- Ekitaldian, Juan Mari Aburto Alkateak Ohorezko FANTa eman dio Zorion Eguileor aktoreari.
- Gonzalo Olabarriak, Kultura eta Gobernantza Zinegotziak, FANTrobia saria eman dio Carlota Peredari.
- Ekitaldia Alex Gerediagak zuzendu du eta, ondoren, “El Fantástico Caso del Golem” proiektatu da, “FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK” Sail Ofizialean lehiatzen diren hamaika euskal film laburrekin batera.
- FANT maiatzaren 13ra arte luzatuko da eta guztira 47 saio izango ditu.
(Bilbo, 2023ko maiatzaren 6a).- Bilboko Udalak antolatutako FANT – Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak hasiera eman dio 29. edizioari, Campos Eliseos Antzokian egin den irekiera galarekin. Iaz bezala, ekitaldia Alex Gerediagak zuzendu du, 2021ean Arriaga Antzokian egindako Max sarien galaren zuzendarikidea.
Ekitaldian egon direnen artean, Juan Mari Aburto Alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Zinegotzia, Justo Ezenarro FANTeko Zuzendaria, Eugenio Puerto FANTeko Programatzailea, Zorion Eguileor FANT Ohorezko Sariarekin sariduna eta Carlota Pereda, FANTrobia Saria egon dira kultura arloko beste ordezkariekin batera.
Juan Mari Aburto alkateak aurtengo OHOREZKO FANT sarietako bat eman dio Zorion Eguileorri, ibilbide luzea duen euskal aktore, musikari eta esatariari. Egindako lanen artean honako hauek antzeman daitezke, “Ilargi Guztiak”, “El Hoyo” eta “Viejos” (Sail Ofizialean lehiatuzen dena) film luzeetan egindako interpretazioak. Horrez gain, “Viejos” FANTen edizio berri honetan ikusi ahal izango da, maiatzaren 7an, 20:00etan.
FANTrobia saria Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Zinegotziak eman du. Sari honek generoaren barruan gorabidean dagoen pertsona bat aintzatesten du, eta aurten Carlota Pereda “Cerdita” filmaren zuzendaria izan da sariduna. “Cerdita” luzemetraia Peredak berak aurretik egindako beste laburmetrai batean oinarrituta dago. Film hori nazioarteko 300 jaialditan baino gehiagotan aukeratu zuten, eta 90 sari baino gehiago lortu zituen, tartean Forque eta Goya sariak. FANTen ikusi ahal izango da (maiatzaren 6an, Azkuna Zentroan, 17:50ean).
Galaren ostean, publikoak Burnin’Percebes -Nando Martínez eta Juan González- zuzendarien “El Fantástico caso del Golem” filma ikusi ahal izan du, baita FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK Sail Ofizialean lehiatzen diren hamaika euskal film laburrak ere.
FANT maiatzaren 13ra arte luzatuko da eta 47 sesio izango ditu, beste jarduera ezberdinekin batera.
- Press kit-a eskuragarri hemen.
SARE SOZIALAK
#FANT29
fantbilbao.eus