FANT JAIALDIAK AURTENGO PROPOSAMEMAK BISITA GIDATUEKIN, ZINEMA TOPAKETEKIN ETA KONTZERTUEKIN OSATUKO DITU

  • Raquel Alzate ilustratzaileak Barrainkuako Udaltegian (apirilak 27an) “Mitologika” erakusketaren parte diren artelanak azalduko ditu, eta Daniel Esteves artistak gauza bera egingo du Via de Fuga kafetegian (maiatzaren 4an) “SiN tíNtulo” erakusketaren inaguruazioan.

  • Asteburuan zehar, bi topaketa egingo dira Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderatuta: alde batetik, Carlota Peredarekin batera, “Cerdita”-ren zuzendaria eta aurtengo FANTrobia (maiatzak 6), eta, bestetik, euskaraz egindako zinemari buruzko topaketa (maiatzak 7) “Euskarazko zinema: oraina eta etorkizuna, aukerak eta erronkak” izenburupean. Azken honetan, Paul Urkijo, Nitya López, Eneko Muruzabal, Alaitz Arenzana, Vanesa Fernández, Larraitz Zuazo, Aitor Gametxo, Mar Izquierdo eta Ander Barinaga-Rementería bezalako zinemako profesionalek parte hartuko dute.

  • Maiatzaren 6an, Claudia Gilen kontzertua ospatuko da Vía de Fugan.

(Bilbon, 2023ko apirilak 26an).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak bere 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra bitartean egingo diren jarduerekin.

ERAKUSKETETARAKO BISITA GIDATUAK

Mitologika” erakusketa Barrainkua Udaltegian ikusgai egongo da apirilak 4tik aurrera. Euskal mitologiako pertsonai nagusien irudi-galeria honetan Zugarramurdiko sorginak, Mari jainkosa, Gaueko Jentikal eta Basakaun, deabruak, iratxoak eta erraldoiak bezalako euskal mitologiako pertsonaiak izango dira protagonistak. Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologiko haiei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea eskaintzen du.

Gainera, erakusketa Raquel Alzetaren (Barakaldo, 1972) ilustratzailearen eskutik dator. Artistak erakusketa ikusteko bisita gidatua eskainiko du apirilaren 27an arratsaldeko 19:00etan.

FANTek “SiN tíNtulo” erakusketa inauguratuko du ere, Daniel Esteves Bilbao FormARTEko artistaren ilustrazioekin, Via de Fuga kafetegian, maiatzaren 4an, 18:00etan. Daniel Esteves Alonso, bertan ikus daitezkeen irudien egilea, bertan izango da. Artista oso zorrotza da bere lanekin. Perspektiba eta kolorea menderatuz, bere marrazkiak kalitate handikoa dira, beraz, irudimen eta ironia fantastikoko lanak egiten ditu.

TOPAKETAK

Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderatuko ditu asteburuan zinemagileekin egingo diren topaketak.

Bi topaketak Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izango dira, eguerdiko 12:45etan.

Lehenengoa maiatzaren 6an izango da, larunbata, eta Carlota Peredarekin, “Cerdita” filmaren zuzendaria eta aurtengo FANTrobia sariaren irabazlearekin izango da.

Igandean, hilak 7, euskarazko zinemari buruzko topaketaren txanda izango da: “Euskarazko zinema: oraina eta etorkizuna, aukerak eta erronkak” izenburupean. Bertan izango dira, besteak beste, Paul Urkijo zuzendaria; Nitya López aurten FANTen Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán laburmetraia aurkezten duena; Eneko Muruzabal, aurten FANTen Polita laburmetraia aurkezten duena; Alaitz Arenzana, FANTeko Ikuspegi Fantastikoko epaimahaikide eta Zinegoak zinemaldiaren zuzendaria; Vanesa Fernández, ZINEBIko zuzendaria; Larraitz Zuazo, Begira Produkzioak taldekoa; Aitor Gametxo, zinemagilea; Mar Izquierdo, ZINEUSKADIko koordinatzailea eta Ander Barinaga-Rementeria, aktore eta ekoizlea.

KONTZERTUAK ETA PLAN GASTONOMIKOAK

Maiatzaren 6an, 22:00etan, Via de Fuga kafetegian Claudia Gilen kontzertua egongo da.

Ikuskizun honetan, pop, rock, soul eta zinemako musikaz gozatu ahal izango da. Gainera, Jaialdia gastronomiaren mundura ere zabaltzen da, fantasiazko zinean oinarritutako pintxoak eta eguneko platerak eskainiko direlako Mariñela jatetxean.

BESTE JARDUERAK

Jarduera berriak FANT hasi baino aste batzuk lehenago aipatutako proposamenen parte dira.

Deustuko Liburutegiak “Mitologia, sorginak eta magia” erakusketa hartuko du maiatzaren 13ra arte. Erakusketa hainbat materialekin osatzen da, hala nola, liburu, komiki, film edo CD ezberdinekin. Horrez gain, Begoñako Liburutegiak “Sugaar eta munduko dragoiak (Kobazuloetatik liburutegietara)” hartuko du maiatzaren 5etik 25era, eta hemen, dragoiek literaturan, komiki munduan, zineman eta musikan utzitako aztarnak jarraitzeko gonbidapena egingo zaio publikoari.

Apirilaren 28an, 19:00etan, masterclass bat egingo da Jon Mikel Bañalesen eskutik, DC Comicsen ilustratzailearen eskutik, FNAC Bilbon,Dibujando cómics: entorno profesional y proceso creativo” izenburupean.

Hurrengo egunean, apirilaren 29an, 16:00etatk 20:35etara, euskal mitologiaren inguruko rol saio bat egongo da “Adur & Atopia RPG” izenburupean. Doakoa eta euskaraz izango da, La Perrera Udaltegian. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea hurrengo estekan: https://labur.eus/lstco

Era berean, FANTek CineClub FASarekin kolaboratzen du aurten ere, eta elkarrekin programatuko dituzte Aitor Elorriagaren “El Cometa” laburmetraia eta Alberto Vázquezen “Unicorn Wars” filma maiatzaren 2an 19:45etan.

SARE SOZIALAK:

#FANT29

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus