“EXPODISTRITO” ERAKUSKETA IBILTARIEN EDIZIO BERRI BAT JARRIKO DA ABIAN URTARRILEAN, BILBOKO BARRUTIETARA HAINBAT PROPOSAMEN ARTISTIKO ERAMATEKO

  • “Expodistrito” programaren atal berri honetako erakusketak San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietara iritsiko dira.
  • Erakusketak Javier Lesaka (margolaritza), Ana Isabel Portillo (margolaritza), Beart Elkartea (margolaritza), Marta García Suso (argazkigintza) eta José Paredes Matías (margolaritza) artisten eskutik datoz.
  • “Expodistrito” programa Bilboko Udalearen ekimena bat da, Uriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berri eta ospetsuen lana jendaurrean aurkeztu nahi duena.

 

Expodistrito Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloaren edizio berria urtarrilaren 11an hasiko da. Expodistrito programak urtero hurbiltzen ditu Bilboko auzoetara erakusketak, Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio-Ibarrekolanda eta San Frantziskoko Udaltegien bitartez. 2022an, margolaritza eta argazkigintzako bost proposamenekin eta beste teknika batzuekin dator proposamena, eta martxoaren amaierara arte gozatu ahal izango da, doan, goizez eta arratsaldez.

Bilboko Udalaren programa honetan parte hartzen duten artistak Javier Lesaka (margoa), Ana Isabel Portillo (margoa), Beart Elkartea (margoa), Marta García Suso (argazkigintza) eta José Paredes Matías (margoa) dira.

Programa honek sarrera librea du eta www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

BEART ELKARTEA – Margoa
25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.

  • Urtarrilarek 11tik 28ra arte. Abandoko Udaltegia
  • Otsailaren 1etik 11ra arte. Begoñako Udaltegia
  • Otsailaren 15etik 28ra arte. Errekaldeko Udaltegia
  • Martxoaren 2tik 15era arte. Castañoseko Udaltegia
  • Martxoaren 17tik 31ra arte. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia

ANA ISABEL PORTILLO. Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color – Margoa
Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.

  • Urtarrilarek 11tik 28ra arte. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia
  • Otsailaren 1etik 11ra arte. La Bolsako Udaltegia
  • Otsailaren 15etik 28ra arte. Otxarkoagako Udaltegia
  • Martxoaren 2tik 15era arte. Errekaldeko Udaltegia
  • Martxoaren 17tik 31ra arte. Begoñako Udaltegia

MARTA GARCÍA SUSO. Berraurkinkuntzak / Redescubrimientos – Argazkigintza
Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”

  • Urtarrilarek 11tik 28ra arte. Castañoseko Udaltegia
  • Otsailaren 1etik 11ra arte. Abandoko Udaltegia
  • Otsailaren 15etik 28ra arte. Begoñako Udaltegia
  • Martxoaren 2tik 15era arte. Otxarkoagako Udaltegia
  • Martxoaren 17tik 31ra arte. San Frantziskoko Udaltegia

JOSÉ PAREDES MATÍAS. Lorratzak / Huellas – Margoa
Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin.

  • Urtarrilarek 11tik 28ra arte. Begoñako Udaltegia
  • Otsailaren 1etik 11ra arte. Castañoseko Udaltegia
  • Otsailaren 15etik 28ra arte. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia
  • Martxoaren 2tik 15era arte. Abandoko Udaltegia
  • Martxoaren 17tik 31ra arte. Errekaldeko Udaltegia

JAVIER LESAKA – Margoa
“Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.

  • Urtarrilarek 11tik 28ra arte. Errekaldeko Udaltegia
  • Otsailaren 1etik 11ra arte. San Frantziskoko Udaltegia
  • Otsailaren 15etik 28ra arte. Castañoseko Udaltegia
  • Martxoaren 2tik 15era arte. La Bolsako Udaltegia
  • Martxoaren 17tik 31ra arte. Abandoko Udaltegia

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatzea eta artista hasiberrien lana jendaurrean aurkeztea du helburu, baita dagoeneko ezagunek diren beste batzuen erakusleiho izatea ere. Ohi bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak Udaltegietan bertan, barrutietako kultur-programazioa jasotzen due webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da.

Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:

  • COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko
  • Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus