“IBAIONDO DANTZAN” PROGRAMA BERRIAREKIN, UDALAK DANTZA URBANOA ETA GARAIKIDEA PUBLIKO GUZTIEI HURBILDUKO DIE HILAREN 16AN ETA 17AN

  • Gasa Plazan egingo den ekimen berri honekin, Udalak Bilboko bizilagunei doako arte eszenikoen proposamenak partekatzearen aldeko apustua egiten du

(Bilbo, a 12 de septiembre de 2022).- Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”.

Ostiralean, hilak 16, eta larunbatean, hilak 17, Gasa Plazan estreinatuko den programa honetan, dantza urbanoak eta garaikideak izango dute protagonismoa.

Ostiralean, hilak 16, “Ibaiondo Dantzan  Mugmus Kultur Laborategia “Garaiz: 60 t.m.” ikuskizunarekin (18:00etan); Crazy Hospital (18:30ean); Raquel Koroma + Afrodelicious (19:00etan); eta Haatik Dantza Konpainia, “Ur”  ikuskizunarekin (19:30ean) parte hartuko dute.

Larunbatean, hilaren 17an, Matxalen Bilbao “Fugas” ikuskizunaren txanda izango da (19:00etan) CÍA.Moveo konpainiaren “Echoes” ikuskizunaren batera (19:30ean).

Proposamen horiek guztiak doan gozatu ahal izango dira.

“IBAIONDO DANTZAN” PROGRAMAREN EGITARAU

IRAILAREN 16, OSTIRALA,  GASA PLAZA

  • MUGMUS KULTUR LABORATEGIA (18:00etan)

“Garaiz: 60 t.m.”

Denborak uneoro zeharkatzen gaitu, eta azalerak, bolumenak, ibilbideak eta joan-etorriak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro besarkatzen gaitu, eta azala, nortasuna, adina eta harremanak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro laztantzen gaitu, eta maitasuna, bakardadea, higadura eta menpekotasuna ditugu horren lekuko. Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer iragan da, zertan ari gara eta zeri begira jarriko gara? Garaiz gaude oraindik: zertarako? Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz.

  • CRAZY HOSPITAL (18:30ean)

Breakdance-ko “Crazy Hospital” taldeko kideek 17 urte baino gehiago daramatzate dantza egiten, akademietan eskolak ematen, nazioarteko lehiaketetan parte hartzen; izan ere, 2017ko Got Talent Españako nalista izan ziren. Hainbat ordu entrenatuta, ezinezko mugimenduen eta sentsazioen bidez giza gorputzak dituen adierazpen-aukera innituak aztertzen dituzte, “bboy” estilo berezia lortzen dute, mihisea balitz bezala.

  • RAQUEL KOROMA + AFRODELICIOUS (19:00etan)

Sei dantzarik osatutako dantza-taldea. Urrunxeago joan nahi izan dute bilaketan, eta estilo fresko eta energetiko berria ekartzeko elkartu dira, Afrikako sustrai tradizionalak beren belaunaldiko dantzekin integratuz. “Afrobeat”-aren indarra eta erritmo alaia, akrobaziak eta “dancehall”-aren sentsualitatea hiri-artearekin uztartzen dute, eta adin guztietako pertsonak erritmo berri horiez gozatzera gonbidatzen dute, ikusleak hunkitu egingo baitituzte.

  • HAATIK DANTZA KONPAINIA (19:30 horas)

“Ur”

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat. Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

SÁBADO 17 EN LA PLAZA DEL GAS

  • MATXALEN BILBAO (19:00 horas)

“Fugas”

Fugas lanak taldearen ideiaren inguruan hausnartzen jarraitzen du, GEAR hiri-espazioetarako aurreko piezan landu zen ideian; azken horretan, engranajeen, migrazioen eta konposizio eskultorikoen irudiak landu ziren sorkuntza-iturri gisa. Beste ikuspegi batetik, Fugasek harreman-modu berriak formulatzen ditu, hainbat mendekotasun-mota antolatzen ditu Kontzeptu berari buruzko hainbat egoera zabaltzen ditu: “Taldea”. Chopin eta Bachen musikaren bidez, antolaketa eta konposizio eskultorikoen irudiak lotzen dira Fugas lanean. Konposatzaile horiek sormen-kliskagailu modura erabiltzen dira atmosfera atenporala eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak egungoekin alderatzen baitira, non Chopinen ntasuna eta Bachen indarra alderatzen baitira. Bidaia zirraragarri eta laburra.

  • CÍA. MOVEO (19:30 horas)

“Echoes”

Konpainiak 15 urte bete dituenean dator “Cía Moveo”ren lan berria, eta errealitatearen eta kzioaren arteko harremanari buruzko trilogia baten barruan dago. Nondik jaiotzen dira gure ekintzak, gure gogoetak, gure desirak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira? ECHOESek modu ludikoan eta ironikoan jorratzen du indibidualtasun-nahia eta gure arteko harremanak/elkarreraginak, hizkuntza siko batean, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasiz, esperientzia kolektibo batean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus