Azokak indarra hartu du garai guztietako paper gaineko artean espezializatutako Europako ekitaldi bakar bezala.
FIG Bilbao, Grabatuaren eta Paper zahar, moderno zein garaikidearen gaineko artearen Azoka eta Jaialdiak diziplina horietako europar erreferentea bihurtzen du Bizkaiko hiriburua. Azaroaren 20tik 23ra, garai guztietako paper gaineko artean espezializatutako europar azoka nagusiaren hirugarren edizioa egingo da, “Zeure papera aurkitu artean. Bilduma egin, gozatu eta inbertitu” lemapean.
Paper gaineko obra bultzatzera zuzendutako nazioarteko esperimentazio grafi oko proiektu honek, Sardiniako Falconieri Etxe ospetsuak eta Bizkaiko Arthazi Elkarteak gidatuta, merkataritza, museogintza eta ikerkuntzaren alorreko eskaintzak uztartzen ditu. Alde horretatik, arte-galeriei, editoreei eta tailerrei zuzendutako esparruak konbinatzen dira museo eta kultur erakundeetatik hartutako paper gaineko obra erakustera zuzendutako beste pabilioi batzuekin; halaber, programazio berezi bat ere egongo da, tailerrak, hitzaldi magistralak eta “Bildumagintzaren Papera” deritzan Foroaren lehenengo edizioa bilduz.
Planteamendu profesional indartsu eta handinahi bat, Bilbo nazioartean proiektatuko duena grabatuaren eta paper gaineko artaren merkatu eta hedakuntzaren epizentro gisa, bai Europan eta bai, batez ere, Arku Atlantikoan.
Nazioarteko 500 artista baino gehiago, bai artearen esperantza berriak eta bai jeinu ospetsuak, hala nola, Goya, Picasso, Tapies, Chillida, Warhol, eta abar
FIG Bilbok 30 galeria biltzen ditu, horietako 8 Bilbokoak, eta baita obra grafi oaren eta paper zahar eta
modernoaren gaineko artearen editoreak ere, Europakoak zein Asiakoak. Horien artean daude, besteak beste, Portugalgo Serigrafi Zentroa (Lisboa), Arte y Grafía (Madril), Librería Anticuaria Astarloa (Bilbo), el Laboratorio d’Arte Grafi di Modena, Urbana Gallery (Bristol), Kunst in het GeuzenhuisKunst (Bélgica), Windsor (Bilbo), Vanguardia (Bilbo), Koegui (Baiona)…
Aurkezten duten proposamen artistikoa maila gorenekoa da eta artearen historiako garai guztiak hatzen ditu barne, hala nola 1493ko “Liber Chronicarum-Nurembergeko Kronikak”, bildumagileek gehien maite dituzten inkunableetako bat, “Los Proverbios de Goya” obraren lehenengo edizioa, Picasso, Miró; Jean Cocteau, Tapies este beste batzuen obrak, eta abar. Zalantzarik gabe, artearen maisu handien obra prezio onenetan erosteko eta bildumagintzan hasteko aukera paregabea da hau.