JAVIER ALCÍBAR POETA ETA MUSIKARI BILBOTARRAK BERE BIGARREN DISKOA, COMO SI NUNCA HUBIÉRAMOS VENIDO, AURKEZTUKO DU OSTEGUNEAN BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

Zuzeneko kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Alcíbar poeta eta musikari bilbotarraren Como si nunca hubiéramos venido azken diskoaren, aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren ostegunean, URRIAREN 5ean. Zuzeneko kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Javier Alcíbar (Bilbo, 1962) Filologia Hispaniarrean lizentziatua da, eta hainbat literatur aldizkaritan aritu da. Bi poema liburu idatzi ditu: El baile de los cojos, (Pamiela, Iruñea, 2000) eta De inciertos destinos, (Gasteiz, Bassarai, 2002). Zazpi urtez, R&B Los Golfos de Bizkaia taldean aritu zen, eta bertan abestiak konposatu, abestu eta harmonika jotzen zuen. Kontzertu ugari eman ostean, taldeak disko bat grabatu zuen eta ondoren desegin egin zen.

Orduan Javier Alcíbarrek inflexio puntu bat bizi izan zuen, eta horrek musika planteamendu berrira eraman zuen. Konposatzen hasi zen, bere eta beste autore batzuen poematan oinarrituz. 2004an bere lehenengo diskoa argitaratu zuen kantautore gisa, La sombra y una más. Bere bigarren lana, Johnny Vincent-ek ekoiztutakoa, oso egile disko landua da, eta sentimenduz eta irudimenez betetako hamabi kanta jasotzen ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.