Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko V. Topaketak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira Abando-Barrainkuako udaltegian. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Kontzertuen zikloa OSTIRAL HONETAN hasiko da, bere errepertorioa folkean eta euskal musikan oinarritzen duen Malenko musika tresna jotzaile hirukotearekin.
Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek eta jarraitzaileek, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita dagoen “Mila Musika Haria” zikloaren bosgarren edizioaz gozatu ahal izango dute OSTIRALETIK aurrera. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenak lau kontzertu jasoko ditu abenduaren 12ra arte, Abando-Barrainkuako udaltegian.
Oraingo honetan, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko topaketek folk musika, flamenkoa eta sustrai ipar-amerikarra eta arabiarra duten soinuak eskainiko dituzte. Programa OSTIRAL honetan, AZAROAREN 28an hasiko da Malenkorekin. Musika tresna jotzaile hirukote horren errepertorioa folk musikan (Klezmerra, Jiga, Tangoa…) eta euskal musikan oinarritzen da. Musika horien sentimendua transmititzeko gaitasun handia duen taldea da. Gainerako kontzertuak bezala, arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da.
“Mila Musika Haria” egitarauko bigarren kontzertua ABENDUAREN 4an izango da, eta José Antonio Conejo Vida ‘Chaparro de Málaga’ artistak eskainiko du. Egungo eszenako gitarra jotzaile flamenko hoberenetakoa da, bere sentsibilitatea, enpakea eta birtuositatea direla eta. Ikus-entzuleek, bere semearen, ‘Niño de Chaparro’ gaztearen, ahots bereziak lagunduta entzun ahal izango dute.
Hurrengo egunean, ABENDUAREN 5ean, Al Kafilaren txanda izango da. Musika proiektu horretan musikak eta kantuak, mende luzez Mediterraneo inguruan metatuz joan den kultur aniztasuna erakutsiko dute. Kultura arabiarrean, kristauan eta hebrearrean oinarritzen diren eraginak dira. Talde horren buru Jamal Ouassini izango da, (biolina, ahotsa eta perkusioa), eta berarekin batera, kanoun arabiarra joten duen Abdesslam Naiti eta Otmane Benyahya (perkusioa) egongo dira.
Topaketen aurtengo edizioa ABENDUAREN 12an itxiko da, James Room musikari, konposatzaile eta abeslariarekin. Weird Antiqua da berarekin daraman estiloa, soinua, kontzeptua eta banda. Aldi berean trinkoa eta xehetasun handikoa den soinua, eta desenkantua, galera, iraultza… eta, amaitzeko, maitasuna eta itxaropena erakusten duten testuak, musika tresnez eskainitako pasarte gogoangarriekin nahasten dira.
Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net webgunean
AGENDA
OSTIRALA, azaroak 28
19:30etan. Abando-Barrainkuako udaltegia
MALENKO (Folka)
Nagore Pastor: biolina, Yurena Nuño: biolontxeloa, Iñaki Leibar: trikitixa
OSTEGUNA, abenduak 4
19:30etan. Abando-Barrainkuako udaltegia
CHAPARRO DE MÁLAGA eta NIÑO CHAPARRO (Flamenkoa)
J. Antonio Conejo Vida ‘Chaparro de Málaga’: gitarra, Jose A. Conejo ‘Niño de Chaparro’: kantea
OSTIRALA, abenduak 5
19:30etan. Abando-Barrainkuako udaltegia
JAMMAL OUASSINI ENSAMBLE (Musika mediterranearra)
Jamal Ouassini: Biolina, ahotsa eta perkusioa, Abdesslam Naiti: Kanoun, Otmane Benyahya: perkusioa
OSTIRALA, abenduak 12
19:30etan. Abando-Barrainkuako udaltegia
JAMES ROOM / WEIRD ANTIQUA (Musika Amerikarra)
James Room: ahotsa, gitarra, Aitor ‘Son’ Zorriqueta: gitarrak, Gabriel ‘Brown’ León: kontrabaxua, Indigo L. Agudo: bateria, perkusioak.
Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira Abando-Barrainkuako udaltegian, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.