FANT JAIALDIAK LUIS TINOCO ZUZENDARIAREN “LA PARADOJA DE ANTARES” PROIEKTATU DU

  • Publikoak filma ikusi ahal izango du gaur 19:45ean, Golem – Alhóndiga zinemetako 2. aretoan.
  • Filmak Ikuspegi Fantastikoa Sailean parte hartzen du.  

(Bilbo, 2023ko maiatzak 7).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Luis Tinocok zuzendutako La Paradoja de Antaresluzemetraia proiektatuko du gaur. 

Goizean, Justo Ezenarrok, Jaialdiaren zuzendaria; Luis Tinocok film luzearen zuzendaria; eta Andrea Trepat, aktore protagonistak, filma aurkeztu dute prentsaurreko batean. 

Pelikula honetan, Alexandra irrati-teleskopio batean guardian dagoen zientzialaria da eta giza-bizitzako galdera handienetako bati erantzun diezaiokeen seinale bat jaso du. Ordu pare bat besterik ez ditu egiaztatzeko, baina ustekabeko familiaarazo batek barne-borroka sortuko dio unibertsoko misterio handienetako bat argitzeko erlojuaren aurkako lasterketan.

Luis Tinoco, Goya Sarirako eta bi Gaudi Sarietarako izendatutako gidoilari eta zuzendaria da. 3D animazioaren eta ikusizko efektuen mundutik dator, eta arlo horretan zinemako eta telebistako ehun bat lanetan hartu du parte VFXen gainbegirale gisa. Film horien artean zinemako ekoizpen handiak nabarmentzen dira, hala nola “Interstellar” (2014), “Hellboy” (2019) eta “Hércules” (2014). “Caronte” (2017) bere hirugarren film laburrarekin, nazioarteko 65 sari eta 200 aukeraketa ofizial lortu zituen mundu osoko zinemaldietan. “La paradoja de Antares” da bere lehen film luzea, berak idatzi, ekoiztu eta zuzendua.

Andrea Trepat “Amar es para siempre” telesailaren parte izan da. Gaur egun, Juan Gómez-Juradoren “Reina Roja” trilogía arrakastatsuaren egokitzapena filmatzen ari da, 240 herrialdetan baino gehiagotan estreinatuko dena. Aldi berean, Teatro Español ekoitzitako “Mujercitas” emanaldian lan egiten duen bitartean, “La paradoja de Antares”-i esker, Curtas Imaxinario Jaialdian Emakume Aktore Onenaren saria eman diote eta Urrezko Blogoetarako nominazioa lortu du. 

Film luzea gaur ikusi ahal izango da Gólem – Alhóndigako zinemetan, 2 aretoan, 19:45ean (doako sarrera) eta IKUSPEGI FANTASTIKOA sailean parte hartuko dute  “Al Impenetrable” (2023, ARG, Sonia Bertotti); “Malleus” (2023, ITA, Rafael Zabala).  “The Bystanders”, (2022, R.U, Gabriel Foster); “Dark Girls” (2022, ESP, J. Arcal, Toni O. Prats, Bel Armenteros, Carlos Marbán); “Voyages en têtes étrangères” (2022, FRA, Antonio Amaral); “Para entrar a vivir” (2022, ESP, Pablo Aragüés Marta Cabrera); eta “Matando el tiempo” (2022, ESP, Norberto Ramos) filmetik batera. 

FITXA TEKNIKOA 

Zuzendaria: Luís Tinoco 

Gidoia: Luís Tinoco 

Produkzioa: Luís Tinoco 

Musika: Arnau Bataller 

Muntaketa: Frank Gutiérrez, Luís Tinoco 

Antzezleak: Andrea Trepat, Aleida Torrent, Jaume de Sans, David Ramírez, Ferran Vilajosana 

Horrez gain, gaur Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eguerdiko 12:15ean, Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariakEuskarazko zinema: oraina eta etorkizuna, aukerak eta erronkak  izeneko euskarazko topaketa moderatuko du. 

Bertan izango dira, besteak beste, Paul Urkijo zuzendaria; Nitya López aurten FANTen Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán laburmetraia aurkezten duena; Eneko Muruzabal, aurten FANTen Polita laburmetraia aurkezten duena; Alaitz Arenzana, FANTeko Ikuspegi Fantastikoko epaimahaikide eta Zinegoak zinemaldiaren zuzendaria; Vanesa Fernández, ZINEBIko zuzendaria; Larraitz Zuazo, Begira Produkzioak taldekoa; Aitor Gametxo, zinemagilea; Mar Izquierdo, ZINEUSKADIko koordinatzailea, eta Ander Barinaga-Rementeria, aktore eta ekoizlea.

  • Press kit-a eskuragarri hemen. 

SARE SOZIALAK 

#FANT29