FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK HILAREN 29AN ITXIKO DU PREFANT ZIKLOA “THE RING” FILMAREN EMANALDI BEREZI BATEKIN

  • Emanaldia 19:00etan izango da, Gólem-Alhondiga zinemetan.
  • Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin (gehienez 2 sarrera pertsonako), eta egun berean jaso ahal izango da zinemako leihatiletan, 16:00etatik aurrera.
  • PREFANT zikloa, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko den zinemaldiaren aperitiboa, FANTek edizio berri honen kartelean omenaldia egingo dion film honekin amaituko da.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Zinemaldi Fantastikoak hilaren 29an (osteguna) emango dio amaiera PREFANT zikloari, 1998an estreinatu zen Hideo Nakataren izuaren klasikoa The Ring filmarekin.

“The Ring” filmak protagonismo berezia du FANTen edizio berri honetan, 27. edizioan, zinemaldiko kartelean omenaldi pertsonala egiten baitzaio filmari.

Proiekzioa 19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da gonbitarekin, gehienez ere 2 sarrera pertsonako. Egun berean (osteguna, hilak 29) jaso ahal izango dira, 16:00etatik aurrera, Golem-Alhondiga zinemetako lehiatilan.

“The Ring” filmaren emanaldi bereziarekin, FANTek amaiera emango dio aperitibo gisa balio izan duen PREFANT zikloari. Zinemaldia maiatzaren 7an iritsiko da Urira eta hilaren 16ra (igandea) arte iraungo du.

“The Ring” (El círculo) (1998, Hideo Nakata, Japón, 96min)
Japoniako herri txiki eta lasai batean, ikasleen artean legenda bat dabil bideo madarikatu batzuen inguruan. Bideo horiek heriotza eragiten dute. Bere iloba Tomoko hil ondoren, Reiko kazetariak bideo horien jatorria ikertuko du.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udaberrian hiria aisialdi- eta kultura-planez betetzen duen udal-ekimena da. Ekimen honen helburua kultur sektoreari eskua ematea da, tokian tokiko kultur eragileen lana lehenetsiz higiene eta osasun berme guztiak betez.

SARE SOZIALAK

#Fant27 | #BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus