JOSÉ SACRISTÁN ANTZEZLEAK ANTONIO MACHADOREN IRUDIARI BURUZKO ERREZITALDIA ESKAINIKO DU ASTEAZKENEAN, BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIAREN BARRUAN

Caminando con Antonio Machado. De los días azules y el sol de la infancia” ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegian. (Sarrera: 10 euro)

José Sacristánek Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko du bakarrizketa poetikoa. Abiapuntua Antonio Machado beraren heriotzaren narrazioa da, Coilluren, Frantzian, 1939ko otsailaren 22an. José Sacristánek zuzentzen eta antzezten du “Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizuna. Antzezlearekin batera Aurora Martínez Piqué arituko da, biolontxeloarekin lagunduz.

Lan horretan, José Sacristánek, Sevillako poetak bizi izandako urteak gogoratuko ditu, Machadok berak asmatu zuen eta bere biografia propioa duen Juan de Mairena fikziozko egilearen egia poetikoak eta idazki zorrotzak. José Sacristánek mantsotasunez irudikatzen du, eta keinuak teinkatu egiten ditu, bertsoak, askatasuna mugatzen duen boterearen eta espainiarrak banandu zituen eta idazleari sakon eragin zion gerraren mende dagoen poeta erakusten duenean.
77 urte eta aldean ehun film baino gehiago dituen José Sacristán antzezleak zuzendari gisa ere oso lan azpimarragarria egin du. “Soldados de plomo” (1983), “Cara de acelga” (1987), eta “Yo me bajo en la próxima, ¿y usted?” (1992) filmen zuzendaria eta protagonista izan zen. Antzerkiarekin lotura estua duen antzezlea da, eta bere azken lanen artean azpimarragarriak dira “El hombre de La Mancha” eta “My fair lady” musikalak. Lan horietan Paloma San Basiliorekin aritu zen, eta orain arte ezezaguna izan den alderdia, musikala, erakutsi zuen. Donostiako Zinemaldiaren Zilarrezko Maskor bi, Goya sari bat eta zilarrezko lau Fotogramas sari ditu, beste sari askoren artean.

José Sacristán, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 62. Edizioan Urrezko Maskorra lortu berri duen Carlos Vermuten “Magical Girl” filmaren protagonistetako bat da.

“Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean (www.bilbaokultura.eus), Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.