(Bilbo, 2023ko maiatzaren 5).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 29. edizioa hasiko du gaur, eta maiatzaren 13ra arte luzatuko da. Gaur izango da irekiera gala, 19:30ean, Campos Eliseos antzokian.
Alex Gerediagak zuzendutako galaren ondoren, FANTek gaur aurkeztu duen “El Fantástico Caso del Golem” pelikularen estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Filma gaur aurkeztu da prentsaurrekoa batean, eta, bertan, Justo Ezenarro Jaialdiko zuzendariak eta Burnin ‘Percebes -Nando Martínez eta Juan González– filmaren bi zuzendariek hartu dute parte.
Burnin’ Percebes 2014tik hainbat film luze eta labur egin dituzte. 2020an, “La reina de los lagartos” filmatu zuten, Super 8an filmatua eta Bruna Cusí eta Javier Botet protagonista zituena. Gaur egun, animaziozko telesail bat prestatzen ari dira, “Meretricius”, eta hurrengo film luzea, “Royal Films”, hain zuzen ere.
Film honetan, gau bateko festaren ondoren, David mozkortuta amilduko da terraza batetik, Juan lagunaren begirada ezinduaren aurrean. Daviden gorputzak auto baten kapotaren kontra jotzen du, mila zatitan desintegratuz. Inor ez denez eskandalizatzen, Juanek zer gertatu den jakiteko asmoa du. Eta horrela, inkongruentzien eta zerutik erortzen diren pianoen labirinto batean murgilduta dago.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendaritza: Juan González, Nando Martínez (Burnin’ Percebes)
Gidoia: Juan González, Nando Martínez
Produkzioan: Roberto Butragueño, Pedro Hernández Santos
Musika: Sergio Bertrán
Muntaia: Juliana Montañés
Antzezleak: Javier Botet, Luis Tosar, Anna Castillo, Roberto Álamo, Bruna Cusí, Brays Efe, Nao Albert, Clara Sans, Vanessa Castaños, Mario Mayo, Héctor Abad
FANT 2023
FANTek 47 saio eskainiko ditu bederatzi egunetan zehar. Horien artean, Europako hiru estreinaldi eta Estatuko lau estreinaldi nabarmentzen dira. Gaur arratsaldeko inaugurazio ekitaldian edizio honetako OHOREZKO FANT sarietako bat eta FANTrobia saria banatuko dira.
Edizio honetako OHOREZKO FANT Sariak Estatuko zinemako bi izen handiri emango zaizkie: Zorion Eguileorri, euskal aktore, musikari eta esataria, ibilbide luze-luzea egin duena, besteak beste, “Ilargi Guztiak”, “El Hoyo”, eta “Viejos”, (Sail Ofizialean lehiatuko dena); eta Paco Plazari, film arrakastatsuen zuzendaria, besteak beste, “[REC]”, “Verónica” o “Quien a hierro mata”. Gaur emango zaio saria Zorion Eguileorri eta Paco Plazak itxiera ekitaldian jasoko du, datorren ostiralean, hilak 12, BBK Aretoan.
FANTROBIA Saria, generoaren barruan goraka doan pertsona bat saritzen duena, Carlota Peredak jasoko du, “Cerdita” thriller-aren zuzendariak. FANTek bihar, maiatzak 6, larunbata, programatuko du film luze hori (Azkuna Auditorioan, 17:50ean) eta, gainera, 12:45ean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Bego del Teso zinema kritikari eta kazetariak moderatutako zinegilearekin topaketa bat egingo da.
Irekiera filmaren ondoren, FANTeko Sail Ofizialean lehiatzen diren euskal errealizadoreek zuzendutako 11 film laburrak ikusi ahal izango dira, FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK saioan. Atal honetan parte hartzen dute: “Alumbramiento” (2023, Imanol Ortiz López); “El fiestón” (2022, Gorka Aguinagalde, Xabi Vitoria); “Encajada” (2022, Lle Godoy); “Holiday” (2022, Laura Guerricaechevarría); “Influencer” (2021, Nerea Torrijos); “Lanbroa” (2022, Aitzol Saratxaga); “Ni a sol ni a sombra” (2022, Talia Hernando); “Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán” (2022, Nitya López); “Polita” (2022, Eneko Muruzabal); “Superjodidos” (2022, Gastón Haag); eta “TOC” (2021, Anatael Pérez).
SAIL OFIZIALA
FANTen lehiaketako Sail Ofizialak programazio anitza eta askotarikoa izango du aurten ere. Hautaketan, 17 titulu sartu dira, guztiak Bilbon estreinatutakoak, baina, gainera, bat Europako estreinaldia da, “Mount Chiak” (2023, KOR, Kim Sun-ung) eta bi estreinaldiak dira estatuan: “Melchior The Apothecary” (2022, EST, Elmo Nüganen) y “No Dogs or Italians Allowed” (2022, FRA/IT/BEL/POR/SWI, Alain Ughetto).
Film hauek ere parte hartzen dute sail honetan: “Viejos” (2022, ESP, Raúl Cerezo & Fernando González Gómez); “Wolfkin” (2022, LUX, Jacques Molitor); “Rubikon” (2022, AUS, Magdalena Lauritsch); “The Visitor from The Future” (2022, FRA/BEL, François Descraques); “Fumar provoca tos” (2022, FRA, Quentin Dupieux); “Shin Ultraman” (2022, JP, Shinji Higuchi); “Huesera” (2022, MEX, Michelle Garza); “Vesper” (2022, FRA/LIT/BEL, Kristina Buozyte, Bruno Samper); “Emergency Declaration” (2022, COR, Jae-rim Han); “The Roundup” (2022, KOR, Lee Sang-yong); “The Lake” (2022, TAI/AUS, Lee Thongkham, Aqing Xu); “Feed Me” (2022, E.B, Adam Leader, Richard Oakes); “Year of the Shark” (2022, FRA, Ludovic Boukherma, Zoran Boukherma); “Eradication” (2022, AEB, Daniel Byers).
Film hauek Film Luze Onenaren FANT 2023 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Ohorezko Saria (Euskal Gidoilarien Elkarteak ematen du) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (CineClub FAS ematen du) dira.
FILM LABURRAK
Aipatutako euskal film laburrez gain, honako hauek ere parte hartzen dute FANT LABURREAN Nazioarteko Sail Ofizialean: “Caraoscura” (2022, ESP, Germán Sancho, Raúl Cerezo); “Claudio’s Song” (2022,E.B, Andreas Nilsson); “In The Flesh” (2022, AEB, Daphne Gardner); “No hay fantasmas” (2023, ESP, Nacho Solana); “La nueva” (2022, ESP Ivan Villamel); “Peek” (2022 Hego Korea, Young-Myoung Cho); “Phonorama” (2022, ESP, Alex Rey); “Sauerdogs” (2022, ESP, Guillermo de Oliveira); “The Script” (2022, Iparraldeko Mazedonia, Aleksandra Kardalevska); y “Tigre místico” (2023, ESP, Marc Martínez Jordán).
IKUSPEGI FANTASTIKOA LABURREAN sailari dagokionez, honako titulu hauek proiektatuko dira: “La antesala” (ESP, 2022, Elisa Puerto Aubel); “Carne de Dios” (ARG, 2022, Patricio Plaza); “Face Not Recognized. Try Again” (ESP, 2022, Also Sisters); “Heleno” (Euskadi, 2022, Mikel Arraiz); “Joan tiene un secreto” (ESP, 2022, Christian López Lamelas; “Luna” (ESP, 2022, Daniel Caneiro) “El padre bueno” (ESP, 2022, Jorge Cañada Escorihuela); “Power Signal” (AEB, 2022, Oscar Boyson) y “Sandwich Cat” (ESP, 2022, David Fidalgo).
Aipatutako film laburrek lau sari lortu ahal dituzte, errealizadore berrien lana ikusaraztea eta babestea helburu dutenak: Publikoaren Saria Film Labur Onenari (3.000 euro) eta Epaimahaiaren Sariak Nazioarteko Film Labur Onenari (3.000 euro) eta Euskal Film Labur Onena Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onenari (2.000 euro) eta Ikuspegi Fantastiko Saileko Film Labur Onenari (1.500 euro). Gainera, euskal errealizadoreek sinatutako 11 film laburrak Interpretazio Onenaren Sarirako hautagaiak dira.
IKUSPEGI FANTASTIKOA ETA BESTE PROIEKZIO BATZUK
FANT Jaialdiaren 29. edizioan, Gólem – Alhondiga zinemen 2. aretoa izango da berriro IKUSPEGI FANTASTIKOA atalaren egoitza nagusia.
Aipatzekoak dira Argentinako “Al Impenetrable” (2023, ARG, Sonia Bertotti); eta Italiako “Malleus” (2023, ITA, Rafael Zabala) film luzeen estrenaldiak Europan. Atal honetan Estatuko bi estreinaldi ere ikusi ahal izango dira: “The Bystanders”, (2022, R.U, Gabriel Foster) film britaniarra; eta “Dark Girls” (2022, ESP, J. Arcal, Toni O. Prats, Bel Armenteros, Carlos Marbán). IKUSPEGI FANTASTIKOAREN sailean hautatutako nazioarteko filmen zerrenda honako hauek osatzen dute: “La Paradoja de Antares” (2022, ESP, Luis Tinoco); “Voyages en têtes étrangères” (2022, FRA, Antonio Amaral); “Para entrar a vivir” (2022, ESP, Pablo Aragüés Marta Cabrera); eta “Matando el tiempo” (2022, ESP, Norberto Ramos).
2. Aretoan FANTeko MAISUEN proiekzioak ere izango dira, generoaren izen handien omenezko zikloa. Generoaren hiru klasiko eztabaidaezin proiektatuko dira: Tobe Hooperren “Lifeforce”; Ridley Scott zuzendariaren “Alien, El Octavo Pasajero”; eta Dan O`Bannonen “El Regreso de los Muertos Vivientes”.
FANTek, halaber, hildako bi espainiar zinemagile gogoratuko ditu: Eugenio Martín gidoilari eta zinema zuzendaria, “Pánico en el Transiberiano” eta “Una Vela para el Diablo” filmekin; eta Agustín Villaronga, “Tras el Cristal” filmarekin.
Jaialdiak, halaber, Gizon Ikusezinaren mitoa, H. G. Wellsen eleberriko pertsonaia eta aurtengo FANTeko karteleko protagonista, duten beste film luze batzuk proiektatuko ditu, “FANT Ikusezina” izeneko sailean. Hala, honako film hauek ikusi ahal izango dira: : “El Hombre invisible vuelve” (1940, AEB, Joe May); “La mujer invisible” (1940, AEB, A. Edward Sutherland); “Memorias de un hombre invisible” (1992, AEB /FRA, John Carpenter); eta “El hombre sin sombra” (2000, AEB /ALE, Paul Verhoeven) DOKUFANTen Diego López Fernándezen “[-REC] Terror sin pausa” ikusi ahal izango da eta Paco Plazarekin batera dokumentala aurkeztuko du Jaialdian.
EMANALDI BEREZIAK
FANTek, halaber, generoko beste bi klasiko berpiztuko ditu, ikusleek pantaila handian berriro gozatzeko aukera izan dezaten. Hala, publikoak Paco Plaza (2023ko OHOREZKO FANT Saria) eta Jaume Balagueroren (2021eko OHOREZKO FANT Saria) “[REC]” filma berriskutera gonbidatzen du; eta William Friedkinen “El Exorcista”, aurten 50 urte bete dituena.
SARRERAK ETA BONUA
- Inaugurazio-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian eros daitezke, 5 euroren truke, eta amaiera-galarako eta palmaresaren proiekzioetarako, prezio berean, BBK Aretoan.
- Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldietarako sarrerak ere salgai daude 5 euroren truke.
- Sarrera horiek 4€ balioko dute Cineclub Fas, Azkuna Zentroa, El Correo-ren harpidedunaren edo Campos Eliseos Klubaren txartelak izanez gero.
- Era berean, 35 euroko bonu bat dago salgai. Bonu horrek Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem 1. aretoan 10 proiekzio ikusteko aukera emango du (gune bakoitzeko leihatiletan trukatu ondoren), baita euskal film laburren inaugurazio saioa eta proiekzioa ere Campos Antzokian, eta amaiera saioa eta palmares proiekzioak BBK Aretoan. Golem zinemetan prentsarako goizeko proiekzioak ikusteko aukera ere emango du. Abonua Golem Zinemetako leihatiletan erosi ahal izango da.
- Golem – Alhóndiga zinemetako 2. aretorako sarbidea doakoa izango da edukiera bete arte.
- Esteka honetan dago eskuragarri jaialdiko press kita.
SARE SOZIALAK:
#FANT29
fantbilbao.eus