LEONARDO RUCABADO ARKITEKTOAREN HERIOTZAREN MENDEURRENAREKIN BAT ETORRIZ, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, XX. MENDEAREN HASIERAKO ARKITEKTURA MUGIMENDUARI EGIN ZION EKARPENARI BURUZKO BI HITZALDI JASOKO DITU AZAROAREN 23AN ETA 30EAN

Lehenengo hitzaldia BIHAR, ostiralean, izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Leonardo Rucabado arkitektoaren figuraren inguruko bi hitzaldi jasoko ditu, bata bestearen osteko bi ostiraletan, bihar eta 30ean, 1918an, 43 urte baino ez zituela, hil zenetik ehun urte betetzen direnean. XX. mendearen hasierako arkitektura mugimenduaren eta errregionalismo kantabriarra izenekoaren oinarrizko figura, bere lanaren parte handia Bilbon egin zuen, higiezin askotan –horietako batzuk kontserbatu egiten dira oraindik ere–. Horrez gain, Industria Ingeniarien eskolako irakasle izan zen 1903tik hil arte.

Kantabriako Unibertsitatearen eta Castro Urdialeseko Udalaren lankidetza duen ekimena bihar, ostiralean, hasiko da, Leonardo Rucabado: Arquitectura del Modernismo al Regionalismo” konferentziarekin. Bertan, Miguel Ángel Aramburu–Zabala Kantabriako Unibertsitateko Artearen Historia Katedradunak eta Celestina Losada Varea Comillaseko C.I.E.S.E.-ko zuzendari akademikoak hartuko dute parte.

Azaroaren 30ean eskainiko den bigarren hitzaldia “Nuevas miradas a la arquitectura de Leonardo Rucabado” gaian zentratuko da, eta Santanderreko eta Kantabriako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Kultura Batzordeko kide den Domingo Lastra Valdor arkitektoak eta Annibal González de Riancho arkitektoak hartuko dute parte. Bi saioak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, sarrera librearekin aretoko leku guztiak osatu arte.

Leonardo Rucabado Castro Urdialesen jaio zen, 1875ean, posizio oneko familia batean. Horrek aukera eman zion lehenengo Santoñako San Juan Bautista eskolan ikasteko eta, ondoren, Bartzelonan Arkitektura eta Industria Ingeniaritzako ikasketak egiteko. Rucabado, Bartzelonako eta Vienako mugimendu modernistatik edan zuen arkitektoa izan zen, baina bere bokazio nagusia estilo montañesa izenekoa izan zen. 1907tik estilo hori modernizatu egin zuen, eta horrek nazio mailako arkitektura lehiaketak irabaztera eraman zuen. Estilo horri jarraituz proiektu ugari egin zituen Kantabrian eta Euskadin.

Europako ereduei jarraituz, Rucabadok familia bakarreko hiru etxebizitza mota ezarri zituen, “villa” edo mota frantseseko udako etxea; mota alemaneko “chalet” izenekoa; eta mota ingeleseko “cottage”-a. Horietan guztietan, barrualdea mota ingelesekoa da, erosotasun modernoaren eredu gorena. Horrela proiektatu zuen Miguel Colinaren “villa” Castro Urdialesen (1902) edo Allende e Igartuaren cottage-a Bilbon (1907); baina, beste ezer baino gehiago, “chalet”-ak proiektatu zituen: Nicolasa Martínez de las Rivasentzat 1906an edo Luis Allenderentzat 1910ean. Azken hori, Hirian oraindik ikus daitekeen adibide apurrenetakoa. Elkano kalean bi etxe bloke ere kontserbatzen dira, atarien ondoan bere izena sinatuta dutenak, 1912koak, eta baita Negurin (Getxo) dagoen Pedro Barbierren etxea, estilo neomontañesekoa.

Baina bere bizitzako erronka nagusia, 1914tik aurrera eraikuntza estilo erabat espainiarra bilatzea izan zen, garai hartako joera nazionalistek bultzatuta, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen ari zen bezala. Bere arkitektura motaren bilaketak, bere diseinuen bitartez 1917ko Arte Ederren Nazio Erakusketan lehen saria irabaztera eraman zuen. Estilo berri horretan Madrilgo Tomás Allenderen etxea eta Santanderreko Menéndez Pelayo Liburutegia proiektatu ahal izan zituen, azken lan hori amaitzen ikusi ez bazuen ere. Europak jasan zuen gripeak ekarri zion heriotza 43 urte baino ez zituenean.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

AGENDA

AZAROAREN 23
“LEONARDO RUCABADO: ARQUITECTURA DEL MODERNISMO AL REGIONALISMO”

MIGUEL ÁNGEL ARAMBURU-ZABALA
Artearen Historiako Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea

CELESTINA LOSADA VAREA
C.I.E.S.E. Comillas izenekoaren Zuzendari Akademikoa

AZAROAREN 30

“NUEVAS MIRADAS A LA ARQUITECTURA DE LEONARDO RUCABADO”

DOMINGO LASTRA VALDOR
Arkitektoa. Santanderreko eta Kantabriako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Kultura Batzordea

ANNIBAL GONZÁLEZ DE RIANCHO MARIÑAS
Arkitektoa