LARUNBAT HONETAN HASIKO DA “MUSIKAUZO”, MAIATZEAN ETA EKAINEAN HIRIKO BARRUTI GUZTIAK KALEKO MUSIKA BANDEN ERRITMOZ BETEKO DITUEN KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAREN EKIMENA

Fanfarriak, trikitixa, marching band-ak eta batukada edo funki taldeak arituko dira ekainaren amaiera arteko asteburuetan.

Larunbat honetan emango zaio hasiera Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen “Musikauzo” programaren edizio berriari. Ekimen horrek kaleko musikaz beteko ditu Hiriko barruti guztiak, ekainaren amaiera arteko asteburuetan. Programazioari hasiera ematearen arduradunak, San Adriango kaleak alaituko dituzten Trikitixa Bidebieta eta Ardoa Barrura izango dira.

Horrela, udaberri honetan ere hitzordua izango dugu fanfarria klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten nazioarteko bandekin, folk musikarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin. Guztira ia hogeita hamar emanaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko Hiriko barruti guztietan.

Musikauzoren edizio honetan 18 bandak hartuko dute parte: Gibelurdinek, Orkresta Elektrotxaranga, Dangiliske, Fanfarria Kuklux Band, Sama Siku, Trikitixa Bidebieta, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Marmara, Turutarra, Granujas a todo ritmo, Nafarroa Kantu Taldea, Koplez Blai, VHS Street Band, The farra marching band, Perhaps Contraption (Ingalaterra) eta Funky Style Brass (Frantzia).

Aurreko edizioetan bezala, ia musika talde guztiak Hirikoak dira, baina aurten Perhaps Contraption ingelesen eta Funky Style Brass frantsesen presentzia azpimarratu behar dugu. 2. barrutiko-Uribarriko auzoetan hartuko dute parte Musikauzo programan, Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako Haizetara Jaialdiaren arteko elkarlanari esker. Biek ere ezaugarri komunak dituzte, kaleko eszenan jartze eroa eta euren emanaldietan erakusten duten umorea.

AGENDA

MAIATZAK 2: San Adrian / 10:00 Trikitrixa Bidebieta
MAIATZAK 2: San Adrian / 19:30 Ardoa Barrura
MAIATZAK 9: Zabala / 10:00 Trikitrixa Bidebieta
MAIATZAK 9: Arangoiti / 20:30 Gibelurdinek
MAIATZAK 15: Zurbaranbarri (Iturriondo plaza) / 19:30 Dunbots Fanfarria
MAIATZAK 16: Miribilla / 10:00 Trikitrixa Bidebieta
MAIATZAK 16: Txurdinaga (Garaizar multzoa) / 13:00 Fanfarria Kuklux Band
MAIATZAK 23: Santutxu (Karmelo Plaza) / 12:00 Sama Siku
EKAINAK 6: Castaños / 20:00 Orkresta Elektrotxaranga
EKAINAK 6: Uretamendi / 12:00 Ardoa Barrura
EKAINAK 6: Altamira (Frontoia) / 20:30 VHS Street Band
EKAINAK 12: Doña Casilda parkea / 19:00 Sugarri
EKAINAK 12: Santutxu (La Zona – Arsuaga kalea) / 20:00 Gibelurdinek
EKAINAK 13: Doña Casilda parkea / 13:00 Molto Vivace Brazztet
EKAINAK 13: Irala (Errege Katolikoen etorbidea) / 18:30 Molto Vivace Brazztet
EKAINAK 19: Abusu-Peñascal / 20:00 Turutarra
EKAINAK 20: Doña Casilda parkea / 13:00 Marmara
EKAINAK 20: Matiko (Uzturre plaza) / 20:00 Dangiliske
EKAINAK 20: Basurto (Aita Donostia) / 20:00 Koplez Blai
EKAINAK 21: Masustegi (San Gabriel elizaren patioa) / 19:00 Molto Vivace Brazztet
EKAINAK 23: Matiko (Uzturre plaza) / 19:00 Perhaps Contraption (Ingalaterra)
EKAINAK 23: Zurbaranbarri (Iturriondo plaza) / 21:00 Perhaps Contraption (Ingalaterra)
EKAINAK 23: Zorrotza (Azoka plaza) / 20:30 Granujas a todo ritmo
EKAINAK 23: Altamira (Frontoia) / 19:00 De Farra marching band
EKAINAK 26: Zorrotza (Azoka plaza) / 19:30 Nafarroa kantu taldea
EKAINAK 27: Castaños – Artxanda / 13:30 Funky Style Brass (Frantzia)
EKAINAK 27: Trauko / 20:00 Funky Style Brass (Frantzia)
EKAINAK 27: Deustuibarra (Eugenio Olabarrieta plaza)/ 18:30 Sugarri
EKAINAK 28: Arangoiti / 17:00 Orkresta Elektrotxaranga