JUAN MARI ABURTO ALKATEAK KIKE INFAMEREN “MORIRSE EN BILBAO” ERAKUSKETA INAUGURATU DU BARRAINKUAKO UDALTEGIAN FANT 2022 JAIALDIAREN ESPARRUAN

·         Kike Infame eta Jaun Berdearen erakusketak Bilboren etorkizuneko ikuspegi distopikoa aurkezten du.

·         FANT Zinemaldi Fantastikoak hurrengo edizioaren programazioa osatzen du erakusketekin, hitzaldiekin, zinemako profesionalekiko topaketekin eta publiko guztientzako proiekzioekin.

·         Jaialdiak best hiru erakusketak proposatzen ditu: “Stop & Be Friendly II” Via de Fuga Kafean, Jorge Rondaren ilustratzaile eta margolariaren pertsonaien eta irudi fantastikoen marrazki sorta; “Hontz Gaua: Sorginak literatura eta komikian”, Begoña Udaltegiko liburutegian, sorginkeriaren unibertsoari buruzko liburu- eta komiki-sorta bat erakutsiko duena, eta “Batman. El Mundo”, Fnac-en, Paco Rocaren iIlustrazio originalak erakutsiko dituena.

·         Prentsarako eskuragarri dauden materialak hemen kontsulta daitezke.

FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra, eta, gaur goizean, “Morirse en Bilbao” erakusketa aurkeztu du Barrainkuako Udaltegian.

Inaugurazio ekitaldi honetan Juan Mari Aburto Alkatea izan da buru, eta Kike Infame izan du lagun, erakusketaren sortzailea Señor Verde gidoilariarekin batera. Gainera, inaugurazioan parte hartu dute Gonzalo Olabarriak, Kultura eta Gobernantzako zinegotziak, Justo Ezenarrok eta Leire Artiguek, FANTen programazioko zuzendariak eta koordinatzaileak.

Morirse en Bilbao” fanzinea 2011n hasi zen zehazten, Señor Verde gidoilaria eta Kike Infame marrazkilaria Bilbon hainbat garaitan girotutako istorioak kontatzeko elkartu zirenean. Istorio horiek guztiek ezaugarri komun bat zuten: Hirian hiltzeko modu desberdinak erakusten zituzten. Istorio guztien artean, laster nabarmendu zen Bilboren etorkizuneko ikuspegi bat, eta, bost entregatan, hiri distopiko horren istorioak kontatu ziren, ondoren, liburuki autoeditatu bakar batean biltzeko. Liburuki horren izenburua “Morirse en Bilbao” da. Azaletan, komikietako estatuko autore batzuen laguntza izan zuten, hala nola Raquel Alzate, Álex Orbe, Víctor Santos edo Puño.

“Morirse en Bilbao” delakoan, sortzaileek jendea 2136. urtean kokatzen dute, kasko polarrak urtzearen ondorioz Iberiar Penintsulako iparralde osoa urpean dagoenean. Baina Bilbo oraindik ere bada kristalezko kupula ultrarresistente eta iragazgaitz baten azpian. Kupula hori, ironikoki, Uriak mantendu du, azaleko ohiko eztanda nuklearretatik salbu. Hirian erabat gaizki bizi ez den arren, duela gutxi birus arriskutsu bat, Gargantua birusabere txokoetan eta elkarte gastronomikoetan zabaldu da eta, horren ondorioz, Bilbo koarentenan deklaratu dute.

“Morirse en Bilbao” erakusketak Uriaren sormena erakusten du, gidoilari eta marrazkilariak beti ikusi baitute Bilbo edozein historia kontatzeko esparru ezin hobea dela.

Kike Infame (Infame & co) marrazkilaria Bilbao Egunkariko kolaboratzaile izan ohi da, eta, gaur egun, “Cien años de la Orquesta Sinfónica de Bilbao (BOS)” istorioa kontatzen duen komikia prestatzen ari da. Egile gisa, hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola Astiberri argitaletxerekin (“El hombre que vino del cielo”) eta Dolmen (“Corina y el Pistolero”). Ikertzaile gisa ere lan oparoa egin du, “Komikia: el cómic vasco desde 1975”, Mikel Begoñarekin edo “Irudigileak, la ilustración en Bizkaia desde 1975” liburuak eginez, Álex Oviedorekin batera.

Sr. Verde gidoilariak jarduera bizia egin du kultur dinamizatzaile gisa. Musikari gisa hainbat taldetan parte hartu du: Reserva Dos edo Mapamundis, umorea eta eraginen koktel-eklektika erabiliz lana garatzerakoan. Hainbat libururekin ere egin du lan idazle gisa, “Los abrazafarolas del infierno” liburarekin, adibidez.

  • Erakusketara sartzea doakoa da, eta maiatzaren 14ra arte egongo da ikusgai, 08:30etik 21:30era.

Erakusketaren inguruko programazioa osatzeko, ostegunean, hilak 28FANT jaialdiak Kike Infame eta Señor Verdek parte hartuko duten bisita gidatua proposatzen du, eta, ondoren, Señor Verdek kontzertua emango du Residence Café aretoan, 20:30ean.

Horrez gain, maiatzaren 4an, asteazkenean, “Un Bilbao para morirse: El botxo en la ficción” hitzaldia egingo da, Bizkaiko hiriburuak literaturan eta zineman duen irudia eta fikziozko generoetan duen presentzia ardatz hartuta. 18:30ean Joker liburu-dendan egingo den hitzorduan Kike Infame eta Señor Verde izango dira, Patricia Millán Molinuevo Radio Euskadiko “Pompas de papel” saioko kolaboratzaileak moderatuta.

BESTE ERAKUSKETAK

Vía de Fuga kafean, atzotik, apiliaren 24tik, maiatzaren 30era, “Stop & Be Friendly II” erakusketa izango da ikusgai, Jorge Ronda ilustratzaile eta margolari bilbotarraren pertsonaien eta irudi fantastikoen marrazki sorta. Saio horren osagarri gisa, saio musikal bat programatu da larunbat gauerako (hilak 7), 23:00etatik aurrera, “Brujas y fantasma DJ” izenburupean.

Gainera, apirilaren 30etik, Fnac-ek “Batman. El Mundo” erakusketa hartuko du, Paco Rocaren jatorrizko ilustrazioak erakutsiko dituena. Bere komikiak Estatu barruan eta kanpoan saritu dituzte, besteak beste, 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria 2011n, Japoniako Excellence Award saria edo Kultura Ministerioaren 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina.

Bestalde, maiatzaren 1etik 15era bitartean, “Hontz Gaua: Sorginak literatura eta komikian” Begoña Udaltegiko liburutegian sorginkeriaren unibertsoari buruzko liburu eta komiki sorta bat izango da ikusgai.

TOPAKETAK

Apirilaren 30ean, larunbata, 19:00etanFANTek Ángel Unzueta ilustratzailearekin Fnac-en topaketa bat egitea proposatzen du, Marvelen marrazkilari garrantzitsuenetako bat. Pedro Monjek aurkeztuko du, besteak beste, “Los Cuatro Fantásticos 60 años explorando el Universo Marvel” edo “1001 curiosidades de los superhéroes”. liburuen egilea.

Unzuetak, hitzordu honetan, “Historias de Ulis” aurkeztuko du, oso liburu argigarria, kontatzen duena Ulis txikiak, mendeetan gizakien begietan ezkutuan bizirauten ikasi dutenak, sagu arrunt batzuk baino ez direla. Historiak gizarte-balioei, familiari edo matxismoari buruz hausnartzera gonbidatzen du, eta adin guztiei zuzenduta dago.

Jaialdia abian dela, Azkuna Zentroko Bastida Aretoak honako topaketa hauek hartuko ditu:

Maiatzaren 7an, larunbata, 12:00etan, “Los cortometrajes: presente y futuro” izenburuko topaketa ospatuko da, eta bertan, “FANT LABURREAN” saileko errealizadoreek parte hartuko dute.

Igandean, hilak 8, 12:00etan, Bego Vicario eta Patxi Azpillagaikusleak aurtengo OHOREZKO sariekin, UPV/EHUtik animaziozko zineman talentu berria bultzatzen egindako lanagatik, elkartu ahal izango dira eta Hauzkena kolektiboko zenbait kide, animaziozko zinemaren munduan hasten diren artista gazteak partaide direla.

Azkenik, Bastida Aretoan “Unicorn Wars” animaziozko pelikularen aurkezpena egingo da astelehenean, hilak 9, 12:00etan. Bertan izango dira Alberto Vázquez, gerraren izugarrikeriak kontatzen dituen filmaren zuzendaria eta Ivan Miñambres ekoizleetako bat.

EMANALDI BEREZIAK

FANT Cineclub FASekin elkarlanean ari da aurten ere, eta pantaila handira ekarri du berriro Julia Ducournau frantziar gidoigile eta errealizadorearen filmea “Titane”, Canneseko iazko edizioan Film Onenaren Urrezko Palma eskuratu zuena.

“Titane” pelikulan, Ducournauk genero- jariakortasuna, nortasunaren eraikuntza, familia-harreman konplexuak eta indarkeria sexuala eta soziala aztertzen ditu. Film luze honen ondoren Alberto Vazquezen «Homeless Home» film laburraz gozatu ahal izango da. Saio berezi hau apirilaren 26an izango da, 19:45ean, Indautxuko Karmengo Aretoan. Gonbidatuak Iván Miñambres (UniKo Estudio Creativo) eta Jon López izango dira.

FANTek txikiengan ere pentsatu du eta beraientzat programatu ditu FANT ESKOLAren goizeko saioakBBK Aretoan egingo dira, maiatzaren 9, 10 eta 11n, eta saio horietan “Ainbo: Spirit Of The Amazon” filma proiektatuko da, oihan tropikalaren mitologiari buruzko animaziozko filma, Ainbo izeneko abenturazale gaztearen istorioa kontatzen duena. Ainbo Amazoniako basoa egurgile eta meatzariengandik salbatzen duen abenturazale gaztea da, bere animalia-espirituen, Dillo armadiloaren eta Behi-tapirraren laguntzaz.

SARE SOZIALAK:

#FANT28

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus