GENTE DE ZONA ETA BUNBURY-K ASTE NAGUSIKO ABANDOIBARRA ETA EUROPA PARKEKO KONTZERTUAK OSATZEN DUTE

Aste Nagusiak adin guztietako publikorentzat zuzendutako musika-eskaintza zabala izango du kokapen desberdinetan. Bilboko Udalak Gente de Zona (Marc Anthony-rekin batera “La Gozadera” ospetsuagatik famatuak) eta Bunbury- ren kontzertuak egiaztatu ditu Abandoibarra eta Europa Parkeko kartelak osatuz.

ABANDOIBARRA
Enrique Bunbury Abandoibarrara iritsiko da Aste Nagusian agertoki honetan izango den musika-eskaintza osatzeko. Saioa hilaren 26an, ostirala, 23:30etan izango da, “Tour Mutaciones 2016”-ren geldialdi bat izango da.
Gune berean, abuztuaren 23an, asteartea, 23:30etan, “Zinema ahotsak” kontzertua izango da. Bertan Ainhoa Arteta izango da, Iñaki Salvadorrekin batera pianoan, Ainhoa Zubillagaren ahotsarekin eta Marco de Propis-ek zuzenduko duen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS).

Urko (Josean Larrañaga) Jose R. Pascual Vilaplanak zuzendariaren eskuetan dagoen Bilboko Udal Bandarekin batera agertuko da Guggenheim Museoaren zelaigunean abuztuaren 21ean, igandea, 23:30etan “Herrikoi” ikuskizunarekin. Aste Nagusiko kontzertu hau Urkok Euskaditik egiten duen biraren barne kokatzen da eta bertan errepertorio zabala errepasatzen da. Maite Maite Maitia, Guk Euskaraz, Kaia barrenian, Pello Joxepe, Iriyarena, Nere Maitiarentzat edo Agur Euskal Herriari bezalako abestiek publikoa gozatzea egingo dute. Publikoak liburuxka bat izango du “Kantaldian” parte hartu ahal izateko.

Jada iragarri zenez, musika gune honetan, abuztuaren 20an, larunbata, Gernikako Ken Zazpi pop-rock taldeak kontzertua eskainiko du; Carlos Baute venezuelarrak abuztuaren 22an, astelehena; madrilgo IZAL indie pop/rock taldeak abuztuaren 24an, asteazkena; Eurovisión-ko Edurne kantari madrildarrak hilaren 25ean, osteguna; eta Mägo de Oz metal folk bandak hilaren 27an, larunbata.
ABANDOIBARRA. Kontzertuak 23:30etan hasiko dira

LARUNBATA 20
KEN ZAZPI
IGANDEA 21
URKO + BANDA MUNICIPAL

ASTELEHENA 22
CARLOS BAUTE
ASTEARTEA 23
AINHOA ARTETA + BOS

ASTEAZKENA 24
IZAL

OSTEGUNA 25
EDURNE

OSTIRALA 26
BUNBURY

LARUNBATA 27
MAGO DE OZ

EUROPA PARKEA
Gente de Zona, Kubako reggaeton talderik nazioartekoena 2014an Enrique Iglesias-ekin “Bailando” abestiagatik eta oraintsuago Marc Anthony-kin “La Gozadera” ospetsuagatik, Europa Parkera iritsiko da 24an, asteazkena, 00:00etan bere erritmoekin Bilboko publikoak dantza egin dezan.

Calum granadarrak abuztuaren 25ean Europako Parkean eskainiko duen kontzertuaren ondoren, ASTENAGUSIDANCE ikuskizuna hasiko da gauerditik aurrera (00:00 orduak) Eyes of Providence eta Victor Magán-en parte hartzearekin.

Eyes Of Providence proiektua Europako EDM eszenan jaio zen 2013an musika elektronikoan 10 urte baino gehiago dihartuen bi produktoreren eskutik bere lanari irudi eta eszenaratze desberdina emateko nahiarekin. Bere lehen singlea, “Party Time”, lehen postuetara heldu zen Estatuaren irrati formula desberdinetan eta bere bigarren lanarekin, “Someday”, Maxima FM irratiaren lehen postura iristea lortu zuten eta baita Europako musika-zerrendetan sartzea ere. Gainera, bere gaien remixek Snoop Dogg artistaren “Boom”entzako edo Krewellaren “We Are One” hitarentzat, industriaren jomugan kokatzea lortu dute. 2015ean Universal Music Spain eta Doctor Music Concerts sortutako DoctorMusic.dj zigiluarekin sinatu zuten aldi berria hasteko “Renegaderen” irteerarekin eta Ibizako Privilegearen ‘Life in Color’ residentziarekin.
Victor Magán DJ eta produktoreari dagokienez, artista honen ekoizpenak Platino disko batekin sarituak izan dira eta Tom Boxer, AKCENT, Bob Sinclar, Mauricio Gubellini, Soraya edo Edurneren mailako artistak nahasi ditu. Magánek mundu guztiko konpainiekin lan egin du Dirty Dutch, Ultra edo Do It Yourself bezalakoak… Errumania, Turkia, Maroko, Mexiko, Dominikar Errepublika edo Portugal nazioartekoak nabarmenduz.
Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, ostirala, 20.00etan, Telecinco-ko La Voz musika- telebista-programaren lehen edizioan ospea izandako Asturiasko country eta pop kantautorea den Paula Rojok Europa Parkeko eszenatokia zapalduko du. Paula Rojok Jencarlos Canela, Coti, Dani Martín, Ramón Arroyo (Los Secretos), Lagarto Amarillo, El Pescao, The Wild Horses edo Toni Amboaje musikariekin lan egin du. Bere lehen albuma “Érase un sueño” editatu zuenez gero salduenetariko disko zerrenden lehen postuetan dago.
URBAN KAOSHY – MEGASTAR-en txanda izango da Europa Parkean, abuztuaren 26an, ostirala. 2015ko Aste Nagusian Protocolo Kaoshy ikuskizunarekin izandako arrakasta eta gero, Kaoshyren ikuskizun berri bat izango da MEGASTARFM, OTTO KNOWS eta ALEX GUERRERO DJ-en laguntzarekin. Bilboko Aste Nagusiko publikoarentzat sortutako emanaldia da. 70 m2 baino gehiagoko eszenografiarekin, agertokia hiri handi batean bihurtuko da eta KAOHSY DJ-ak protagonista izango da berriro ere, dantza taldearekin, aireko akrobatekin, kantariak, perkusionistak, breakdancers-ak eta efektu berezi handiekin.
2/6
Gaua aurrera joango da NONI DJ eta AUSSBILL DJ lokalen saioekin eta “celebrityen DJ”- a bezala ezaguna den ALEX GUERRERO-rekin. Honek Telecinco-ko “Gran Hermano” eztabaida programaren hainbat edizioetan musika jarri du igandero eta Ibizako Privilegeko Supermatxé festaren DJ residentea da eta saio desberdinak eskaintzen ditu Madrilgo Fabrik diskotekan.
Amaitzeko, OTTO KNOWS DJ suediarrak Europa Parkea “Fiestazo megastar” batean bihurtuko du. 2013ean ospea lortu zuen Britney Spears-en Work Bitch gaia sortzean eta bere abestia Million Voices DJ eta jaialdi guztien erreferentzia bihurtuz 2012an. Gainera, Erresuma Batuko, Alemania, Belgika, Suedia eta Herbehereko musika-charts-etan agertu da. David Guetta, bere herrikide suediar Swedish House Mafia (Axwell, Sebastian Ingrosso eta Steve Angello) edo Alesso bezalako erreferentzia diren DJs-en ondoan ikustea ohikoa da. Oraintsu Next To Me edo Dying For You bezalako gaiak sortu ditu, eta ekainean Back Where I Belong gai berria argitaratu zuen Avicii produktore eta DJ suediarrarekin.
Azkenik, Europa Parkeko kontzertu-kartela osatzeko, Euskadi Gaztearen eskutik talde gonbidatu bat iritsiko da larunbata 27an, 00:00etan, bere jarraitzaileek goza dezaten.
EUROPA PARKEA

ASTEAZKENA 24
– GENTE DE ZONA (24.00h)


OSTEGUNA 25
– CALUM
– ASTENAGUSIDANCE: Eyes of Providence/ Victor Magán (24:00)
OSTIRALA 26
– PAULA ROJO (20:00)
– URBAN KAOSHY – MEGASTAR FM. (Álex Guerrero, Otto Knows) (24:00)

LARUNBATA 27
– Euskadi Gaztea (24:00)

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO
Abuztuaren 20tik, txupinaren jaurtiketaren egunetik, 28ra bitartean, 2016ko Aste Nagusiak gusto guztientzako zuzenduta egongo diren musika inguruko 100 jarduera baino gehiago hartuko ditu Bilboko eszenatoki ezberdinetan: gaur egungo taldeak, bilbainadak…
Marijaia heltzeko atzerako kontaketan, Bilboko Udaleko Jaietako sailak buru-belarri ari da lanean 2016ko Aste Nagusirako 300 ekintza baino gehiago programatzeko. Jarduera guzti horiek, beti egin den bezala, honako ardatzak izango dituzte: kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna.