Castaños 
  • Ekainak 23, 19:30 – 21:30. Elizaren ondoko plazan. Olabeaga 

12 laguneko kale-animazioko taldea, pop eta diskoteka-musikaren errepertorioarekin hasi eta rock-musikarekin jarraitzen duena, rock, ska, heavy eta abarren erritmoekin.

-KOLPEZ BLAI 

  • Ekainak 9, 19:30 – 20:30. Frontoian. Altamira 

Perkusioko kale-ikuskizuna, ibilbide luzeko 6 musikari eta interprete gazteren taldearekin.

-BRASS BAND FUNKY BRASS

  • Ekainak 16, 19:30 – 21:30. Peñascal

Metalezko haize-banda eta perkusioa, zazpi musikarik osatua, funk atenporalen errepertorioarekin. Guztiontzako jaia, eszenaratze dinamikoarekin.

-ELEKTRO TXIKI 

  • Ekainak 23, 18:30 – 20:00. Ibarrekolandako plazan (Kontserbatorio ondoan). Ibarrekolanda

Sei musikarik eta abeslari batek bi zezenekin batera osatutako talde honek ikuskizun energikoa, estetika koloretsu eta alaia eskeintzen du, ikulesak liluratzeko.

-MARMARA MARCHING BAND 

  • Ekainak 23, 18:30 – 20:30. Elizaren ondoko plazan. Masustegi

Jazz, New Orleans eta Swing estiloko musika-errepertorioa duen talde ibiltaria. Zazpi musikarik osatzen dute: klarinetea, tronpeta, tronboia, banjoa, tuba, kaxa eta bonboa. 

-FANFARRIA ADISKIDEAK 

  • Ekainak 23, 21:30 – 23:30. San Pedro plazan. Deusto

Bilboko lehen Aste Nagusietan jaio zen fanfarrea, jaiei animazio handiagoa emateko eta euskal musika eta kultura leku guztietara eramateko. Hamalau musikarik osatzen dute.

-BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEKO MUSIKARIAK 

  • Ekainak 29, 19:00 – 20:30. Iruña kaleko Metro irteeran. Deustu

Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea duela 65 urte sortu zen eta ordutik hona euskal folklorea lantzen eta hedatzen du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus