“MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE” PROGRAMAREN KONTZERTU DIDAKTIKOAK BERTENDONA INSTITUTURA ITZULIKO DIRA OSTIRALERO APIRILAREN 21ETIK MAIATZAREN 12RA

  • Kontzertu guztiak publiko guztientzat dira, apirilaren 21ean (ostirala) egingo dena izan ezik, Euskal Barrok Ensembleren eskutik iritsiko baita eta haur eta familientzat zuzenduta dago.

  • Kontzertuek 5 euro balioko dute eta sarrerak dagoeneko salgai daude bilbaokultura.eus webgunean.

  • Programa honen helburua da hiritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea eta publikoari musika klasikora zein beste musika estilo batzuetara hurbiltzea.

(Bilbo, 2023ko apirilaren 13).- Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da – La música me divierte” programaren kontzertu didaktikoen edizio berri bat egingo du, apirilaren 21etik maiatzaren 12ra. Kontzertuak Bertendona Institutuan izango dira eta sarrerak 5 euro balioko dute.

Atal berri honetan honako talde hauek parte hartzen dute: Euskal Barrok Ensemble; Ahaire Eho flauta laukotea; Arantza Aguirre eta Garazi Navas artistak; eta Joshua Edelman & Anita Gasti. Bere proposamen guztiek “Musika dibertigarria da – La Música me divierte” programaren helburua partekatzen dute: herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea eta publikoa musika klasikora eta beste musika genero batzuetara hurbiltzea.

Kontzertu guztiak publiko guztientzat diseinatuta daude, apirilaren 21ean, ostirala, Euskelelea, Euskal Barrok Ensembleren programa irekiko duen proposamena izan ezik, haurrei (3 urtetik aurrera) eta familiei zuzendutako proposamena baita.

  • Sarrerak salgai daude jada bilbaokultura.eus webgunean. Sarrera kupo txiki bat erreserbatuko da aretoan bertan saltzeko, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik.

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE PROGRAMAZIOA-

BERTENDONA INSTITUTOA

  • APIRILAK 21, 18:00ETAN.

EUSKAL BARROK ENSEMBLE – Euskelelea

Ilustrazioak: IRRIMARRA Testuak: JUAN KRUZ IGERABIDE

Irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan.

  • APIRILAK 28, 19:00ETAN.

Flauta laukotea AHAIRE EHO¡Música, Maestras!

Nagore Larrión Peña, Beatriz Pomés Jiménez, Natalia Sánchez Abad, Irene Ruiz Larios

Emakume Artisten eta Sortzaileen Sareak (ESAS) gutun bidezko harreman bat aurkeztu du, fikziozkoa, Cécile Chaminade, Yvonne Desportes, Sofiya Gubaidúlina eta beste emakume musika-ontzaile batzuen biziak eta obrak iruten dituena. Kontzertuak, bere musika-lanekin gu xarmatu ez ezik, badu asmo dibulgatibo bat ere, eta arlo arteko izaera ere bai, musika, ikus-entzunezkoak, argiak eta itzalak nahasten baititu.

  • MAIATZAK 5, 19:00ETAN.

ARANTZA AGUIRRE, GARAZI NAVAS – Esku-soinua, musika-tresna bidaiari hori

Nekez irudika zezakeen Cyrill Demianek 1829an esku-soinua patentatu zuenean musika-tresna horrek bere tailerraren mugak hain laster zeharkatuko zituela. Are eta gutxiago, herri-musiken eta musika tradizionalen artera sartuko zela hamarraldi gutxiren buruan. Bidaia bat proposatzen dugu, entzunez eta zentzumenen bidez egitekoa. Bidaia horretan, musika-tresna hain bidaiari horrek itsasoz nahiz lehorrez egin zituen ibilbideak marraztuko ditugu.

  • MAIATZAK 12, 19:00ETAN.

JOSHUA EDELMAN & ANITA GASTI – Tribute to the Ladies of Jazz

Anita Gasti, ahotsa; Eric Surmenian, kontrabaxua; Joshua Edelman, pianoa eta zuzendaritza

Jazzaren mundua beti izan da gizonena batik bat. Hala ere, izan ziren emakume talentutsuak, distiragarriak eta borrokariak, jazz-agertokietan leku bat egitea jadetsi zutenak. Haietako batzuk musika-tresnen jotzaileak izan ziren, beste batzuk ahotsa erabiltzen zuten kantariak, eta guztiek ere ondare baliotsu bat utzi digute, proiektu honen errepertorioaren inspiragarri.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus