FANT JAIALDIAK “DARK GIRLS” FILMA PROGRAMATU DU IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILAREN BARRUAN

  • Publikoak filma ikusi ahal izango du gaur 19:45ean, Golem – Alhóndiga zinemetako 2. aretoan.

(Bilbao, 2023ko maiatzaren 10).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, Allan J. Arcalek, Carlos Marbanek, Toni O. Pratsek eta Bel Armenterosek zuzendutako “Dark Girls” film luzea proiektatuko du gaur arratsaldean.

Gaur goizean, Justo Ezenarro jaialdiko zuzendariak; Allan J. Arcal film luzearen zuzendariak; eta José Manuel Arjona, produktoreak, aurkeztu dute filma prentsaurreko batean.

Dark Girls” beldurrezko istorio klasiko bat da, beldurrik eta sentimendurik oinarrizkoenetara jotzen duena. Publikoa baso batean dagoen kanpamendu batean kokatzen du, monitore berri bat iristen denean, eta lau neska ezagutzen dituenean, lau kontakizun beldurgarri kontatzen dituztenak. 

Film luze honetako lau zuzendariek 80ko hamarkadako beldurrezko zinemarekiko maitasuna partekatzen dute. “Dark Girls”-ek mundu erdiko zinemaldietan poz gehien eman dieten euren film laburren istorioak sartzeko eta bateratzeko aukera eman die.

Pelikula gaur ikusi ahal izango da Golem – Alhondigako zinemetan, 2 aretoan, 19:45ean (doako sarrera) eta IKUSPEGI FANTASTIKOA sailean parte hartzen du  “Al Impenetrable” (2023, ARG, Sonia Bertotti); “Malleus” (2023, ITA, Rafael Zabala).  “The Bystanders”, (2022, R.U, Gabriel Foster); “La Paradoja de Antares” (2022, ESP, Luis Tinoco); “Voyages en têtes étrangères” (2022, FRA, Antonio Amaral); “Para entrar a vivir” (2022, ESP, Pablo Aragüés Marta Cabrera); eta “Matando el tiempo” (2022, ESP, Norberto Ramos) filmetik batera. 

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaritza: Allan J. Arcal, Toni O. Prats, Bel Armenteros, Carlos Marbán 

Gidoia: Allan J. Arcal 

Produkzioa: José Manuel Arjona, Víctor Paniagua, Allan J. Arcal 

Musika: Jesús Calderón 

Muntaia: Carlos Borrego, Óscar Gómez Maroto, Jesús Ramé 

Antzezleak: Anastasia Russo, Anna Coll Miller, Alma J. Cerezo, Elena González, Aitana Roleytana, Sara Belmonte 

  • Press kit-a eskuragarri hemen. 

SARE SOZIALAK 

#FANT29